Emakume idazleak

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Emily Brontë idazlea.

Emakume idazleek literaturan ekarpen garrantzitsuak egin dituzte idatzitako lehen testuetatik. Emakumeak zibilizazio goiztiarretik testu-komunikazioaren abangoardian egon dira. Urte eta garai askotan, ordea, haien lanak modu peioratiboaz aztertu eta era kazkarrez baloratu dituzte. Gaur egun hori aldatzen ari da eta merkatu editorialean emakume idazleek arrakasta ezagutu dute. Baina prestigio hori lortzeko ibilbide luzea egin behar izan dute.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX.mendeko emakume idazleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran oso zaila izan zen emakume idazle izatea. Aurreko mendeetan zehar, emakumeen lanak eremu pribatuan garatu ziren. Modu honetan, literatur munduan izan zuten oihartzuna eskasa izan zen. Emakumeek idatzitako testuak, gaizki onartuak izan dira kulturaren ikuspegian, eta betiere esparru femeninora baztertuak.

XX. mendearen hasieran, XIX. mendeko emakumeek antzerki lanetan burutu zituzten lorpenak aitortu ziren; beharrezkoak ziren bestelako eskubide batzuk aldarrikatu zituzten, hala nola, boto eskubidea, hezkuntza edo soldata berdintasuna eta abar. XX. mendean zehar, emakume idazleen aniztasun handia gauzatu da, eta beraz, oso zaila da gai konkretu batean denak elkartzea.

Erresuma Batua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erresuma Batuan garatu zen literatura anglosaxoiak, narratiba berri baten aurrerapenak garatu zituen, bestelako idazleen artean Virginia Woolf daukagu; Bloomsbury Circle izenarekin ezagutzen zen intelektual talde baten erdigunean egon zena. Bertan zenbait prozedura ikasi zituen, hala nola, ikuspegi aldaketak, denbora jokoak edo barneko bakarrizketa.

Frantzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Simone de Beauvoir frantziar idazle eta filosofo famatuenetako bat izan zen. Kutsu sozialak, politikoak eta filosofikoak zituzten eleberriak, saiakerak, biografiak eta monografiak idatzi zituen. Simone-ren obra ezagunenen artean, baita feminismoaren borrokan garrantzitsuenen artean kokatzen den lana, “Bigarren Sexua” da. Emakume honen pentsamendua existentzialismoaren barruan kokatu zen.

Estatu Batuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendeko emakume estatubatuar eta poeta eraginkorrenen artean Gertrude Stein dago. Emakume honek, abanguardien eraginpean idatzi zituen bere lan gehienak. Bere poesiaren bitartez, kubismoaren postulatuak erabili zituen errepikapenen bidez. Gertrude-k “belaunaldi galdua” bezala izendatu zuen intelektual amerikar talde bat zeukan, horien artean; Hemingway, Dos Passos eta F. Scott Fitzgerald. [1]

Euskal Historia: euskal emakume idazleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal literaturan aritzen diren emakume idazleak normalean ez dira oso ezagunak izaten, nahiz eta mende aldaketarekin batera euskal literaturaren ereduaren oinarriak aldatu izan. Nina Baymek dioenaren arabera, euskal emakumeak ezkutuan daude, ikusezinak dira; gonen artean daude, pentsatzen. Gaur egun emakume idazleak ez aipatzearen hiru arrazoi existitzen direla diote Ipar Amerikako kritikek: kritikariek ez dute emakume idazlearen ideia gustuko, artistikotasuna eta literatur bikaintasuna maskulinoa da, eta literatura bera maskulinoa da.

Historikoki literatura maskulinoarekin lotu izan da, zehazki haiena soilik izan delako idazteko eskubidea, eta ausartu diren emakume talde gutxi batzuk, marjinatuak izan dira. Autore askok, euskal literaturaren historian emakumezkoak ez direla existitu baieztatu dute; sistemaren periferian kokatu dira eta, euskal historiagile eta kritiko askok ez dituzte kontuan hartu emakumezkoen lanak; ikerketa kopurua eta ezagutza falta izugarria da. Emakumeen literaturari rol femeninoa ezarri zaio; hau da, emakumea emakume izateagatik etxea, familia, azoka edota maitasun erromantikoa ditu lan egiteko gaiak. [2]

Euskal Herriko XX .mendearen hasiera aberatsa izan zen; emakumea euskal aldizkarietan, hezkuntzan, herrigintzan eta idazlanetan txertatu zen. Aipagarriak diren aldizkarien artean, Euskal Esnalea aldizkaria eta argitaletxea dago, emakumea idaztera erakarri zuena. Honi esker, emakume idazleen zerrenda asko handitu zen, hala nola, Petra Belaustegi, Errosa eta Basilia Bustintza, Maria Dolores Elizondo, Maria Etxabe edo Julene Azpeitia. Euskal literatura berandukoa dela esan daiteke. Emakumea eskolatik urrun egon zen, eta beraz ez da harritzekoa, ia orain arte ez agertzea emakume bertsolaririk edo olerkaririk euskal idazleen artean. Idazleen artean berriz, XIX.mendearen arte agertu zen izan bakarra Bizenta Mogel-ena izan zen; hain zuzen ere “Ipuin Onak” liburua argitaratu zuenean 1804. urtean. Euskaltzaindia, emakumerik gabe sortu zen, eta 75 urte igaro behar izan ziren lehenengo emakumea sartu ahal izateko, 1992. urtean, Miren Azkarate izeneko emakumea izan zelarik. Bestetik, emakumezkoek argitaraturiko liburu kopurua oso txikia izan zen, 1907tik 1936ra, urtero hamar liburu argitaratu ziren gutxi gorabehera, eta emakumezkoenak hiru edo lau izaten ohi ziren soilik.[3]

