Elordi García Insausti
| Elordi García Insausti | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Lazkao, 1977ko maiatzaren 23a (48 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea Madrilgo Complutense Unibertsitatea |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania ingelesa italiera frantsesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | kazetaria, telebista aurkezlea eta idazlea |
| Enplegatzailea(k) | Euskal Telebista Telemadrid Castilla-La Mancha Media (en) |
Elordi Garcia Insausti (Lazkao, Gipuzkoa, 1977ko maiatzaren 23a) kazetaria, telebista aurkezlea eta idazlea da. Leuzemiarekin eta hezur-muinaren transplantearekin bizitakoa jaso zuen Imparable hasta la medula elkartasun liburuan.[1]
Bere ibilbide profesionalari eta komunikatzeko grinari esker, bere esperientzia pertsonalean oinarritutako motibazio eta kudeaketa emozionaleko hitzaldiak ematen ditu.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kazetari
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herriko Unibertsitatean Informazio Zientzietan lizentziaduna, karrera amaitu bezain laster hasi zen Herri Irratian lanean. Hilabete gutxira, goizeko magazin baten eta musika programa baten zuzendari eta aurkezle bihurtu zen. Beste baliabide batzuk aurkitzeko jakin-mina zuela eta, Telebistako masterra egin zuen Madrilgo Complutense Unibertsitatean. Ordutik, ETB, Telemadrid eta Gaztela-Mantxa Media bezalako kateetan lan egin du, kameren aurrean zein atzean. Izan ere, albistegietako, programetako eta Urte Amaierako kanpaikadetako aurkezlea izan da.[2]
Idazle
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Literatur mundura 2021ean egin zuen jauzi, Imparable hasta la medula, Minbizia bizitza-ikaskuntza gisa liburu autobiografikoarekin. 2024an, berriz, liburua osatu egin zuen, bi atal gehiago erantsita. Ahanztura onkologikoa edo osasungintzaren humanizazioa landuz. Alberdaniak argitaratu zuen bigarren edizioa.[3]
Elordiri minbizia diagnostikatu zioten 2013ko abenduan, 36 urte zituenean, ehuneko berrogeita hamarreko biziraupen tasarekin.[4]Ez zuen sinetsi nahi izan hasieran, haren esanetan:
Osasuna galtzea dolu bat da, eta prozesu bat egin beharra dago onartu arte. Niri leuzemia esatea ere ikaragarri kostatu zitzaidan: ez zitzaidan ateratzen.
Onartzeko prozesua zenbat eta arinago egin, hobeto; gaixoentzat, eta ingurukoentzat.
Indarra, adorea eta borondate handia behar dira.[5]
Kimioterapiaz gain, hezur-muineko transplantea ere behar izan zuen sendatzeko. Ezin izan zuen ahizparen hezur-muinik jaso, eta Alemaniako emaile anonimo batena jaso zuen.[6]
Egileak bizi izandako emozioz, bizitzaz eta heriotzaz, osasunaz eta gaixotasunaz, minbiziaz eta pandemiaz, osasun arloko erronka berriez eta abarrez beteta dago liburua. Norbere burua eta erresilientzia gainditzeko historia hau bizitzari, maitasunari, familiari eta adiskidetasunari egindako oda bat da, eta itxaropenari eusteko eta bizitza egunero opari eder bat bezala dastatzeko gonbidapena. Bereziki beste pertsona batzuei laguntzeko kontatu nahi izan du bizi izandakoa, baita minbiziaren aurkako ikerketan kolaboratzeko ere, izan ere, liburuaren onurak Josep Carreras Fundazioarentzat dira.[7][8]
Leuzemia-diagnostiko batek ere ez du bizitza geldiarazten, aldatu besterik ez da egiten, eta onartu egin behar da.[9] Elordi García Insausti
2022an ETBko Biba zuek saioan izan zen eta adierazi zuen kontrolatu dezakegun bakarra gure bizitzako oztopoen aurrean hartzen dugun jarrera dela.[10]
Euskal Herrian ez ezik, hemendik kanpo ere hainbat tokitan aurkeztu du liburua, besteak beste Sevillan.[11]
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Inparable hasta la médula (Alberdania, 2021-2024)
- Creatividad para cuiosos liburu kolektiboa
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Madinabeitia, Tere. (2022-11-25). «Elordi Garcia Insaustiren liburu aurkezpena Legazpin hurrengo asteazkenean» Goierriko Hitza (kontsulta data: 2024-11-28).
- ↑ Elordi García Insausti – Alberdania. (kontsulta data: 2024-11-27).
- ↑ lehenetsia, Gune. (2024-10-02). «Elordi Garciak osasunari buruzko liburuaren bigarren edizio luzatua aurkeztu du» Goierriko Hitza (kontsulta data: 2024-11-28).
- ↑ Mazkiaran, Nerea. (2022-04-17). «Elordi García: "Sólo desde la aceptación podremos hacer frente a la leucemia"» Diario de Noticias de Navarra (kontsulta data: 2024-11-27).
- ↑ ««'Leuzemia' hitza esatea ere kostatu egin zitzaidan»» Berria 2022-02-05 (kontsulta data: 2024-12-04).
- ↑ «Elordi Garcia: Askotan ikasgai bat da leuzemia bezalako gaixotasun bat bizi izatea» EITB 2022-01-18 (kontsulta data: 2024-12-04).
- ↑ www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Imparable hasta la médula - Elordi García Insausti» www.txalaparta.eus (kontsulta data: 2024-11-27).
- ↑ Imparable hasta la médula. Fundaciómn Josep Carreras. .
- ↑ «"Ni siquiera un diagnóstico de leucemia detiene la vida, simplemente cambia y hay que aceptarlo"» EITB 2022-01-04 (kontsulta data: 2024-11-28).
- ↑ «Elordi García: Kontrolatu dezakegun bakarra gure bizitzako oztopoen aurrean hartzen dugun jarrera da» EITB 2022-07-26 (kontsulta data: 2024-12-04).
- ↑ Valdivieso, Cristina. (2022-11-24). «"Verte encerrada de repente en una habitación de aislamiento te hace valorar la vida"» Diario de Sevilla (kontsulta data: 2024-12-04).