Edukira joan

Txirritxo kopetabeltz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elseyornis melanops» orritik birbideratua)
Txirritxo kopetabeltz
Sailkapen zientifikoa
KlaseaAves
OrdenaCharadriiformes
FamiliaCharadriidae
GeneroaCharadrius
Espeziea Charadrius melanops
Vieillot, 1818

Txirritxo kopetabeltza[1] (Charadrius melanops) Charadriidae familiako txirritxo bat da. Australia eta Zeelanda Berrian bizi da.

1818an deskribatu zuen Loius Pierre Vieillot ornitologoak. Tarte batez Elseyornis generoan sailkatu zen, baina azterketa filogenetiko batek 2022an Charadrius generora mugitu zuen[2].

Heldua denean, 16-18 zentimetro arteko tamaina du eta 33-35 zentimetro inguru hegotik hegora. 30-35 gramoko pisua dute. Sexuak antzekoak dira itxuraz. Aurpegian kopeta beltz nabarmena du, eta v-itxurako banda bat paparrean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Batzorde Ornitologikoa. (2025). «Txirritxo kopetabeltz» Munduko hegaztien izen arruntak euskaraz (Txoriak.eus).
  2. Černý, David; Natale, Rossy. (2022-12-01). «Comprehensive taxon sampling and vetted fossils help clarify the time tree of shorebirds (Aves, Charadriiformes)» Molecular Phylogenetics and Evolution 177: 107620.  doi:10.1016/j.ympev.2022.107620. ISSN 1055-7903. (kontsulta data: 2025-03-15).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]