Edukira joan

Elvira Lindo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elvira Lindo

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakElvira Lindo
JaiotzaCádiz1962ko urtarrilaren 23a (63 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
Ezkontidea(k)Antonio Muñoz Molina  (1994 -
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Isabel Katolikoa Institutua
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea, idazlea, gidoilaria, kazetaria eta film-zuzendaria
Jasotako sariak

elviralindo.com
IMDB: nm0512053 Allocine: 77713 Allmovie: p241196
Facebook: elviralindo Twitter: ElviraLindo Edit the value on Wikidata

Elvira Lindo Garrido (Cádiz, 1962ko urtarrilaren 23-) gaztelaniaz idazten duen idazlea. Kazetaritza, eleberria eta telebista zein zinema gidoigintza landu ditu. Hainbat lekutan bizi ondoren (Cadiz, Malaga, Alacant, Tarragona eta Mallorca, besteak beste), Madrilera joan zen bizitzera familiarekin 12 urte zituenean, eta han egin du bere ibilbide profesionalaren zatirik handiena. Kazetaritza ikasketak egin zituen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean.

Ibilbide profesionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1981ean Radio Nacional de Españan hasi zen lanean. Irratian, era guztietako lanak egin zituen, Madrilgo auzoetan erreportari gisa hasi zen eta gerora kultur programak aurkezten jardun zuen, gidoilari gisa ere arituz. Batzuetan berak egiten zuen aurkezle lana eta beste batzuetan beste esatari batzuek aurkezten zuten berak idatzitako gidoiarekin. Bere prestakuntzan aparteko garrantzia izan zuen batzuetan berak antzezten zituen irratirako istorio eta ipuin komikoak idazteak.[1]

Lan horretan Manolito Gafotas pertsonaia sortu zuen,egunero irratian bere sortzailearen gidoiekin eta ahotsarekin agertzen zen Madrilgo langile auzo bateko mutikoa. Irrati eta telebista saioetarako gidoilari gisa lan egiten zuen bitartean, Manolito Gafotas pertsonaiak irratian zuen oihartzuna nabariki handituz zihoan. Hainbesteraino izan zen, 1993. urtean idazleak bere lana aldi baterako uztea eta pertsonaia honen istorioak idaztea erabaki zuela. Manolito Gafotas (1994)[2] beste 8 libururekin batera osatzen den serie bateko lehen liburua izan zen.[3] Manolitoz landa, neskato bihurri bat ardatz duen Olivia izeneko haurrentzako liburu sorta idatzi du Elvira Lindok.

Helduentzako eleberriak ere idatzi ditu: El otro barrio (1998)[4], Algo más inesperado que la muerte (2002)[5], Una palabra tuya (2005)[6], Lo que me queda por vivir (2010)[7], A Corazón abierto (2020)[8] edota En la boca del lobo (2023)[9].

Antzerkia eta filmetarako gidoiak ere idatzi ditu: La primera noche de mi vida (1998)[10], , Manolito Gafotas (1999)[11] eta Ataque verbal (1999)[12] Alacanteko Miguel Albaladejo zuzendariarekin batera. Plenilunio (2000)[13] bere senarra den Antonio Muñoz Molina idazlearen elaberrian oinarritua eta La vida inesperada (2014)[14], Jorge Torregrosak zuzendua. 2023an Elvira Lindok Daniela Fejermanekin batera zuzendu zuen Alguien que cuide de mi[15] pelikularen gidoia idatzi zuen. 2019an berak ipuin musikal gisa definitu zuen El niño y la bestia[16] antzezlana estreinatu zuen. Istorioa Manuel Lindo bere aitaren istorioa da, eta Espainiako gerraosteko haurrak omentzen ditu.

2000. urtean, El País egunkarian kolaboratzen hasi zen, bere bizitza intelektuala nolakoa zen azaltzen zuen Tintos de verano izeneko udako zutabearekin[17]. Kronika horiek, gerora, liburu moduan argitaratuak izan ziren. 2001ean, Don de gentes izeneko igandeetako zutabea argitaratzen hasi zen.[18]

2011n New Yorken egindako gogoetak eta bizipenak kontatzen dituen Lugares que no quiero compartir con nadie[19] liburua argitaratu zuen. 2015an eguneroko itxura duen Noches sin dormir[20] liburua argitaratu zuen, New Yorken igarotako azken hilabeteak kontatzen dituena. ​

2010 eta 2012 artean, Toni Garridok gidatutako Asuntos propios eguneroko irratsaioko lantaldera batu zen. Asteazkenero, idazleak "bere abentura aukeratzen zuen", albiste kurioso eta oihartzun gutxikoak baina garrantzi handikoak aipatuz. Carles Francinok zuzendutako Cadena SER irratiko La Ventana saioan ere kolaboratu du. 2023an, Elvira Lindok Hänsel und Gretel ipuina egokitu zuen Cadena SER irratirako. Gabonetako ipuinak Ana Wagener, Javier Cámara, Emma Suárez edo María Pujalte bezalako aktoreen interpretazioak izan zituen. 2024an Elvira Lindok SER irratirako Gabonetako ipuina idatzi zuen berriro, Manolito Gafotas fikziozko pertsonaia protagonista zuela.

