Elmer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Elmer
Elmer
Argitalpena
Lehen agerpena 1989 (1968an El izenez)
Sortzailea David McKee
Marrazkilaria David McKee
Datu biografikoak
Herrialdea Ingalaterra
Sexua Arra
Datu pertsonalak
Adiskideak Oihaneko animaliak

Elmer, Haur eta Gazte Literaturako pertsonaia literarioa da. Elefante koloretsu hau lagunekin batera bizi da basoan. Elmer elefanteak izaera jostalaria du eta bere txantxen bitartez irriak sortzen ditu inguruan.

Klasiko hau, Ingalaterran sortu zen David McKeen eskutik, 1968.urtean, El deituriko liburuarekin batera. 1989an beste bertsio bat argitaratu zuen, gaur egun ezagutzen dugun Elmer, koloretako elefantea. Elmerren abenturak urteetan zehar handitzen joan dira eta milloika ale saldu dira munduan zehar[1]. Euskarazko lehenengo liburua, Elmer, 2012. urtean argitaratu zen, Aiora Jaka Irizarrek itzulia. Euskaraz argitaratutako bigarren liburua, Elmer berriro ere, 2016. urtean itzuli zuen Antton Olano Iturriak.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elmer, elefante koloretsua da, patchwork moduan. Ohiko elefanteek ez bezala, bere azalak ortzadarrak bezain kolore biziak ditu. Alaia, atsegina eta gozoa da, inozoa eta txantxazalea. Elmer dibertigarria eta desberdina izanik hainbat abentura bizi ditu bere lagunekin, familia kideekin, beste animaliekin eta zenbait fenomeno metereologikoekin.

Pertsonaiaren eraikuntza kontakizunean zehar dauden beste pertsonaien kontrakoa da. Elmer da istorioan zehar izena, koloreak eta izaera zehatza duen elefantea. Teknika hau oso baliagarria suertatzen da haurren arreta erakartzeko. Izan ere,  kontrasteak dituzten objektu edo pertsonaiengatik erakarriak sentitzen dira. (Llach y De Ribor, 2010).

Elmerren izaerak, enpatiarako bidea errazten du; alaia, dibertigarria, txantxazalea… Adin hauetan, animaliak pertsonifikatu egiten dituzte eta gizakien ezaugarriak atxikitzen dizkiete. Ondorioz, Elmerren sentimenduak eta bizipenak hobeto ulertzen dituzte.

Kontakizunak, emozioak identifikatzeko bidea ere zabaltzen du. Elmer, batzuetan, triste sentitzen da eta, beste batzuetan aldiz, pozik. Bi alde hauen arteko tentsioak pertsonaiari haurrarekiko gertutasun emozionala ematen dio. Elmerren bitartez, haurrak egoera pertsonaletan esperimentatutako emozio ezberdinak identifikatzeko gai dira.[2]

Beste pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipuinean zehar agertzen diren gainontzeko pertsonaiak Elmerren taldekideak eta oihaneko animalia ezberdinak dira. Taldean agertzen diren pertsonaiak dira eta denak maila berdinean aurkitzen dira, hau da, ez dago bat bestea baino garrantzitsuagoa dena. Elmer da protagonista eta izaera zehatza aurkezten duen pertsonaia bakarra. Beraz, pertsonaia hauek euskarri moduan hartzen dute parte kontakizunean zehar, istorioaren eraikuntzan lagunduz.[2]

Hizkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

David McKeek erabilitako hizkuntza sinplea da, lexiko aproposa erabiliz 0-6 urteko haurrek ulertu ahal izateko. Gainera, kontakizuna ulerterraza egiten duten baliabide literarioak erabiltzen ditu: zerrendaketa (koloreekin, elefanteen ezaugarriekin), bakarrizketak, elkarrizketak,  eta onomatopeiak (BUUHHHH!).

Ilustrazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ilustrazioak David McKeek sortutakoak dira. Honek, Arte Ederren ikasketak burutu zituen eta idazteari ekin zionean, bere istorioen ilustrazioak ere egiten hasi zen. Elmer elefantea ilustratzeko, David McKee Paul Kleek XX. mendean margoturiko artelan surrealista eta espresionistan inspiratu zen[1].

Ilustrazioetan kolorearen garrantzia azpimarratzen da. Hauen funtzio nagusia, kolorearen bitartez soilik transmititu daitezkeen sentimenduak eta emozioak helaraztea da. Kolore ikusgarriak erabiltzen ditu marrazki sinpleak sortuz. Gainera, Elmer elefantearen artean eta gainontzeko elefanteen artean sortzen den kontrasteak haurraren arreta deitzen du. David McKeek kolorearekin jolasteaz gain, perspektibarekin ere jolasten du. “Liburua zerbait fisikoa izatea nahi dut, marrazkia aurrez aurre ikusteko eskuetan hartu eta orrialde guztiei bueltak ematea behar izatea” (McKee, David)[3]

David McKeek mundu piktoriko bat sortzen du Elmerren ilustrazioen inguruan; oihanaren gama arrosa, hori, berde eta bioletarekin. Elefante grisentzako hondo leunarekin, Elmerri koloreak bueltatzen dizkion euriarekin eta elefante koloredunen desfilearekin.

Perspektibarekin egiten duen lanak liburua modu ezberdinetan ikustera bultzatzen gaitu, hau da, liburua manipulatu eta ikuspuntu ezberdinetatik aztertzeko aukera eskaintzen digu. Ezaugarri honetan idazle eta ilustratzailearen eragin kubista nabarmendu daiteke; gauzak ikuspuntu ezberdinetatik ikusteko ideia. Era honetan, ilustrazioa aberastu egiten da eta haurrari interesgarriagoa egiten zaio.

Irudi eskematikoak erabiltzen ditu ilustratzaileak mundu plastiko bat sortuz; zuhaitzak, euria edo ilargia erakargarriak diren lerroen bitartez daude margotuak. McKeek sortutako paisaiak eta pertsonaiak haurren mundu imajinarioaren parte dira.

Ilustrazioetan arreta deitzen duen ezaugarria, zuhaitzen kolorea da, berdeak izan beharrean, Elmerren agertzen diren zuhaitzak urdinak dira. Ilustratzaileak ezaugarri hau arrazoitu du: ”zuhaitzetara begiratzen baduzu, kolore ezberdinak ikusiko dituzu. Zuhaitzak kolore berdearekin margotzeko joera aspergarria dago eta hori ez da erreala” (McKee, 2001)[1]

Gaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elmerren kontakizunean zehar bi gai nagusi lantzen dira. Alde batetik bestearenganako errespetua eta ezberdintasunen onarpena. Bestetik, norbanakoaren nortasuna mantentzearen garrantzia.

Planteatzen diren bi gaiak haurren egunerokoan ematen diren gaiak dira. Mundu kulturanitz batean bizi dira eta ezberdinen arteko ezberdintasunez jabetzeko gai dira; fisikoak, familiarrak, pertsonalak… Elmerrek ezberdintasunen onarpenean lagunduko dio eta hauek ospatzera bultzatuko du.

Gai hau jorratzeko idazleak umorea erabiltzen du, bai kontakizunean zehar eta baita Elmerren izaera osatzeko orduan ere.[2]

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elefante honen jatorria, 1956. urtean Andre Francoisek argitaratutako Crocodile Tears liburuan dago. David McKeek, idazle honen obra ikusi zuenean, bertan oinarritu zen Elmer elefanteari bizia emateko.

