Edukira joan

Eloísa Maturén

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eloísa Maturén

(2016)
Bizitza
JaiotzaCaracas1980ko otsailaren 4a (46 urte)
Herrialdea Venezuela
Familia
Ezkontidea(k)Gustavo Dudamel  (2006 -  2015)
Hezkuntza
HeziketaVenezuelako Unibertsitate Zentrala
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta aktorea

eloisamaturen.com
IMDB: nm4016914 Twitter: elomat Edit the value on Wikidata

Eloisa Maturén Vallado (Caracas, Venezuela, 1980ko otsailaren 4a) venezuelar dantzaria, kazetaria, aktorea eta kultur enpresaburu ohia da.[1][2]

Dantza akademikoko ikasketak Caracasen hasi zituen, Ballet-Arte Eskolan, eta bertan graduatu zen 7 urteko ikasketak egin ostean. Berehala, Teresa Carreño Antzokiko ballet konpainiako kide bihurtu zen, Caracaseko Ballet Nazionalekoa, Vicente Nebrada maisuaren zuzendaritza artistikoaren pean.

Bere dantzari ibilbidea garatzearekin batera, Venezuelako Unibertsitate Zentralean Gizarte Komunikazioa ikasi zuen, cum laude aipamenarekin graduatuta.

El Nacional egunkariko eta Todo en Domingo igandeko aldizkariko korrespontsal lanetan jardun zuen, baita Union Radio zirkuituko esatari lanetan ere.

Denboraldi batez Madrilera joan zen bizitzera eta gero Londresera, dantza garaikidea, antzerkia eta ingelesa ikastera.

Lan ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008an, ekoizpen-zuzendaritzan sartu zen, Ciclorama Producciones Escenicas sortu zuenean; Venezuelan eta kanpoan dantza-, antzerki- eta zinema-ekitaldiak ekoizten dituen konpainia. Ekoizpen konpainia horrekin, Maturenek 2008, 2010 eta 2013ko Viva Nebrada Jaialdia eraman zuen aurrera.

Maturén Alberto Arvelo zuzendariaren Dudamel: El sonido de los niños eta Jonathan Reveronen Don Armando dokumentalen ekoizpen exekutiboaz arduratu zen.[3]

2012an hasi zen emanaldiaren arloan, Liz en Septiembre filmean parte hartzeko Fina Torres zuzendari venezuelarraren gonbita jaso zuenean, eta bertan rolak partekatu zituen Patricia Velásquez, Elba Escobar, Mimí Lazo, Sheila Monterola eta Arlette Torresekin.[4]

Viva Nebrada jaialdia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008an, Eloisa Maturenen ekimenez, Viva Nebrada Jaialdia sortu zen.[5] Ekitaldi horrek Venezuelako belaunaldi berrientzako Nebrada Maisuaren ondare koreografikoa bizirik mantentzea bilatzen zuen, baita Venezuelako koreografoak bultzatu eta babestea ere, beren sormena garatzeko plataforma egokia eskainita. Diziplina anitzeko ekitaldi gisa sortu zen, eta dantzaren adierazpen guztiek dute lekua, dantza kalera eramatera bideratutako proposamenekin.

Lehen edizioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Viva Nebrada Jaialdiaren lehen edizioa 2008ko uztailaren 28tik abuztuaren 1era bitartean egin zen. Ekitaldia Ciclorama Producciones Escenicas (Eloísa Maturén) eta Morella Muñoz Fundazioak (Gunilla Álvarez) antolatu zuten, eta Venezuelako Unibertsitate Zentraleko Areto Nagusian bi Gala-funtziorekin bukatu zen, Venezuelako eta atzerriko dantzari ospetsuen parte-hartzearekin, Gustavo Maestro Bolívarrek zuzenduta.[6]

Bigarren edizioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaialdiaren bigarren edizioa 2010eko uztailaren 7tik 25era egin zen, eta Vive la danza izenburua izan zuen.[7] Edizio horretako proposamena hiritarragoa izan zen, Caracas hiriko puntu ezberdinak hainbat dantza talde eta estilo ezberdinekin hartuta, hip-hopetik hasi, flamenkotik pasa eta dantza garaikideraino.[8] Bi dantza-galarekin bukatu zen Teresa Carreño Antzokian, non Venezuelako lau dantza-eskolak parte hartu zuten lau koreograforen lanekin, eta Gustavo Dudamelek zuzendutako Simón Bolívar Venezuelako Gazteriaren Orkestra Sinfonikoak.[9]

Hirugarren edizioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaialdiaren hirugarren edizioa 2013ko ekainaren 24tik 30era egin zen.[10] Edizio horretan, Jaialdiak Vive la Danza Jaialdia izena hartu zuen.[11] Ikuskizun guztiak Caracas hiriko 5 plaza enblematikotan egin ziren 7 egunez, hiriburuan beren jarduera garatzen zuten 27 koreograforen koreografia argitaragabeekin.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Charlotte Higgins. (8 de agosto de 2008). 'After the first break in the first rehearsal we knew this young man was extraordinary. He has great charisma'. The Guardian.
  2. ¡Feliz cumpleaños Eloísa!. La Patilla 4 de febrero de 2011.
  3. Dudamel: El Sonido de los Niños. Gran Cine 2011.
  4. Ángel Ricardo Gómez. (18 de enero de 2013). Fina Torres estrenará su película en septiembre. El Universal.
  5. Andreína Gómez. (17 de julio de 2008). Vicente Nebrada retoma la escena con un evento en su honor. El Universal.
  6. [Esteka hautsia]
  7. La danza toma las plazas. Corneta, semanario cultural de Caracas 15 al 21 de julio 2010, no.106.
  8. [Esteka hautsia]
  9. Ángel Ricardo Gómez. (30 de abril de 2010). Festival Viva Nebrada 2010 se realizará en Julio. El Universal.
  10. Un festival escénico pondrá en movimiento a Caracas. El Nacional 28 de febrero de 2013.
  11. Festival Vive La Danza abre convocatoria para coreógrafos emergentes. Tu Zona Caracas 11 de marzo de 2013.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]