Helduentzako narratiba

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1999: El otro barrio.[4]
  • 2001:Tinto de verano. 2000ko abuztuan El País egunkarian argitaratutako artikuluen bilduma[21]
  • 2002: Algo más inesperado que la muerte.[5]
  • 2002: Tinto de verano 2. El mundo es un pañuelo. 2001eko abuztuan El País egunkarian argitaratutako artikuluen bilduma[22]
  • 2003: Tinto de verano 3. Otro verano contigo. 2002ko abuztuan El País egunkarian argitaratutako artikuluen bilduma[23]
  • 2005: Una palabra tuya. Biblioteca Breve saria[6]
  • 2010: Lo que me queda por vivir[7]
  • 2012: Lugares que no quiero compartir con nadie[19]
  • 2016: Tinto de verano. 2000tik 2004ra abuztuan El País egunkarian argitaratutako artikuluen bilduma[24]
  • 2020: A corazón abierto [8]
  • 2023: En la boca del lobo [9]
  • 2000: Ser compañera Laura Freixas-en Ser mujer[25], 10 emakumek lehen pertsonan idazten dute emakume izaerari buruz.
  • 2011: Don de gentes[26] El País egungariaren Domingo gehigarrian argitaratutako artikuluen bilduma.
  • 2015: Noches sin dormir[20]
  • 2018: 30 maneras de quitarse el sombrero.[27]

Haurrentzako narratiba

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Manolito Gafotas bilduma

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1994: Manolito Gafotas[3]
  • 1995: Pobre Manolito[28]
  • 1996: ¡Cómo molo![29]
  • 1997: Los trapos sucios [30]
  • 1998: Manolito on the road [31]
  • 1999: Yo y el Imbécil [32]
  • 2000: Todo Manolito (lehen 6 tituluak biltzen zituen)[33]
  • 2000: Manolito tiene un secreto[34]
  • 2012: Mejor Manolo[35]

Olivia bilduma

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1996: Olivia y la carta a los Reyes Magos [36]
  • 1997: La abuela de Olivia se ha perdido[37]
  • 1997: Olivia no quiere bañarse[38]
  • 1997: Olivia no quiere ir al colegio [39]
  • 1997: Olivia no sabe perder [40]
  • 1997: Olivia tiene cosas que hacer [41]
  • 1997: Olivia y el fantasma [42]

Beste ipuin batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1999: Charanga y pandereta [43]
  • 2000: Amigos del alma [44]
  • 2001: Fue una gran dibujante
  • 2002: Bolinga[45]
  • 1996: La ley de la selva [46]
  • 2004: La sorpresa del roscón [47]
  • 2019: El niño y la bestia[16]
  • 1998: La primera noche de mi vida[10]
  • 1998: Manolito Gafotas[11]
  • 2000: Ataque verbal [12]
  • 2000: Plenilunio [13]
  • 2000: El cielo abierto[48]
  • 2008: Una palabra tuya[49]
  • 2014: La vida inesperada[14]
  • 2023: Alguien que cuide de mí[15]

Ohorezko aipamenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2011: Cadizko probintziako alaba kuttuna[55]
  • 2024: Arte Ederretako Merituaren Urrezko Domina 2024[56]

