Emakumea Antzinako Erroman

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Emakume erromatarra

Antzinako Erromako emakume asko hiritarrak ziren, erromes edota Antzinako Erromako morroiek ez zuten pribilegio eta babes juridikoekin. Hala ere, erromatar gizartea patriarkala zen, eta emakumeek ez zuten bozkatzeko, herri-karguan edo armadan parte hartzeko eskubiderik.[1] Baina emakumeek ihardun politikoetan indar zuzena ez zuten arren, goi-mailako familiakoek negoziazio pribatuen bidez eragina izan zezaketen.[2] [3] Errepublikan zehar zenbait emakume eredugarriak izan ziren, hala nola, Kornelia Afrikarra, Grako anaien ama, eta Fulvia, txanpon erromatarretan azaldu zen lehen emakumea. Inperio garaian, enperadorearen familiako emakumeek botere politiko handia lor zezaketen, eta sarritan artean eta txanpon ofizialetan irudikatzen zituzten.[4]

Gizonezkoekin gertatzen den bezala, goi mailako emakumeen bizitza eta usadioen erregistroek behe mailakoenak estaltzen dituzte. Latinezko literaturan emakumeen eguneroko bizitzari buruzko egoerak azaltzen dira, beti ere, gizonekoen begietatik ikusita.[5]

Haurtzaro eta hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neskatxa erromatarrak jolasean

Aintzinako Erroman haurtzaroa eta heziketa, egoera sozial, aberastasun eta generoaren arabera zehazten ziren. Erromatar haurrek jolas ugari jokatu zuten eta jostailuak arkeologi eta literatur iturrien bidez ezagutzen dira. Animalien irudiak oso ohikoak ziren eta haurrek animaliak eta hegaztiak maskota gisa izan zituzten.[6] Arte erromatarran, neskak, mutilak bezalako jolas askora jolasten irudikatzen dira, esate baterako, pilota jokoan, uztaian eta tortolosetan.

Neskak bere kastitatea, apaltasuna eta ospea babestera zuzentzen zituzten, ezkontzera begira.[7] Ezkontza arau arinek gutxieneko adina 12 urtetan ezartzen zuten eta familiek, batez ere aitek, aliantza ekonomiko eta politiko onuragarriak eratzea ahalbidetzen zuten. Nesken hezkuntza murriztua zen, batzuk, askok agian, lehen hezkuntzako ikasketak egiten zituzten, baina zenbait frogek, hezkuntza, maila honetara mugatzen zela iradokitzen dute.[7]

I. mendeko brontzezko estatua neska bat irakurtzen irudikatuz

Bi generoetako haurrek afari eta bestelako gertakari ez hain elitisten bidez sozialki jokatzen ikasten zuten. Bi generoek jai erlijiosoetan parte hartzen zuten.[6] Eliteen umeek gaztetatik greziera eta latina irakasten zuten.[8] Goi klaseen artean, emakumeak oso ondo hezitakoak izan ohi ziren, batzuk sozialki nabarmenak eta nahiko independente izatera iritsiz.[7] Behe mailako nesken heziketa ezkontzara eta etxeko lanetara zuzenduagoa zegoen.[9]

Neska eta mutilen bideak adinez nagusi izatera iristean banatzen dira.[10] Hemendik aurrera, emakumezkoen irudikapen artistikoek, batez ere, etxeko lan eta bizitzan irudikatzen dituzte.[6] Birginitatea eta sexual purutasuna kulturalki baloratuak izan ziren, eta familia eta estatuaren egonkortasunerako ezinbestekotzat zituzten.[7] Augusto enperadorearen ezkontza-legeriak, Lex Papia Poppaea, ezkontza eta seme-alabak izatea saritu zituen. Legeak, halaber, zigorrak ezarri zituen ezkongabe eta adulterioa egin zuten gazteei. Horregatik, ezkontza eta seme-alabak izatea lege bihurtu ziren 25 eta 60 urte bitarteko gizonentzat, eta 20 eta 50 bitarteko emakumezkoentzat.[11]

Emakumeak familian eta legedian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beti alaba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatar neska baten burua, III. mendekoa

