Elvira Öberg

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elvira Öberg

(2024)
Bizitza
JaiotzaJukkasjärvi församling (en) Itzuli1999ko otsailaren 26a (25 urte)
Herrialdea Suedia
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzaksuediera
Jarduerak
Jarduerakbiatleta
Pisua72 kilogramo
Altuera176 zentimetro

Facebook: elvira.oberg Instagram: elviraoberg Edit the value on Wikidata

Elvira Karin Öberg (Kiruna, 1999ko otsailaren 26a) biatloian lehiatzen den kirolari suediarra da. 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetan urrezko domina bat eta zilarrezko bi eskuratu zituen[1].

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hanna Öberg txapeldun olinpikoaren ahizpa gaztea da[2].

2018ko Gazte mailako Munduko Biatloi Txapelketan urrezko hiru domina irabazi zituen, 10 km, 3 x 6 km erreleboak eta 6 km sprinta probetan[3]. 2019an helduen mailan aritu zen eta emaitzarik onena sprint probako 12.a izan zuen.

2022ko Pekingo Jokoetan zilarrezko bi domina eskuratu zituen bakarkako probetan, 7'5 km sprint eta 10 km jarraipenean. Azken egunean 4 x 6 km erreleboen proba jokatu zen eta Suediako taldearekin txapeldun olinpikoa bihurtu zen, ahizpa taldean zuela[4].

Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neguko Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2022 Pekin ( Txina) 1. postua, urrezko domina 4 x 6 km erreleboak
2022 Pekin ( Txina) 2. lekua, zilarrezko domina 7'5 km sprinta
2022 Pekin ( Txina) 2. lekua, zilarrezko domina 10 km jarraipena
Munduko txapelketak (Gazte mailan)
Urtea Lekua Domina Proba
2017 Osrblie ( Eslovakia) 3. postua, brontzezko domina 10 km bakarka
2018 Otepää ( Estonia) 1. postua, urrezko domina 10 km bakarka
2018 Otepää ( Estonia) 1. postua, urrezko domina 6 km sprint
2018 Otepää ( Estonia) 1. postua, urrezko domina 3 x 6 km erreleboak
2019 Osrblie ( Eslovakia) 3. postua, brontzezko domina 3 x 6 km erreleboak

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «International Biathlon Union - Athlete profile for Elvira OEBERG» International Biathlon Union - IBU (Noiz kontsultatua: 2022-02-20).
  2. (Suedieraz) Sport, S. V. T.. (2020-11-14). «Skidskytte: Elvira och Hanna Öberg snabbare än Stina Nilsson i spåret» SVT Sport (Noiz kontsultatua: 2022-02-20).
  3. «Karin Elvira Öberg – FasterSkier.com» fasterskier.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-20).
  4. «Öberg sisters lead Sweden to 4x6km biathlon gold at Beijing 2022» www.insidethegames.biz 1645032240 (Noiz kontsultatua: 2022-02-20).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]