Elzie Crisler Segar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Elzie Crisler Segar
E. C. Segar.png
Bizitza
Jaiotza Chester (Illinois)1894ko abenduaren 8a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Santa Monica1938ko urriaren 13a (43 urte)
Hobiratze lekua Woodlawn Memorial Cemetery
Heriotza modua berezko heriotza
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea komikilaria, gidoilaria eta idazlea
Lan nabarmenak Popeye

Elzie Crisler Segar (Chester, Illinois, 1894ko abenduaren 8a- Santa Monica, Kalifornia, 1938ko urriaren 13a) Estatu Batuetako marrazkilari eta komikilaria izan zen. Popeye pertsonaia ospetsua sortu zuen 1929an. Charlie Chaplin´s Comic Capers izeneko komiki zerrendak marraztu zituen Chicagoko egunkari batean 1917 arte, eta New Yorka jo zuen ondoren. Hiri hartan hasi zen Popeye pertsonaiaren inguruko komikiak aurkezten, eta 1929an plazaratu zuen espinakak janda indar izugarria hartzen zuen Popeyeren inguruko mundua. Arrakasta handia izan zuen, eta ondoren mundu osora zabaldu ziren Segarren pertsonaiak Max Fleisherren marrazki biziei esker. Segarren karikatura eta marrazki-moldeak 1970. urtearen ondoren zabaldu zen underground estiloaren aitzindari izan ziren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]