Emailearen erretratua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ugolino di Nerioren Lan honetan, 1335. urte ingurukoa, emailea beheko aldean ikus daiteke.

Emailearen erretratua edota Botozko erretratua da enkarguzko arte-lana edo erretratua non lana enkargatu eta ordaindu zuena edo haren familiako norbait bertan agertzen den. Askotan bi kontzeptu hauek nahastu eta identifikatu egiten dira baina haien artean badago alde txiki bat. Emailearen erretratuak bakarka enkargatutako lanak izaten dira eta emailea bertan agertzen da. Botozko erretratuak, aldiz, lan handiak izaten dira, erlijioko pertsona askorekin, batez ere enkargua egin duena pertsona ospetsua baldin bada; pertsona asko horien artean ordaintzen duena eta, batzutan, familia kideak agertzen dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Horrelako erretratuak Erdi Aroan eta Pizkundean ugariak izan ziren. Garai horietan emailea albo batean, lehen planoan agertzen zen, belaunikatuta, otoitz egiten. Batzutan emailea tamainu txikiz agertzen zen, perspektibaren legeak saihestuz. XV. mendetik aurrera ohikoago izan zen emailea eszenan integratuta jartzea.

Helburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Horrelako erretratuen enkargua, normalean, batetik ordaintzaileari eta bere familiari gogoraraztea zen eta, bestetik, haien heriotzaren ondoren beraien aldeko otoitzak eskatzeko. Ohikoena arte-lana elizari eman ondoren, horren truke, betirako, haien arimen aldeko mezak jasotzea izaten zen. Erlijiotik haratago, gizarte maila eta aberastasuna erakusteko modu bat zen.[1]

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. https://hera.ugr.es/tesisugr/20881496.pdf
  2. Walter A. Friedrich: Die Wurzeln der nordböhmischen Glasindustrie und die Glasmacherfamilie Friedrich233 or., Fuerth 2005, ISBN:3-00-015752-2

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Emailearen erretratua