Seme alabak patria potestasen menpe zeuden, aitak etxeko buru gisa erabiltzen zuen boterea (paterfamilias). Inperioaren aldi gorenean ( I. eta II. mendeetan), semeek eta alabek egoera juridiko ia parekoa zuten.[12] Seme-alabek herentzia eskubide berberak zeuzkaten, aita testamentu gabe hiltzen bazen ere, alabek familiaren jabetzarekiko eskubidea zuen.[13][14]

Errepublika hasieran, emaztea senarraren autoritate menpe (potestas) zegoen, nahiz eta seme-alabak baino neurri txikiagoa batean.[12] Imperioan, ordea, emakumearen egoera juridiko ez zen aldatzen ezkontzean eta aitaren ardurapean jarraitzen zuen. Honek, erromatar emakumeak independienteago egiten zituen beste kulturekin alderatuta, aitak ez bait zuen bere egunerokotasuna zaintzen eta senarrak ez zuen bere gaineko botere legalik.[12]

Emakumea eta legedia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatar historiaren hasierako garaian emakumeen eskubideak eta estatusa, Errepublikaren eta Inperioaren amaieran baino askoz ere mugatuagoak izan ziren arren, K.a. V. mendean, emakume erromatarrak lurren jabe izan zitezkeen, bere borondateak idatzi eta epaitegian aurkeztu ahal ziren. Valerius Maximus historialariak Ekintza gogoangarri eta hitzaldiak bere lanaren zati bat beren edo besteen izenean kasuak aurkeztu zituzten emakumeei eskaini zien.[15] Emakume horiek epailearen aurrean gaitasuna erakutsi zuten, nahiz eta oratoria erromatar gizonen asmo handitzat hartzen zen. Hauetariko bat, Maesia Sentinas, Sentinumeko herrian jatorria zuelako identifikatzen du, eta ez, ohikoa den moduan, gizonarekiko harremanagatik. Maesiak bere defentsan hitz egin zuen eta ia aho batez absolbitu zuten epaiketa labur baten ondoren, indar eta eraginkortasunez hitz egin baitzuen. Ezaugarri horiek gizonezkoak zirenez, historialariak bere itxura femeninoaren azpian, "gizon espiritua" zuela esan zuen eta hortik aurrera "Androgina" deitu zuen.[16][17]

Maesiak kasu bat "metodikoki eta indarki" aurkezteko zuen gaitasunak emakumeek epaiketa pribatuan eta familiako epaitegian esperientzia izan zutela iradokitzen du.[15] Adierazteko da, emakumeak sarritan aurkaratuak izan baziren ere, beren ustezko zuzenbidearen ezjakintasunagatik eta buruko ahuleziarengatik, eta, beraz, gizonezko defendatzaileen babesa behar zutela, beren eragina eta eraginkortasuna murrizteko neurriak hartu zirela. Hain zuzen ere, murrizketa zehatz horren arren, emakume askok neurri informatuak hartu zituzten kasu legaletan, Errepublika garai eta Printzerri artean, beren defendatzaileentzako estrategia juridikoak zehaztea barne.[15]

Emantzipatutako emakumea legalki sui iuris bihurtzen zen, edo bere pertsona propioa, eta propietateak izan zitzaken eta haiekin nahi zuena egin. Pater familias bat hiltzean, legeak, ondarea bere seme-alaben artean berdintasunez banatzea ezartzen du, adina eta sexua kontuan hartu gabe.[18]

Adingabekoen kasuan bezala, emakume emantzipatu batek tutore bat izaten zuen. Bere administrazio-ahalmenak mantentzen zituen, eta tutorearen funtzio nagusia, bakarra ez bazen, bere ekintzei baimen formala ematea zen.[19] Tutoreak ez zuen ezer esatekorik emakumearen bizitza pribatuari buruz, beraz, nahi zuen bezala ezkondu zitekeen.[20] Bazituen ere zenbait aukera legal tutore eragotzaile bat gainetik kentzeko. Augustoren agintepean, ius liberorum lortu zuen emakumea ere (hiru seme-alaba izan ondoren pribilegio jakin batzuetarako eskubide legalak) tutoretzaz libratzen zen[14] eta Klaudio enperadoreak tutoretza agnatiziarra debekatu zuen. Zaintza instituzio juridiko gisa ahuldu egin zen, eta K.o. II. mendean, Gaius juristak hau mantentzeko arrazoirik ikusten ez zuela esan zuen arte.[21] Inperioaren kristautzeak, Konstantino enperadorearen bihurtzearekin hasita K.o. IV. mendean, emakumearen egoera juridikoan ondorioak izan zituen.

