Elsa Morante

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elsa Morante

Elsa Morante (Erroma, Italia, 1918ko abuztuaren 18a - 1985eko azaroaren 25a) italiar idazlea izan zen.

Biografia

1941ean hasi zen idazten. Il gioco segreto eta Le bellisime avventure di Cateri dalla trecciolina liburuak izan ziren bere lehen lanak. Alberto Moraviarekin ezkondu zen. Ospea eman zioten lanak Menzogna e Sortilegio (1948) eta L´isola di Arturo (1959) izan ziren. Hauek dira ondoren idatzitako zenbait lan azpimarragarri: Lo scialle andaluso (1964), La storia (1974) eta Aracoeli (1982).


Erreferentziak