Elvasko gaztelua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Elvasko gaztelua
Porta do Castelo de Elvas.jpg
Kokapena
kokapenmapa
Koordenatuak 38° 53′ 01″ N, 7° 09′ 46″ W / 38.88354167°N,7.16289167°W / 38.88354167; -7.16289167Koordenatuak: 38° 53′ 01″ N, 7° 09′ 46″ W / 38.88354167°N,7.16289167°W / 38.88354167; -7.16289167
Historia eta erabilera
Irekiera1229
Ondarea

Elvasko gaztelua (portugesez: Castelo de Elvas) Portugalgo Elvas hiriko gaztelua da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

VIII eta XII mendeen artean mairuak egon ziren Elvasen. 1166an Afonso Henriquesek mairuei kendu zien hiria. Hurrengo urteetan eskuz sarritan aldatu zen baina 1226an portugesek betirako eskuratu zuten, bi urtetako setio luzearen ondoren. XIII eta XIV mendeetan gaztelua berriztu eta hiria inguratzen zuen lehenengo harresia eraiki zuten; Cerca Fernandina.

Gaztelarekiko mugan egonik hainbat setio eta borroka pairatu izan zituen XIV eta XV mendeetan eta 1507an Manuel I.a Portugalgoak foruak berriztu eta 1511an dorreak eraiki zituen harresietan. Honi esker 1513an hiri estatusa lortu zuen eta 1570an apezpikutza lortu zuen.

Espainiarekiko independentzia gerran ere borrokak izan ziren eta 1641 urtean gaztelua eta harresiak konpondu eta 1653an babes-eraztun berria eraiki zen. 1658an Luis Méndez de Haro espainiarrak setiatu zuen eta 1659an Elvasko borroka gertatu zen. 1662an kaltetutako harresiak konpondu ziren. 1706 eta 1712 artean ere espainiarren erasoak jasan zituen. 1807an Napoleondar gudaroste frantsesek hartu zuten Elvas baina hurrengo urtean ingeles-portugaldar tropek askatu zuten.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gazteluaren egitura nahiko errektangularra da. Lau hormak mugatzen dute eta hegoalde, mendebalde eta iparraldean babes-dorreak ditu. Porta da Vila atea hego-mendebaldean dago.

Hegoaldean zisterna bat dauka eta alkatearen bi solairutako egoitza ere bai.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Elvasko gaztelua Aldatu lotura Wikidatan