Elsa Triolet

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elsa Triolet
Elsa-triolet-1925.jpg
Bizitza
Izen osoa Элла Юрьевна Каган
Jaiotza Mosku1896ko irailaren 12a (juliotar egutegia)
Herrialdea  Errusiar Inperioa
 Frantzia
Lehen hizkuntza errusiera
Heriotza Saint-Arnoult-en-Yvelines1970eko ekainaren 16a (73 urte)
Hobiratze lekua Yvelines
Heriotza modua berezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Ezkontidea(k) Louis Aragon
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Moskuko Estatu Unibertsitatea
Hizkuntzak frantsesa
errusiera
Jarduerak
Jarduerak idazlea, gidoilaria, French Resistance fighter (en) Itzuli eta poeta
Lan nabarmenak Q3228512 Itzuli
Jasotako sariak
Izengoitia(k) Laurent Daniel eta Èlʹza Ûrʹevna Triole
IMDb nm0873020
Elsa, txikiena, bere ahizpa eta amarekin.
Louis Aragonekin batera Pierre Seghers lagunaren etxean, Villeneuve-lès-Avignon-en, 1941ean.

Elsa Triolet, benetako izena Ella Yourievna Kagan (errusieraz: Элла Юрьевна Каган) (Mosku, 1896ko irailaren 24agreg./irailaren 12ajul. - Saint-Arnoult-en-Yvelines, 1970eko ekainaren 16) frantsesez idatzi zuen emakume idazle errusiarra izan zen; familia judua zuen. Goncourt saria irabazi zuen lehen emakumea izan zen. Bere ahizpa Lili Brik zen eta Louis Aragonen ezkontidea izan zen. Laurent Daniel izengoitia erabili zuen ere bai, hasieran klandestinitatean, gero literaturan.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elsa Kagán judutar jatorriko familia burges aberats batean jaio zen. Bere gurasoek, jatorriz Letoniakoak, familia kosmopolita osatu zuten, non bi ahizpa gazteen haurtzaroan Europa osoko moda-lekuetatik bidaiatzea ohikoa izan zen. Aita abokatua zen eta ama, berriz, piano-jotzailea. Aitaren heriotzak, Elsak hamabost urte besterik ez zituenean, bizitza maila jaistera behartu zuen familia. Haurtzarotik Roman Jakobson hizkuntzalariaren laguna izan zen, eta gazte-gaztetan frantsesa ikasten hasi zen. 1913an Vladimir Maiakovski poeta futuristarekin harremana izan zuen, gerora Lilia Brik, bere ahizpa zaharrenaren lankide izango zena. Viktor Shklovski Elsarekin maiteminduta egon zen baina gazteak ez zion erantzun.

1918an Errusia utzi eta 1919an Parisen Andre Triolet frantziar militarrarekin ezkondu zen. Hurrengo urtean denboraldi bat eman zuenTahitin, bere lehen eleberriaren inspirazio iturri izan zen bidaia. 1921ean senarra utzi eta Londresera eta Berlinera joan zen bizitzera. Errusieraz idatzitako eleberri batzuk plazaratu zituen: À Tahiti (1925), Fraise des bois, Camouflage (1928). 1924an Montparnassera joan zen bizitzera eta surrealismoarem artistak ezagutu zituen, besteak beste, Fernand Léger eta Marcel Duchamp.

Parisen ere, 1928an, "La Coupole" kafetegian, Louis Aragon ezagutu zuen. Kafetegi horretan artista ugari biltzen zen eta Elsa haien musa bihurtu zen. XX. mendearen hogeita hamargarren hamarkadan goi joskintzarako koilareak diseinatu zuen eta egunkari errusiarrentzat idatzi zuen. Halaber, errusieratik frantsesera itzulpenak egingo zituen. 1938an frantsesez eginiko lehen eleberria idazteari ekin zion: Bonsoir Thérèse.

1939ko otsailaren 28an Louis Aragonekin ezkondu zen.[2] Berarekin batera, Erresistentzia Frantsesean sartu zen, hegoaldean (bereziki Lyon eta Drôme inguruan) eta La Drôme en Armas eta Les Etoiles egunkari klandestinoak egiten eta zabaltzen lagundu zuen. Idazten jarraitu zuen: Le Cheval blanc eleberria eta Éditions de Minuit argitaletxean kontakizun batzuk argitaratu zituen, Le premier accroc coûte 200 francs. Izenburuaren esaldi horren Proventzan Aliatuen lehorreratzea iragartzen zuen. Kontakizun hoiek 1944ko Goncourt saria irabazi zuten.[3] 1946an, bestetik, Nurembergeko Prozesuan izan zen eta Les Lettres françaisesen gaiari buruzko erreportaje bat idatzi zuen.