Emakumeak eta sexualitatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatar Errepublika hasieratik garrantzi handia eman zitzaion emakumeen birginitateari. Birginak zirenak bakarrik ahal ziren tenpluan sartu[15].

Emakumeeen bizitza sexuala senarraren kubikuluan edo gela pribatuetan hasten zen. Erromatarren etxeetan ohikoa izaten zen gizonezkoek eta emakumezkoek bakoitzak bere kubikulua izatea, sexu-harremanak elkarrengandik bereiziak izateko aukera emanez. Emakumeek beren senarrarekin harreman sexualak izan behar zituztela espero zen bitartean, ohikoa zen gizonezkoek sexu-bikote asko izatea bere bizitzan zehar. [15]Ezkontza ondoren, emakumeak etxean aztertuak ziren, adulterioaren portaera saihesteko.

Emakumearen garbitasunarekin eta emazte fidel eta esaneko amaren irudiarekin obsesioa Augustoren erregealdian handitu zen.[22] Ezkontza eta seme alabak izatea legez saritzeaz gain, emakume adulteroei zigorra eta dibortzioa ezarri zien. Honek emakumearen gorputza eta erlazio pribatuak eztabaidatu zitekeen gai publikoan bihurtu zituen.[22]

Ezkontza legeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

IV. mendeko sarkofago baten xehetasuna. Bikotea eskuak elkartzeko ekitaldian. Emaztegaiaen korailodun gerrikoak senarra berari lotua zela adierazten zuen

Erromatar errespetagarrien familiako hilobietako inskripzioek, erromatarren ezkontza ideala bikote leiala zela iradokitzen dute, senar-emazteek interesak, jarduerak eta jabetza partekatzen zutena.[23]

Erromatar Errepublikako garai zaharrean, emaztegaia bere aitaren kontroletik bere senarraren "eskura" (manus) pasatzen zen. Ondoren, bere senarraren potestas subjetu bihurtzen zen, nahiz eta seme-alabak baino neurri txikiagoan izan.[12] Erromatar historiaren hasierako garaietan, Manus ezkontzak emakumea senarraren menpe geratzen zela esan nahi zuen, baina ohitura hori K.a. I. menderako desagertu zen, Ezkontza librearen alde, sine manu, zeinek ez zion senarrari emaztearekiko inongo eskubiderik ematen eta bigarrenaren estatusa ez zuen aldatzen.[24]

Erromatar zuzenbidearen garai klasikoan, ezkontzak ez zuen inolako zeremoniarik eskatzen, bien borondatea eta elkarrekin harmonian bizitzeko adostasuna besterik ez. Ezkontza-ekitaldiak, kontratuak eta bestelako betebeharrek bikotea benetan ezkondu zirela frogratzeko besterik ez zuten balio. Hasierako erromatar zuzenbidean, ezkontzak hiru motakoak ziren: confarreatio, ogiaren partekatzeaz adierazita (Panis Farreus); coemptio, emaztearen itxurazko erosketa bidez; eta usus, elkarbizitzaren bidez. Patrizioak beti confarreatioz ezkontzen ziren eta plebea beste bi modutara. Usus bidezko cum manu ezkontzan, emaztea urtean hiru gau segidetan etxetik kanpo pasatzen bazituen, senarrak bere gaineko kontrol juridikoa izatea sahiesten zuen.

