Edukira joan

Eloisa Orange-Nassaukoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eloisa Orange-Nassaukoa

(2019)
Bizitza
JaiotzaHaga, 2002ko ekainaren 8a (24 urte)
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
Familia
AitaPrince Constantijn of the Netherlands
AmaLaurentien Herbeheretakoa
Haurrideak
LeinuaOrange-Nassau leinua
Hezkuntza
HeziketaMaerlant-Lyceum (en) Itzuli 2020)
Hotelschool The Hague (en) Itzuli
Hizkuntzaknederlandera
Jarduerak
Jarduerakaristokrata eta ikaslea
Ideologia eta sinesmenak
ErlijioaProtestant Church in the Netherlands (en) Itzuli

Instagram: eloisevanoranje Edit the value on Wikidata

Orange-Nassauko Eloisa (Eloise Beatrix Sophie Laurence jaioa; Haga, 2002ko ekainaren 8a) Konstantino Kristobal eta Laurentien Herbehereetako printze-printzesen alaba nagusia da. Orange-Nassauko kondesa titulua du. Tronurako ondorengotza-lerroan bosgarrena da. Beatriz I.a Herbeheretako erregina ohiaren eta Nicolas Amsberg errege ezkontide ohiaren biloba da Eloisa.[1][2][3]

Eloise 2002ko ekainaren 8an jaio zen Hagako Bronovoko Ospitalean. 2002ko ekainaren 10ean, bere aita, Konstantino printzea, Hagako udaletxe zaharrean erregistratu zuen bere jaiotza.

2002ko abenduaren 15ean bataiatu zuten, Apeldoorneko Het Loo Jauregiko kaperan. Bere aitabitxiak honako hauexek izan ziren: Haakon Norvegiako printze oinordekoa, Friso Herbehereetako printzea (bere aitaren aldeko osaba), María Carolina Borboi-Parmako printzesa eta Sophie Kitekoa.

  • Eloise: bere amaren, Laurentien printzesaren arbasoen omenez
  • Beatriz: aitaren aldeko amonaren omenez, Beatriz I.a Herbehereetako erregina ohia
  • Sofia: Sophie Kiteko amabitxiaren eta Sofia Herbehereetako erreginaren omenez
  • Laurence: bere amaren omenez, Laurentien printzesa.

Eloisek bi haurride txiki ditu, Nicolas eta Leonor konde-kondesak.

Beste datu batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eloise bosgarren postuan dago tronurako ondorengotza lerroan, eta hotelen kudeaketa ikasketak eta modari eta bizimoduari buruzko edukien sorkuntza uztartun ditu; bere sare sozialetan milioi erdi bat jarraitzaile pilatu ditu.

Orange-Nassauko kondesa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013ko apirilaren 30ean Beatriz erreginaren abdikazioaren ostean, Konstantino Kristobal printzearen eta Lorenza printzesaren seme-alabek Holandako Errege Etxeko kide izateari utzi zioten, nahiz eta Holandako Errege Familiako kide izaten jarraituko duten eta tronurako ondorengotza-lerroan dauden.

Tituluak eta tratamenduak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Eloisa Beatriz Sofía Lorenza, Orange-Nassauko kondesa, Amsbergeko anderea (2002-...).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]