Idazleen Batzorde Nazionaleko (Comité national des écrivains) aginte-batzordeko kide izanik, 50eko hamarkadan irakurzaletasuna sustatzeko eta liburuak saltzeko konpromisoa hartu zuen. Gerra garaiak L'Inspecteur des ruines (1948) eleberria inspiratu zion, eta mehatxu atomikoak, Gerra Hotzaren garaiak, Le Cheval roux ou les Intentions humaines. Sarritan, Aragonekin batera, bloke sozialistako herrialdeetara joaten zen. 1957an Estalinismoa kritikatuko zuen Le Monument liburuarekin. Urte horretan bertan dimisioa eman zuen CNEko zuzendaritzaren batzordean eta, ondoren, "L’Âge de Nylon" zikloko hiru eleberriak idatzi zituen. 1963an aktiboki esku hartu zuen Aleksandr Solzhenitsyn disidentearen Une journée d'Ivan Denissovitch liburuaren itzulpenean eta Frantzian agertzea lortzeko. Mayakovskiren biografia Sobietar Batasunean, bestetik, oso faltsututa agertu omen zen eta, erantzun gisa, Le Grand Jamais (1965) eta Écoutez-voir (1968) eleberriak idatzi zituen.[4]

La Mise en mots (1969) eta Le Rossignol se tait à l'aube (1970) argitaratu ondoren, Elsa Triolet bihotzeko gaitz baten ondorioz hil zen, 1970eko ekainaren 16an, Louis Aragonekin batera Moulin de Villeneuven (Saint-Arnoult-en-Yvelines) zuen jabetzan. Errota zahar hori inguratzen duen sei hektareako parkean lurperatuta dago, Aragon ondoan.[5] Bere hilobiei buruz, Elsa Trioleten esaldi hau irakur daiteke: «Quand côte à côte nous serons enfin des gisants, l'alliance de nos livres nous unira pour le meilleur et pour le pire, dans cet avenir qui était notre rêve et notre souci majeur à toi et à moi. La mort aidant, on aurait peut-être essayé, et réussi à nous séparer plus sûrement que la guerre de notre vivant, les morts sont sans défense. Alors nos livres croisés viendront, noir sur blanc la main dans la main s'opposer à ce qu'on nous arrache l'un à l'autre. ELSA» (Bata bestearen ondoan, azkenean etzanak garenean, gure liburuen aliantzak gure ametsa eta gure kezka zen etorkizun horretan onerako eta txarrenerako bilduko gaitu, zu eta ni. ELSA).[6]

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • À Tahiti (1925) errusieraz. Egile berak frantsera eraman zuen 1964an.
  • Fraise des bois (1926) errusieraz.
  • Camouflage (1928) errusieraz.
  • Bonsoir Thérèse, Denoël, 1938
  • Maïakovski, ESI, 1939
  • Monstre 42, Poésie 42, Seghers, 1942
  • Clair de lune, Poésie 42, Seghers, 1942
  • Mille regrets (1942)
  • Le Cheval blanc, Denoël, 1943
  • Les Amants d'Avignon. Laurent Daniel izengoitiaz, Éditions de Minuit, 1943.
  • Qui est cet étranger qui n'est pas d'ici ? ou le mythe de la Baronne Mélanie, Éditions Seghers, 1944
  • Le premier accroc coûte 200 francs, Denoël, 1944, Goncourt saria, 1944
  • Personne ne m'aime, La Bibliothèque française, 1946
  • Les Fantômes armés, La Bibliothèque française, 1947
  • L'Inspecteur des ruines, Denoël, 1948
  • Le Cheval roux ou les Intentions humaines, Éditeurs français réunis (EFR), 1953
  • L'Histoire d'Anton Tchekhov, Lan Guztien hitzaurrea, EFR, 1954
  • Le Rendez-vous des étrangers, Gallimard, 1956
  • Le Monument, Gallimard, 1957
  • L'âge de nylon (I) : Roses à crédit, Gallimard, 1959
  • L'âge de nylon (II) : Luna-Park, Gallimard, 1959
  • Les Manigances, Gallimard, 1961
  • L'âge de nylon (III) : L'Âme, Gallimard, 1962
  • Le Grand Jamais, Gallimard, 1965
  • Écoutez-voir, Gallimard, 1968
  • La Mise en mots, Skira, 1969
  • Le Rossignol se tait à l'aube, Gallimard, 1970.

Itzulpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzulpen ugari egin zuen, frantsesetik errusiera eta errusieratik frantsesera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]