Emakume lorategian
Emakume lorategian | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Claude Monet |
Sorrera-urtea | 1867 |
Izenburua | Woman in the Garden. Sainte-Adresse |
Mugimendua | inpresionismoa |
Ekoizpen lekua | Sainte-Adresse |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 82 (![]() ![]() |
Genero artistikoa | paisaia margolaritza |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Hermitage museoa |
Bilduma | Hermitage museoa |
Inbentarioa | ГЭ-6505 |
Jabea | Hermitage museoa |
Historia | |
Erakusketak | 4th impressionist exhibition (en) ![]() |
Emakume lorategian (frantsesez: 'Femme en blanc au jardin') (baita ere frantsesez: Jeanne-Marguerite Lecadre au jardin) Claude Monet margolari inpresionistak 1867an burutu zuen margolanaren izenburua da. Olio mihise gaineko teknika erabili zuen egiteko. Moskuko Hermitage Museoan erakusten da gaur egun, Errusian.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Koadroak, lorategiko belarraren gainean, loreez gozatzen, eguzkitako baten azpian zuriz jantzita dagoen emakume bat irudikatzen du. Oihalaren kolore-paleta aberatsa da. Pintzelkada laburrek eta nolabaiteko enpasteek dinamismo handia transmititzen diote obra osoari.[1]
Modeloa Jeanne Marguerite Lecadre da, artistaren lehengusina,[2] bere lorategian, El Havreko etxean, non Monetek eta bere familiak ostatu hartzen zuten eta non, hamar urte lehenago, 1857an, honen ama hil zen.
Pintura da garai honetako Moneten ospetsuenetako bat. Urte horietan lorategian dauden emakumeengan jarri zuen bere arreta.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ V. V. A. A. (2005). Museos del Mundo, Museos del Hermitage, San Petersburgo, 156.or. Planeta Agostini. ISBN 84-674-2001-4.
- ↑ https://web.archive.org/web/20160305054558/http://eduardoroa.stuff3danimation.com/document/lectures/expoLight01.pdf