Elmerren lehen abentura idazteko, idazlea gertaera biografiko batean oinarritu zen. Jatorri indiarra duen alabarekin pasatzen ari zela, arrazagatik sortutako gertaera batean, hain zuzen ere. David McKeek ideiaz jositako kontakizunak sortu nahi ditu: “Irakurleak bere baitan dituen hitzak eta ideiak erabiltzen ditut. Ez zait gustatzen gauzak argi islatzea, nahiago dut istorio irekiak sortzea eta interpretazio ezberdinetarako bidea irekitzea. Haurrak etorkizunaren jabe dira eta erantzukizun handia dugu haurtzaroarekin. Liburu bat idazten dudanean ideiaz josita egotea eta baliagarria izatea nahi dut. Garrantzitsua da haurrei kalitatezko liburuak ematea”.[2][3]

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elmerren euskarazko liburuak hauek dira.

Elmerren jatorrizko bertsioak, ingelesez.

  • Elmer (1989; bertsio originala 1968)
  • Elmer Again (1991)
  • Elmer on Stilts (1993)
  • Elmer´s Day (1994)
  • Elmer and Wilbur (1994)
  • Elmer´s Weather (1994)
  • Elmer´s Color (1994)
  • Elmer in the Snow (1995)
  • The Elmer Pop up Book (1996)
  • Elmer and the Wind (1997)
  • Elmer plays Hide and Seek (1998)
  • Elmer and the Lost Teddy (1999)
  • Elmer and the Stranger (2000)
  • Look! There´s Elmer (2000)
  • Elmer and Grandpa Eldo (2001)
  • Elmer´s Concert (2001)
  • Elmer and the Butterfly (2002)
  • Elmer´s New Friend (2002)
  • Elmer and the Hippos (2003)
  • Elmer and Snake (2004)
  • Elmer and Rose (2005)
  • Elmer and Aunt Zelda (2006)
  • Elmer's Baby Record Book (2006)
  • Elmer and the Rainbow (2007)
  • Elmer´s First Counting Book (2007)
  • Elmer's Opposites (2007)
  • Elmer and the Big Bird (2008)
  • Elmer's Special Day (2009)
  • Elmer and Papa Red (2010)
  • Elmer and Super El (2011)
  • Elmer, Rose and Super El (2012)
  • Elmer and the Whales (2013)
  • Elmer And The Monster (2015)
  • Elmer's Christmas (2015)
  • Elmer And The Race (2016)
  • Elmer And The Flood (2016)

[4]

Oihartzuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erresuma Batuan, Andersen Press editorialak Elmerren eguna aldarrikatu zuen 2016ko Maiatzaren 28an. Egun honetan, Erresuma Batuko liburutegietan Elmerren inguruko jarduerak gauzatzen dira.

Elefante honek izan duen arrakastari jarraituz, merchandisineko hainbat produktu atera dira merkatura; panpinak, puzzleak, jostailuak, etab[4].

Idazlearen obrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elmerren ipuin bilduma sortzeaz gain, David McKeek haurrei bideraturiko beste hainbat liburu ere argitaratu ditu. Hauetako batzu:

  • Amaia bibolin jolearen istorio tristea edo Zergatik ez dauden kaleak dantzan ari den jendez beterik
  • Isabelen tripa zaratatsua
  • Konkistatzaileak
  • Not now, Bernard
  • Two monsters
  • The hill and the rock`[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c BBC Elmer, el elefante a retazos, cumple 25 años y sigue igual de colorido, Natalie Jamieson (Gaztelaniaz)
  2. a b c d   Elmer, el único el elefante de la manada que tiene nombre, http://leemeuncuentoparadisfrutar.blogspot.com.es/2015/02/normal-0-false-21-false-false-false-es.html. Noiz kontsultatua: 2017ko apirilaren 4ean . (Gaztelaniaz)
  3. a b (Gaztelaniaz)  García Sobrino, Javier «Entrevistamos a... David McKee» Peonza,(39. Zkia, 1996/12/39) .
  4. a b Andersen press Elmer books (Ingelesez)
  5. Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea Katalogoa