Elortzibar
Itxura
Elortzibar | |
---|---|
Mota | haran |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°43′00″N 1°37′49″W / 42.7166198°N 1.6301512°W |
Giza kokaleku | Metrolialdea |
- Artikulu hau Nafarroako ibarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Elortz (argipena)».
Elortzibar Nafarroako ibarra da.
Geografikoki Iruñerrian baina historikoki Zangozako merindadean dago. Elortz ibaiaren arroaren beheko aldea (hots, mendebaldea) okupatzen du, goiko aldea Ibargoiti delarik.
Osaera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun bere lur eremu historikoa bi udalerritan banatuta dago[1].
- Noain Elortzibar: ibar ia osoa hartzen duena; 1995 arte bere izen ofiziala "Elortzibar" (Valle de Elorz) baino ez zen.
- Tebas-Muru Artederreta: ibar geografikoaren hego-mendebaldea hartzen duena. Tebas 1264tik ibarraren administraziotik aparte egon da eta 1945ean Muru Artederreta arrazoi praktikoengatik udalerri honekin lotu zuten[2].