Edukira joan

Eltzeitsu igande

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eltze-itsu igande» orritik birbideratua)

Eltzeitsu igandea, batzuetan Eltzeitsu larunbata, baita ere Piñata igandea Donostian, Garizumako lehen asteburuan toki batzuetan inauterietako festen bukaera ospatzeko jaiak dira.[1]

Izena antzinako ohitura batetik dator, non inauteriei bukaera fruitu lehor eta litxarreriaz betetako eltzeitsu edo piñata koloretsu bat puskatu behar zen begiak itxita eta makil batez, hainbat buelta eman ondoren horren inguruan. Egun, beste inauteri-egunak bezala ospatu ohi da, mozorroekin desfileak eginez. Inaute igande ondorengo igandeari esaten zaio, berez, inaute garaitik kanpo hortaz, kristautasunak Garizumarekin antzinako erritu paganoetan ezarritako denbora markoaren arabera.

Donostiako kasuan Francisco Franco hil ondoren, batez ere Galizia eta Estrmaduratik joandako emigranteek ohitura eraman zuten.

Piñataren etimologia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Piñata hitza italierazko Pignatta hitzetik dator. Gaztelaniazko esanahia "eltze hauskorra" da; "Piñata igandean" erabiltzen zen puzkatzeko.[2]

Donostiako bi auzotan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donostiako zenbait auzotan ospatzen da. Inauterien ondorengo asteburua berezko inauteri ospakizuna da Altza eta Trintxerpe auzoetan, esaterako. Euskal Herriko beste herri batzuetan ezaguna da baita ere inauteri ospakizunak izendatzeko, bai eta Espainiako Estatuko hainbat lekutan ere (Extremaduran, Gaztelan, Leónen).[1]

Donostiako inauterien kasuan, muga kontuak oso presente dauden bi testuingurutan dute indar handia. Trintxerpen, esaterako. Azkuene kalearen erditsu parean dago Pasaiarekin muga, baina beronen bi aldeetan hartu zuten bizilekua joan den mendean Galiziatik etorritako beharginek. Inauteri tradizio sendoa duen lurraldea da Galizia eta formaz eta edukiz egun famatu diren Galizako hainbat landa eremuko inauteriekin zerikusi askorik ez badute ere, Trintxerpen aski errotuta dago inauteria. Altzan, bestetik, Donostiak egindako anexio ondoren, langileentzako etxeak egin ziren eta haiek jatorrizko herrien ohiturak ekarri zituzten, bereziki Extremadurako emigranteek.[1]

Donostiako kasuan funtsean festa Inauterietan ibili diren konpartsak auzo horietan desfilatzean datza.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 «Piñata igandea» Irutxuloko Hitza 2026-02-20 (kontsulta data: 2026-02-20).
  2. Añejo, Sabor. (viernes). «Domingo De Piñata» Domingo De Piñata (kontsulta data: 2026-02-20).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]