Edukira joan

Emakume trans

Wikipedia, Entziklopedia askea
Emakume trans bat São Pauloko harrotasunaren desfilean.

Emakume trans jaiotzean gizon izendatutako baina bere burua emakumetzat duen gizakia da. Emakume trans batzuek genero-disforia delako nahasmendua pairatzen dute, eta horri aurre egiteko zenbaitek emakumetzeko trantsizio-prozesua egiten dute. Prozesu horretan hormonak ordezteko terapia egin ohi da eta, neurri txikiagoan, sexua berresleitzeko ebakuntza.

Emakume trans terminoak emakume transgeneroak eta transexualak biltzen ditu. Izan ere, bi hitzok ez dute esanahi bera, eta maiz nahasi egiten dira. Transgenero kategoriak transexualak ere hartzen ditu barne. Beraz, emakume transexual guztiak transgeneroak dira, baina emakume transgenero guztiak ez dira transexualak.

Emakume trans bakoitzak bere sexu-joera du, hala nola heterosexuala, homosexuala, bisexuala, asexuala, queera edo beste bat.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]