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «Biografía» Elvira Lindo - Página Web Oficial 2008-08-06 (kontsulta data: 2025-01-06).
  2. (Gaztelaniaz) Lindo, Elvira. (1994). Manolito gafotas. Alfaguara ISBN 978-84-226-5710-1. (kontsulta data: 2025-01-06).
  3. a b (Gaztelaniaz) «Manolito Gafotas (1994)» Momentos 2019-07-14 (kontsulta data: 2025-01-06).
  4. a b (Gaztelaniaz) Lindo, Elvira. (1998). El otro barrio. Ollero & Ramos ISBN 978-84-7895-084-3. (kontsulta data: 2025-01-06).
  5. a b (Gaztelaniaz) Lindo, Elvira. (2006). Algo más inesperado que la muerte. Punto de Lectura ISBN 978-84-663-1866-2. (kontsulta data: 2025-01-06).
  6. a b (Gaztelaniaz) Lindo, Elvira. (2023). Una palabra tuya. Seix Barral ISBN 978-84-322-4234-2. (kontsulta data: 2025-01-06).
  7. a b (Gaztelaniaz) Lindo, Elvira. (2010-09-03). Lo que me queda por vivir: Prólogo de Lola Larumbe. Grupo Planeta Spain ISBN 978-84-322-9026-8. (kontsulta data: 2025-01-06).
  8. a b (Gaztelaniaz) Lindo, Elvira. (2020-03-03). A corazón abierto. Seix Barral ISBN 978-84-322-3660-0. (kontsulta data: 2025-01-06).
  9. a b (Gaztelaniaz) Lindo, Elvira. (2023-03-29). En la boca del lobo. Seix Barral ISBN 978-84-322-4206-9. (kontsulta data: 2025-01-06).
  10. a b (Gaztelaniaz) La primera noche de mi vida (1998). (kontsulta data: 2025-01-06).
  11. a b (Gaztelaniaz) Manolito Gafotas (1999). (kontsulta data: 2025-01-06).
  12. a b (Gaztelaniaz) Ataque verbal (1999). (kontsulta data: 2025-01-06).
  13. a b (Gaztelaniaz) Plenilunio (2000). (kontsulta data: 2025-01-06).
  14. a b (Gaztelaniaz) La vida inesperada (2014). (kontsulta data: 2025-01-06).
  15. a b (Gaztelaniaz) Alguien que cuide de mí (2023). (kontsulta data: 2025-01-06).
  16. a b (Gaztelaniaz) «El niño y la bestia | Teatro Fernán Gómez» www.teatrofernangomez.es (kontsulta data: 2025-01-06).
  17. (Gaztelaniaz) «Tintos de Verano» Elvira Lindo - Página Web Oficial (kontsulta data: 2025-01-06).
  18. (Gaztelaniaz) PAÍS, Ediciones EL. (2009-02-15). «Artículos escritos por Elvira Lindo Garrido | Pág. 27» El País (kontsulta data: 2025-01-06).
  19. a b (Gaztelaniaz) Lindo, Elvira. (2011). Lugares que no quiero compartir con nadie. Grupo Planeta (GBS) ISBN 978-84-322-1405-9. (kontsulta data: 2025-01-06).
  20. a b (Gaztelaniaz) Lindo, Elvira. (2015-11-24). Noches sin dormir: Último invierno en Nueva York. Grupo Planeta Spain ISBN 978-84-322-2571-0. (kontsulta data: 2025-01-06).
  21. (Gaztelaniaz) Lindo, Elvira. «TINTO DE VERANO» casadellibro (AGUILAR) ISBN 9788403092372. (kontsulta data: 2025-01-06).
  22. (Gaztelaniaz) Lindo, Elvira. El mundo es un pañuelo. Tinto de verano 2. AGUILAR ISBN 9788403093010. (kontsulta data: 2025-01-06).
  23. (Gaztelaniaz) Lindo, Elvira. (2003). Otro verano contigo. Aguilar ISBN 978-84-03-09353-9. (kontsulta data: 2025-01-06).
  24. (Gaztelaniaz) «Tinto de verano (2ª ed.) - Fulgencio Pimentel» www.fulgenciopimentel.com 2022-05-25 (kontsulta data: 2025-01-06).
  25. (Gaztelaniaz) Freixas, Laura. «SER MUJER» www.todostuslibros.com (kontsulta data: 2025-01-06).
  26. (Gaztelaniaz) Lindo, Elvira. (2011-05-17). Don de gentes. ALFAGUARA ISBN 978-84-204-0776-0. (kontsulta data: 2025-01-06).
  27. (Gaztelaniaz) Lindo, Elvira. (2018). 30 maneras de quitarse el sombrero. Seix Barral ISBN 978-84-322-3431-6. (kontsulta data: 2025-01-06).
  28. (Gaztelaniaz) Lindo, Elvira. (2014-02-11). Pobre Manolito. Grupo Planeta Spain ISBN 978-84-322-2148-4. (kontsulta data: 2025-01-06).