Errepublikaren hasieran, cum manu motako ezkontza zen ohikoena baina, piskanaka, maiztasuna galtzen joan zen.[12] Ezkontza mota honetan, emaztea senarraren eskutan geratzen zen, hau da, bere aitaren agintaritzapetik bere senarrarenera pasatzen zen. Bere dotea, senarrarengandik lortutako edozein oinordetza-eskubide eta ezkondu eta gero lortutako jabetzak gizonaren ondasun bihurtzen ziren. Senarra adulterioagatik dibortziatu zitekeen eta hauetako dibortzio batzuk emaztearen esterilitateagatik ere erregistratu dira. [12]Cum manu ezkontza harreman desparekoa zen. Emakumeak, senarra ia bizitzako alderdi guztietan obeditzea espero zen.

Ezkontza forma arkaiko hau Julio Zesaren garaian utzi zen, emakume bat bere aitaren agintaritzapean geratzen zenean, nahiz eta bere senarraren etxera joan. Erromatar emakumeen, antzinako garaitik modernoarainoko beste kultura askorekin konparatuz, independentziaren aldeko faktoreetako bat izan zen akordio hau[25]. Sine manu edo ezkontza librea deiturikoak, ez zuen emaztearen edo senarraren egoera pertsonalean aldaketarik eragiten[13]. Ezkontza librea bi hiritarren artekoa zen, edo hiritar bat eta Eskubide Latindarrak zituen norbaiten artekoa; Berant Erromatar Inperioan, baimen ofizialarekin, hiritartasuna zuten soldadu eta hau ez zuten herritarren artekoa izan zitekeen. Ezkontza librean, emazteak senarrari dotea ematen dio; ezkontza adulteriorik gabe amaitzen bazen, senarrak ia dote guztia itzultzen zuen.[12][13]

Dibortzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dibortzioa legala zen eta nahiko informala, emaztea senarraren etxea utzi eta dotea berreskuratzen zuenekoa. Valerio Máximo historialariaren arabera, dibortzioak K.a. 604. urtean edo lehenago hasi ziren. K.a. V. mende erdiko Hamabi Taulen Legea lege-kodean dibortzio aurreikusita zegoen. Dibortzioa sozialki onargarria zen gizarte arauen arabera egiten bazen (mos maiorum). Zizeron eta Julio Zesarren garaian, dibortzioa nahiko arrunta zen eta "lotsarik gabekoa", zurrumurru gaia, ezbehar soziala baino.[26] Erromatar zuzenbidearen garai klasikoan (Errepublikaren amaieran eta Printzerrian), gizon edo emakumeek[19] ezkontza bukatu zezaketen nahi zutelako, besterik gabe. Emazteak ezkontidea ezdeusa zela frogatu ezean, seme-alabak aitarekin geratzen ziren. Ezkontzan zehar jabetza bereizita mantentzen zenez, ezkontza librean dibortzio prozedura oso erraza zen.[12]

Hurrengo ezkontzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eliteen artean ezkontza berrien maiztasuna altua izan zen. Ezkontidearen heriotza ondoren, aristokraziaren artean, ezkontza azkarrak ez ziren ezohizkoak.[27] Gizonezko alargunarentzat itxaronaldi formal bat ez zegoen arren, emakumezkoen kasuan, ezkondu aurretik, 10 hilabeteko dolua egitea espero zen.[28] Epe hau haurdunaldiarekin zegoen lotua: emakumea senarraren heriotza baino lehen haurdun geratu bazen, hamar hilabeteko epean aitatasunaren arazoa bermatzen zen, haurraren egoera soziala eta heredentzian eragina izan zezakeelako.

Eliteen ezkontzak askotan politika edo jabetza arrazoiengatik gertatzen zirenez, eremu horietan aktiboak zituzten alargunek eta dibortziatuek oztopo gutxi zituzten berriz ezkontzeko. Legez emantzipatuak izatea errazago zuten emaztegai berriek baino, eta senarraren aukeraketan hitza zuten.

Ohaidetza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ohaidea edo konkubina, erromatar zuzenbidearen arabera gizonezkoarekin harremanak mantentzen eta beraiekin bizi zen emakumea zen, bere emaztea izan gabe.Ez zen desohorea konkubina izatea edo batekin bizitzea, eta emazte bihurtu zitekeen.[12] Elkarrekin bizi ziren bikoteek opariak trukatu zitzaketen, ezkontzarekin alderatuz jabetza bereizia zuenak.

