Ella Fontanals-Cisneros

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ella Fontanals-Cisneros
Bizitza
JaiotzaKuba, 1944 (79/80 urte)
Herrialdea Kuba
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakarte bildumagilea, filantropoa eta enpresaburua

Facebook: ellafontanalscisneros Twitter: Ellafontanals Edit the value on Wikidata

Ella Fontanals-Cisneros (Kuba, 1944) Kubako filantropoa eta enpresaria da.[1][2] Arte eta diseinu garaikidean aditua, eta Latinoamerikako arte-bildumagile ospetsua da, Cisneros Fontanals Arte Fundazioaren sortzailea eta lehendakaria.[3][4][5]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ella Fontanals Kuban jaio zen 1944an. Kubako Iraultzaren ondoren, 1959an, Venezuelara joan zen familiarekin. Handik hilabete gutxira, aita hil zitzaion eta ingeleseko eta igeriketako eskolak ematen hasi zen. Geroago, Oswaldo Cisneros enpresaburua ezagutu zuen, Venezuelako Pepsi-Cola eta Digitel konpainietako lehendakaria, eta harekin ezkondu zen 1968an.[6][7] Hiru alaba izan zituzten: Marisa, Mariela eta Claudia.[8] .

Enpresaburu gisa, liburu-denden edo arte-galerien arduraduna izan zen. Lehengaiak esportatu zituen eta Manhattanen eta New Yorken higiezinak erosten eta saltzen aritu zen.[9]

Guggenheim_museoa

Sasoi horretan lan mordoa erosten hasi eta bilduma egiteari ekin zion eta 1999tik buru-belarri dabil horretan. The New York Times egunkarian egindako elkarrizketa batean zera esan zuen, egunero erosten zuela lan bat eta Peggi Guggenheimek ere antzera egiten zuela Parisen 30eko hamarkada amaieran eta 40ko hamarkadaren hasieran.[10]

Espainiako pasaportea du eta Chanberín, Madrilen, etxea du.[10]

Diru asko izan arren, alabekin estua izan da. Testamentua egina du, alabak dira oinordekoak, baina bere filantropia zereginekin jarraitzeko baldintzarekin.[10]


Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Venezuelako Jesús Rafael Sotoren Vibration lanak eragin zion lehen lana erostea. 20 urterekin lagun batekin galeria erosi zuen eta 24 urte zituela, ezkonberria zela, bere partea saldu zion.[10]

Sofia Erregina museoa

Ella Fontanals-Cisneros 1970eko hamarkadan hasi zuen bere arte-bilduma, Latinoamerikako sortzaileen lan abstraktuak biltzen dituen bilduma, besteak beste, Gego, Jesús Rafael Soto, Alejandro Otero, Lygia Clark eta Mira Schendel. Bilduma osatzeko, Barbara Kruger, Vik Muniz, Thomas Struth eta Andreas Gurskyren argazki-lanak daude, baita Julian Rosefeldt, Olafur Eliasson, Rafael Lozano-Hemmer eta Ai Weiwei-ren instalazioak ere.[11]

Damu du 1979 urtean Andy Warholi 50.000 dolarren truke bere erretratu ospetsuetako bat egiteari ezetz esatea, orduan espresio gabekoak iruditzen baitzitzaizkion. Hala ere, Sonrise Subset koadroa erosi zion 12.000 eurotan.[10]

Bere bildumako Latinoamerikar artisten lanak hainbat museotan egon dira, besteak beste, Parisko Ponpidou Zentroan, Londresko Tate Modernen edo Madrilgo Sofia Erreginan. ARCOn ere ohikoa izan da.[10]

Cisneros Fontanals Arte Fundazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ella Fontanals-ek 2002an sortu zuen familiaren izena daraman fundazioa, irabazi asmorik gabeko fundazioa. Bilduma administratzeaz gain, Latinoamerikako arte garaikidea sustatzen du fundazioak, artista latinoamerikarrentzako urteroko diru-laguntzen programaren bidez. Horrez gain, fundazioak erakusketa bat antolatzen du urtero Miamiko CIFO Art Space-en.[12]

2003an, Fontanals-Cisneros-ek Miami Art Central (MAC) zentroa sortu zuen, eta 3 urtez arte garaikidea dinamizatu zuen Floridako estatuan. 2006ko abenduan, MACa Miamiko Arte Museoarekin (MAM) fusionatu zen, museoaren arte garaikidearen programazioan indarrak batzeko.