  29. (Gaztelaniaz) Lindo, Elvira. (2013). ¡Cómo molo!. Grupo Planeta (GBS) ISBN 978-84-322-1494-3. (kontsulta data: 2025-01-06).
  30. (Gaztelaniaz) Lindo, Elvira. (2013). Los trapos sucios. Grupo Planeta (GBS) ISBN 978-84-322-1495-0. (kontsulta data: 2025-01-06).
  31. (Gaztelaniaz) Lindo, Elvira. (2014). Manolito on the road. Grupo Planeta (GBS) ISBN 978-84-322-1496-7. (kontsulta data: 2025-01-06).
  32. (Gaztelaniaz) Lindo, Elvira. (2014). Yo y el Imbécil. Grupo Planeta (GBS) ISBN 978-84-322-1497-4. (kontsulta data: 2025-01-06).
  33. (Gaztelaniaz) Lindo, Elvira. (2000). Todo Manolito. Alfaguara ISBN 978-84-204-5858-8. (kontsulta data: 2025-01-06).
  34. (Gaztelaniaz) Lindo, Elvira. (2002). Manolito tiene un secreto. Alfaguara ISBN 978-84-204-4455-0. (kontsulta data: 2025-01-06).
  35. (Gaztelaniaz) «Mejor Manolo - Elvira Lindo | PlanetadeLibros» Planetadelibros (kontsulta data: 2025-01-06).
  36. Olivia y la carta a los Reyes Magos. 2021-09-15 (kontsulta data: 2025-01-06).
  37. Lindo, Elvira. (2023-05-10). La abuela de Olivia se ha perdido. (kontsulta data: 2025-01-06).
  38. (Gaztelaniaz) Lindo, Elvira. «Olivia no quiere bañarse» www.buscalibre.es (kontsulta data: 2025-01-06).
  39. Olivia no quiere ir al colegio. 2021-10-22 (kontsulta data: 2025-01-06).
  40. (Gaztelaniaz) Lindo, Elvira. «Olivia no sabe perder» www.buscalibre.es (kontsulta data: 2025-01-06).
  41. (Gaztelaniaz) Lindo, Elvira. «Olivia tiene cosas que hacer» www.buscalibre.es (kontsulta data: 2025-01-06).
  42. (Gaztelaniaz) Lindo, Elvira. (2021-09-15). Olivia y el fantasma. (kontsulta data: 2025-01-06).
  43. «Cuentos solidarios - escritoras.com» escritoras.com (kontsulta data: 2025-01-06).
  44. (Gaztelaniaz) Lindo, Elvira. (2016-07). Amigos Del Alma. Santillana Ediciones Generales, S.A. de C.V. ISBN 978-607-01-3342-8. (kontsulta data: 2025-01-06).
  45. (Gaztelaniaz) Lindo, Elvira. «Bolinga» www.abretelibro.com (kontsulta data: 2025-01-06).
  46. (Gaztelaniaz) «La ley de la Selva» Sala Cuarta Pared (kontsulta data: 2025-01-06).
  47. (Gaztelaniaz) Smedia. (2022-03-23). «La sorpresa del roscón» Teatro Real Carlos III de Aranjuez (kontsulta data: 2025-01-06).
  48. (Gaztelaniaz) A cielo abierto (2023). (kontsulta data: 2025-01-06).
  49. (Gaztelaniaz) Una palabra tuya (2008). (kontsulta data: 2025-01-06).
  50. (Gaztelaniaz) Lindo, Elvira. (2001-01-18). Los Trapos Sucios: Manolito Gafotas. Alfaguara, Ediciones, S.A.- Grupo Santillana ISBN 978-84-204-4969-2. (kontsulta data: 2025-01-06).
  51. «Wayback Machine» cervanteschico.ayto-alcaladehenares.es (kontsulta data: 2025-01-06).
  52. (Gaztelaniaz) «Elvira Lindo gana el premio Biblioteca Breve con la obra "Una palabra tuya"» La Vanguardia 2005-02-07 (kontsulta data: 2025-01-06).
  53. (Gaztelaniaz) «Elvira Lindo - PREMIO BBK Ja!» Ja! Festival (kontsulta data: 2025-01-06).
  54. (Gaztelaniaz) País, El. (2023-08-31). «Elvira Lindo, premio LIBER 2023» El País (kontsulta data: 2025-01-06).
  55. (Gaztelaniaz) Press, Europa. (2011-03-19). «Elvira Lindo es reconocida como Hija Predilecta de la provincia de Cádiz» Diario de Cádiz (kontsulta data: 2025-01-06).
  56. Press, Europa. (2024-12-23). «Elvira Lindo, José Mercé, Robe, Kase O, Carmen Machi o Los Planetas, Medallas de Oro al Mérito en Bellas Artes 2024» www.europapress.es (kontsulta data: 2025-01-06).