Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Elkarzut

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elkarzutasun» orritik birbideratua)

CD lerroarekiko zuta den BA lerroa.

Elkarzutasuna[1] angelu zuzen (90°) batean bat egiten duten bi lerroren arteko harremana da. Elkarzutasuna geometria eta trigonometrian ikasten den oinarrizko propietate bat da.

Horiek horrela, beste lerro edo plano batekin angelu zuzena egiten duen lerroari zut esaten zaio[2], eta biei elkarzutak direla, hau da, bata bestearekiko zutak[3][4].

Elkarzutaren eraikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

P puntuan AB zuzenkiarekiko zuta den lerroaren eraikuntza

P puntutik igarotzen den AB zuzenarekiko zuta den lerro bat eraikitzeko modu ugari daude. Konpas bat eta erregela bat erabilita honela egiten da:

  1. gorriz: Zirkulu bat eraikitzen da P puntua erdigunean duela eta modu horretan A' eta B' puntuak eraikitzen dira, Ptik distantzia berera daudenak.
  2. orlegiz: A' eta B'n ardazten diren bi zirkulu eraiki, P puntutik igarotzen direnak. Bi zirkuluan batzen diren puntuak P eta Q izango dira.
  3. urdinez: P eta Q batzen dira eta PQ lerro zuta eraikitzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus Noiz kontsultatua: 2021-03-08.
  2. «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus Noiz kontsultatua: 2021-03-08.
  3. «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus Noiz kontsultatua: 2021-03-08.
  4. Sarasola, Ibon. (1998). Euskara Batuaren Ajeak. Alberdania, 64 or. ISBN 84-88669-50-X.
    Aipua: «elkarzut. Elkarzut ezin da singularrean erabili, euskal gramatikak elkar-i ez diolako uzten horrelakorik, besterik gabe. Bi zuzen horiek elkarzutak dira euskara garbia da, baina zuzen bati elkarzut den beste zuzen bat euskara gaiztoa da, eta horrek ez du erremediorik, gramatika aurka duelako.»
    .

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]