Emakume gazte baten erretratua (Degas)
| Emakume gazte baten erretratua (Degas) | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Sortzailea(k) | Edgar Degas |
| Sorrera-urtea | 1867 |
| Izenburua | Porträt einer jungen Frau eta Portrait d'une jeune femme |
| Ezaugarriak | |
| Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
| Dimentsioak | 27 ( |
| Genero artistikoa | erretratua |
| Egile-eskubideak | jabetza publiko |
| Deskribapena | |
| Kokapena | |
| Lekua | Orsay museoa |
| Bilduma | Orsay museoa eta Louvreko margogintza saila |
| Inbentarioa | RF 2430 |
| Jabea | Georges Viau |
| Argumentu nagusia | Laura de Gasa |
| Historia | |
| Erakusketak | 3rd impressionist exhibition (en) |
Emakume gazte baten erretratua (frantsesez Retrato de jeune femme) 1867an Edgar Degas frantziarrak margotutako olio-pintura bat da. Parisko Orsay museoan dago.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hasiera-hasieratik, Georges Rivièrek laudorio sutsuak eskaini zizkion margolanari, txaloak eskainez koadro txikiari zerion ia metafisikoa zen naturaz gaindiko xarmari.
Datazio arazoak baditu ere -1862 eta 1870 artean adierazia-, kronologikoki 1867ra hurbil daiteke obra. Hirugarren erakusketa inpresionistan erakutsi zen, 1877an. Obra 1986an kokatu zen gaur egungo lekuan, Louvre museotik Orsayko museora aldatu zenean.
Artelanak Laure Degas margolariaren izeba erakusten du, Gennaro Bellelli baroi napolitarrarekin ezkondua. Laure Degasek beste margolan batean irudikatu zuen, Bellelli familia lanean.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Formatu txikiko lan honetan, 27x22 zm., Laurek espazioan galdutako begirada bat erakusten du, bere pentsamenduen hari ikusezinaren atzetik balebil bezala. Mihise hau bereziki argigarria da, antzinakoaren eta modernoaren, tradizioaren eta berrikuntzaren arteko lotura-puntu miresgarria baita.[2]
Koadro honetan, erlijio-margolaritzaren eragina ikus daiteke. Degasek obra horien solemnitate hieratikoa hartu zuen eta izaera intimistako pinturara eraman zuen, errealismoaren eta pintura garaikidearen eskakizunei ere modu batez erantzunez.[3]
Emakume gaztearen erretratua, RF 2430 inbentario-zenbakiarekin katalogatuta, margolariaren sinadura erakusten du goiko eskuineko angeluan: «Degas».
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://art.rmngp.fr/en/library/artworks/edgar-degas_portrait-de-jeune-femme_huile-sur-toile_1867
- ↑ Giovanna Rocchi, Giovanna Vitali (2003). Degas 15. Florencia. 86.or.
- ↑ «Portrait de jeune femme - Edgar Degas | Musée d'Orsay» www.musee-orsay.fr (kontsulta data: 2025-09-02).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez):Margolanaren fitxa Orsay museoaren webgunean.