Fontanals-Cisneros hauexek osatzen dute: American Patrons of the Tate (Estatu Batuetako Tate Patronatua), Cintas Fundazioa, United States Inter (Estatu Batuetako artista) eta International Women's Forum (Emakumeen Nazioarteko Foroa).

2018ko otsailean, aurrehitzarmen bat sinatu zuen Espainiako Estatuarekin Madrilen, Tabacaleran, Ameriketako Arte Garaikide Zentroa sortzeko.[13] 5.000 metro karratuko Arte zentro horrek Reina Sofia Museoarekin harreman estuan lan egitekoa zen.[6]

Une horretako kultura ministroak, Iñigo Mendez Vigok, sinatutako aurreakordioa (400 lanen donazioa eta 600 lan prestamuan...) bederatzi urteko negozioazioa eta gero, bertan behera gelditu zen hurrengo urtean, ministro aldaketa egin zenean. Hala ere bildumaren zati pertsonal bat Espaniara ekarri nahian lanean jarraitzen du Ella.[14]

Bilboko Zorrozaurre

Guggenheim eta Gernikako Batzarretxea bisitatu zituen familiarekin eta aholkulariekin. Ella eta Bizkaiko Foru Aldundia harremanetan egon ziren Bilboko Zorrozaurren eraikin berria egiteko, hiru bloketan banatuta (Euskal Diaspora, Arte eta teknologia eta hirugarrena Latinoamerikako artistak).[14] Bi urteko harremanetan jardun ondoren, 2024ko martxoan esan zuen uko egingo ziola Bilbori bere bilduma uztea, baliozko planik ez egoteagatik.[15]

Goraipamenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2003an, Estatu Batuetako Gurutze Gorriaren Filantropiako Spectrum saria
  • 2007an, Arte eta Diseinu Museoaren (The Museum of Arts & Design) Visionary saria
  • 2008an Nazio Batuen Women Together (Emakume Batuak) saria

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Meet Collector Ella Fontanals-Cisneros - artnet News» News.artnet.com.
  2. «Ella Fontanals-Cisneros | Museum of Fine Arts, Boston» Mfa.org.
  3. Nehamasnnehamas, Nicholas. (15 de mayo de 2016). «These Miamians, including Chicken Kitchen’s CEO, show up in the Panama Papers» Miami Herald.
  4. «The EFC Collection» Cifo.org.
  5. «Home» Cifo.org.
  6. a b Una colección clave del arte latinoamericano irá a España. Clarín 21 de febrero de 2018.
  7. Le sale una dura competidora a Tita Thyssen, en la revista VanityFair.es, 20 de febrero de 2018.
  8. Los lazos con España de la mecenas Ella Fontanals-Cisneros. El Mundo 24 de febrero de 2018.
  9. Así es Ella Fontanals-Cisneros, la filántropa y empresaria que ha hecho a España una donación de arte histórica, en la web de Hola.com, 22 de febrero de 2018.
  10. a b c d e f (Gaztelaniaz) «La mujer que dijo 'no' a Warhol» El Correo 2022-01-24 (Noiz kontsultatua: 2022-01-26).
  11. Ella Fontanals-Cisneros. CIFO.
  12. En la colección de Ella Fontanals-Cisneros, el arte latinoamericano tiene un lugar especial. The New York Times 19 de diciembre de 2016.
  13. Ella Fontanals-Cisneros Will Donate Works to Spanish State, Establish Museum for Latin American Art in Madrid, en la web de la revista ARTnews.com, 21 de febrero de 2018.
  14. a b (Gaztelaniaz) «Una gran coleccionista de arte negocia con la Diputación la apertura de un museo en Bilbao» El Correo 2022-01-25 (Noiz kontsultatua: 2022-01-26).
  15. (Gaztelaniaz) Lorenci, Miguel. (2024-02-29). «Ella Fontanals-Cisneros renuncia a ceder su colección a Bilbao» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]