Edukira joan

Elmira Dassaeva

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elmira Dassaeva
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakElmira Dassaeva Gaas
JaiotzaMosku1986ko apirilaren 4a (39 urte)
Herrialdea Errusia
 Espainia
Familia
AitaRinat Dasayev
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakgimnasta erritmikoa

Elmira Dassaeva Gaas (Mosku, Errusia, 1986ko apirilaren 4a) gimnasta erritmiko ohia eta gimnasta aerobikoa da. Bost aldiz izan zen Espainiako gimnasia aerobikoko txapelduna (2004-2008), urrea Gimnasia Aerobikoko Munduko Kopan (2007), brontzea Gimnasia Aerobikoko Munduko Txapelketan (2006) eta bi aldiz Europako txapeldunordea (2005 eta 2007), besteak beste.

Bere aita Rinat Dasayev futbol atezaina da eta Cristina Dassaeva gimnasta erritmiko ohiaren ahizpa da.[1]

Kirol ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gimnasta erritmikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txikitatik, 1990eko hamarkadaren hasieratik, Zaragozan bizi izan zen, eta gimnasia erritmikoa egiten hasi zen Zaragozako Gimnasia Kirol Elkartean, Cristina ahizparekin batera, zeina selekzioko kide izatera heldu zen. Ada Liberio, Ana Bolea eta bere ahizpa Cristina Dassaevarekin batera, kluba gimnasia erritmikoan erreferentea izan zen hainbat hamarkadatan zehar.[2] Domina ugari lortu zituen Aragoiko Txapelketan eta Espainiako Banakako zein Taldekako Txapelketan, alebin, infantil, junior eta lehen mailetan.[3] 1996 urtean Aragoiko txapelduna eta Espainiako txapeldunordea izan zen, biak alebin mailan, 1997 urtean urrea uztaian Espainiako Klub eta Autonomien Txapelketan, 1998 urtean Aragoiko txapelduna infantiletan, eta 1999, 2000 eta 2001ean Aragoiko txapelduna junior mailan eta 2001ean urrea uztaian eta zilarra sokan Espainiako Gazteriaren Txapelketan. 1998 urtean zilarra Espainiako Taldekako Txapelketako finalean junior mailan eta 2002 urtean urrea lehen mailan Espainiako Taldekako Txapelketan, eta 2002 urtean eta 2003 urtean Aragoiko txapelduna lehen mailan.[4] Gimnasia erritmikotik erretiratu ondoren, gimnasia aerobikoan jarraitu zuen.

Gimnasta aerobikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gimnasia aerobikoan arrakasta ugari lortu zituen Espainian zein nazioartean, betiere Club Gimnástico Aragón delakoari lotuta. 2003 urteko irailean bere lehen Munduko Kopa irabazi zuen junior mailan. 2004 urtean, 7. postua lortu zuen Sofiako (Bulgaria) Gimnasia Aerobikoko Munduko Txapelketan, eta Espainiako banakako txapelduna ere izan zen. 2005 urtean bere erreginaldia berritu zuen Espainiako Txapelketan eta hirukote modalitatea gehitu zion, Coimbrako (Portugal) Europako Txapelketan bakarkako txapeldunorde izanda eta Duisburgeko Munduko Jokoetan urrea eskuratzeaz gain (2005).

2006 urtean banakako brontzezko domina lortu zuen Nankingo (Txina) Gimnasia Aerobikoko Munduko Txapelketan eta urrezko domina Espainiakoan. 2007 urtean, aerobikeko munduko rankingeko burua izatera pasatu zen, Espainiako txapeldun izatera itzuli zen, urrezko hainbat domina lortu zituen Munduko Serieetan, banakako zilarra lortu zuen Szombathelyko (Hungaria) Europako txapelketan eta urrea eskuratu zuen Zaragozako Siglo XXI pabiloian jokatu zen Gimnasia Aerobikoko Munduko Kopan. 2008an Ulm-eko (Alemania) Gimnasia Aerobikoko Munduko Txapelketan banakako 9. postuan bukatu zuen eta Espainiako txapelduna izan zen berriz. 2005 urteeko martxoaren 1ean, 2004 urteko Aragoiko kirolari onenaren saria jaso zuen Aragoiko Gobernuak antolatutako galan.[5]

Sariak eta aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2004ko Aragoiko kirolari onena, Aragoiko Gobernuak emana (2005)
  • Sari berezia Down Zaragoza Fundazioko enpresentzako II. galan (2007)[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]