Emakume trafikoa (Sorolla)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Emakume trafiko (Sorolla)» orritik birbideratua)
Emakume trafikoa
Jatorria
Sortzailea(k)Joaquín Sorolla
Sorrera-urtea1899
Ezaugarriak
Egile-eskubideakjabetza publiko
Kokapena
LekuaSorolla museoa
BildumaSorolla museoa

Emakume trafikoa, gaztelaniaz Tráfico de blancas, Joaquín Sorolla margolari valentziarrak 1894an egindako margolana da; dena dela, ofizialki 1895an egindako bezala sinatu zuen. 1898an Buenos Airesen izan zen erakutsita. Sorolla Museoan gordeta dago. Mugimendu postinpresionistaren margolana da. Publiko tradizionalistak gogor kritikatu zuen margolan hau; haien arabera margolariak gai hori erabiliz haren lana zikindu zuen eta moralaren aurkako lan bezala katalogatu zuten.[1]

Margolanaren ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margolan hau errealismo kritikoaren barruan koka daiteke. Sorollaren kasuan kritika hori ez zen berez sortutakoa; aitzitik, garaiko lehiaketen beharrei erantzuteko premiaren ondoriotzat jo daiteke. Lan iluna da hau: emakume talde bat, bost, nekazari jantziez, buruak zapiez eta burukoez estalita ikus daitezke. Guztiek lotan dirudite, zaharrena izan ezik; azken hau, beltzez jantzita dagoena, zaintzen ari dela ematen du. Emakumeak espazio estu batean daude; horren bidez egileak ihes egiteko ezintasuna adierazi nahi zuen. Prostituzioaren erreferentzia, bestetik, oso ezkutua da; horretan egilearen errukia sumatu daiteke.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Cantarellas Camps, Catalina (2008). XV Congreso internacional de Historia del Arte: modelos, intercambios y recepción artística. Universidad de las Islas Baleares. 640.or. ISBN 978-84-8384-060-3.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]