Elvira Zulueta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elvira Zulueta
Bizitza
JaiotzaGasteiz1871ko uztailaren 27a
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Heriotza1917ko irailaren 25a (46 urte)
Hobiratze lekuaSanta Isabel hilerria
Familia
AitaJulian Zulueta
AmaJuana María Ruiz de Gámiz
Jarduerak
Jarduerakaristokrata
Hau izan zen Elvira eta Augustin senar-emazteen etxebizitza.

Elvira Zulueta Ruiz de Gámiz, Arabar aristokrata izan zen. Julian Zulueta Amondo eta Juana María Ruiz de Gamizen alaba, 1871ko uztailaren 27an jaio zen Gasteizen eta 1917ko irailaren 25ean hil zen, 46 urte zituela.[1]

Bere aitaren partetik jasotako aberastasunagatik ezaguna zen. Bere aberastasunaren zati bat eman zuen, honela, eraikin ezberdinak eraikitzen hasiz, besteak beste Gasteizko kalean hain ezaguna den Sebastian Hurtado de Corcuera seminarioa.

Ricardo Augustin Ortegarekin ezkondu ondoren, Partificio Dávila kondea bere jauregia eraikitzen hasi zen Senda Ibilbidea kaleko 2.ean. Gaur egun Arabako Arte Ederren Museo gisa erabiltzen da, bere ehun urteko edertasun bereziagatik nabarmentzen delarik.[2]

Odol bereko lau neba zituen: Alfredo, Adolfo, Luis eta Enrique. Julian aitaren bigarren ezkontzaren ondorio (Francisca Sama Motarekin ezkondu baitzen gerora), hiru neba eta arreba bat zituen, Josefa, Salvador, Eduardo eta Ernesto. Azkenik, aitaren hirugarren ezkontzaren ondorio (Juliana Ruiz de Gamizekin ezkondu zen hirugarrenez), arreba bat eta beste neba bat zituen, Emilia eta Julian.[1]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) «Family tree of Elvira Zulueta Ruiz de Gámiz» Geneanet (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).
  2. (Gaztelaniaz) «Augustin Zulueta, el palacio de Vitoria que su dueña sólo disfrutó un año» El Correo 2016-10-27 (Noiz kontsultatua: 2021-05-04).