Bizenta Mogel (1782-1854)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizenta Mogel (1782-1854)

Bizenta Mogel, emakume intelektual eta idazle argia izan zen. Bizenta, hogeita bi urte zituela, liburu baten egile azaltzen zaigun lehenengo euskal emakumea izan zen; 1804an “Ipuin onak” liburua argitaratu zuenean. Garai hartan idazle gisa aurkeztea ekintza garrantzitsua izan zen, hala, Bizenta bere izenarekin sinatzera ausartu zelako. Virginia Woolf bere garaian, XVIII.mendean, harritu egiten zen emakume idazlerik ezagutzen ez zuelako, Bizenta izan zelako denboran hurrengo emakumezko idazlea. Emakume batek liburu bat argitaratzearen berriztazuna ekarri zuen Bizentak. Bizentaren osaba, Juan Antonio Mogel, euskal literaturaren historian garrantzitsua izan zen; Bizentak osaba izan zuen maisu, etxean ikasi zuen haren irakurketa klasikoen bitartez. [4]

Euskal literatura: azken lau hamarkadetako euskal emakume idazleen zerrenda [5][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakume idazle garrantzitsu batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakume Literatura Nobel sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jarraian Literatura Nobel saria irabazi duten emakume idazleak:

Generoen teoria eta emakume idazleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakume idazle izatea ez da lan erraza izan, batez ere ez delako lana aintzat hartu. Duela urte askotatik, emakumeak literatura munduaren parte izan dira, baina XVI. mendera arte ezinezkoa zen emakume batek profesionalki literatura idazle gisa lan egitea, Christine de Pizan agertu zen arte. Baina, XX. mendera arte, emakume askok anonimotasuna erabili behar izan zuten haien lanak argitaratu ahal izateko. Historian zehar emakume askok baieztatu zuten editorialek haien inizialekin sinatzera behartzen zituztela, haien benetako izena ezkutatuz, eta hala, sexuari anbiguotasuna ematen zieten. Virginia Woolf idazleak, emakumeek literaturan izan duten ikusezintasuna kritikatu zuen: “Historian zehar, anonimo emakume bat zen“ zitatu zuen 1882. urtean.[9]

Emakumeen bizitza politikoa, soziala eta laborala bigarren maila batera eraman zen eta hau historikoki borrokatu behar izan dute; esleitu zaien lekuetatik ihes egin ahal izateko, hala nola, etxea eta familia. Bestetik, historikoki, emakume batek ezin zuen gizonezkoa intelektualki gainditu, txarto ikusia zegoen. Argitaletxeek gizonezkoen izena erabiltzea nahiago zuten, emakumeen nortasuna ezkutatuz; hau izugarrizko oztopoa izan da emakume idazleentzat.

Urteetan zehar uste izan da, gizonezko idazle batzuek haien emazteen sorkuntzak bereganatu zituztela, haien izenean argitaratuz. Hala nola, susmoa sortu zen Zelda Fitzgerald-en eginkizuna bere senar idazlearen, F. Scott Fitzgerald, literatur lanean. Emakumeen presentzia eskasa literaturan jaso izan dituzten sariengatik erraz egiaztatu daiteke, hala nola, Literaturako Nobel Saria-ri dagokionez, saria sortu zenetik, 1901. urtean, gaur egun arte 14 emakume soilik izan dira sarituak. Espainian, irakasleek askotan onartzen dute emakume idazle gutxi batzuk agertzen ohi direla testuliburuetan.[10]

Emakumeen argitaratzeko zailtasunak areagotu egin dira urteak aurrera joan ahala. Hau dela eta, 2016an Liburutegi Nazionala, Emakume Zuzendarien Espainiako Federazioarekin lankidetzan, Emakume Idazleen Eguna antolatu zuten hauek merezi duten garrantzia emateko; urriaren lehen astelehenarekin bat etor daitekeen data izanik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «La literatura escrita por mujeres en el siglo XX» literaturauniversalweb 2016-07-15 (Noiz kontsultatua: 2019-04-07).
  2. Alvarez Uria, Amaia. (2005eko maiatza). Euskal emakume idazleen lekua literaturaren historian. Jakin, 37-75 or..
  3. (PDF) Euskal Emakume Idazleak 1908-1936-XX.mendearen hasiera. (Noiz kontsultatua: 6/4/2019).
  4. Jose, Mari. (2003). Bizenta Mogel (1782-1854), edo euskal tradizio literario androzentrikoa pitzatu zenekoa / M. J. Olaziregi. P. Lafitteren sortzearen mendemugako biltzarra : Euskaltzaindiaren XV. Biltzarra : euskal gramatikari eta literaturari buruzko ikerketak XXI. mendearen atarian : literatura gaiak,, 203-221 or. ISBN 84-95438-12-7..
  5. «Zortzi emakume idazle, martxoaren 8rako» www.begiko.com (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
  6. a b c Press, Europa. (2018-02-24). «Diez de las escritoras más influyentes de la historia» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
  7. a b (Gaztelaniaz) Guillén, Carmen. (2018-02-02). «5 escritoras que marcaron historia» Actualidad Literatura (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
  8. a b (Gaztelaniaz) de 2018, Por Tamara Tenenbaum 8 de marzo. «20 escritoras que tenemos que seguir leyendo» Infobae (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
  9. «Día de las escritoras: la permanente lucha contra el olvido de las mujeres en la literatura» La Vanguardia 2018-10-15 (Noiz kontsultatua: 2019-04-07).
  10. (Gaztelaniaz) RTVE.es. (2018-10-15). «Mujeres escritoras: los datos de la brecha de género en la literatura» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2019-04-07).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]