Bikoteek ohaidetzara jotzen zuten gizarte desparekotasunengatik ezkontzeko oztopoak zituztenean, adibidez, senatari bat eta prostituzio edo pobrezia aurrekariak zituen maila baxuagoko emakume bat.[12] Conubium bezala ezagutzen zen ezkontza legalerako eskubiderik ez zutenek ohaidetzaren aukera zuten (egoera sozial baxuko gizon bat maite zuen emakume goi-mailakoak ere).[29] Ezkontzarekiko ezberdintasun nagusiena harremanean jaiotako seme-alaben egoeran datza: haurrek amaren maila soziala zuten eta ez aitarena ohikoa zen bezala.

Tratu txarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Legedi erromatar klasikoak ez zituen emaztearekiko tratu txarrak senarraren aldetik onartzen,[12] baina beste delitu batzuekin bezala, tratu txarren aurkako legeek prebentzioan kale egiten zuten. Plutarko biografoaren arabera, Katon Zaharrak esan zuen "bere emaztea edo semea jotzen zituen gizonak, esku bortitzak gauza sakratuetan sakratuenetan jartzen ditu". Bere ustetan "laudagarriago zen senar ona izatea sanatari ona izatea baino".[30] Erromatar Errepublikan estatus altuko gizon batek bere emaztea txukun tratatzea eta senar ona bezala definitzea espero zen. Emaztea jotzea arrazoi nahikoa zen dibortzio lortzeko edo senarraren aurkako neurri legalak hartzeko.[31]

Amatasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ama haurrari bularra ematen. II.mendeko ume baten sarkofagoa.

Erromatar emazteek seme-alak izatea espero zen, baina emakume aristokratek, independentzi maila batera ohituak, amatasun tradizionalerako geroz eta joera gutxiago azaltzen zuten. I. mendean, eliteko amek haurrei bularra ematea sahiesten zuten inudeak kontratatuz.[10]

Umeen zaintzan emazteek senarrengandik jaso zezaketen laguntza denboran zehar aldatuz joan da eta zaila da neurtzen. Balio tradizionalak zituzten familiek, hala nola, Katon Zentsorea, badirudi interesa jartzen zutela: Katon gustura egoten zen bere emazteak umeak jantzi eta bainatzen zituenean.[30]

Famili handiak ez ziren ohikoak eliteen artean.[32] Aristokraziaren jaiotze-tasa hainbeste jeitsi zen, lehen enperadore izan zen Augustok zenbait lege egin zituela igotzeko; gutxienez hiru seme-alaba (ius liberorum)[8] izan zituzten emakumeek ohore bereziak jasotzea barne. Alargunak, antzuak, dibortziatuak edo ezkongabeak debekatuta zuten ondasunen jaraunspena ez baziren testamenduan azaltzen.[33]

Erromako emakumeak ez ziren izaten zituzten haurren kopuruagatik bakarrik baloratuak, hiritar onak izan zitezen haurren hazkuntza eta hezkuntzan zuten patehartzeagatik ere bai. Ama erromatar batek ere heziketa ona izan behar zuen seme-alabak bizitzan arrakasta izateko ondo hezitzeko.[8]

Eguneroko bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakume bat bandeja batekin irudikatzen duen freskoa. San Marko etxea, Estabia, talia

Aristokraziako emakumeak etxe handi eta konplexua zeramaten. Bikote aberatsek, sarritan, hainbat etxebizitza eta landetxe zituzten, dozenaka edo ehunka esklaborekin, horietako batzuk hezi eta oso kualifikatuak, eta erantzukizun hori enpresa txiki bat zuzentzearen baliokidea zen. Gonbidatuei, bezeroei eta atzerriko bisitariei arretak zuen garrantzi sozial eta politikoaz gain, senarrak bere goizeko negozioen bilerak egin zituen (salutatio) etxean[27]. Etxea (domus) familiaren nortasun sozialaren erdigunea zen ere, atarian (atrium) arbasoen erretratuak erakusten zituztelarik. Aristokraziako gizon asko probintzietako administrazio betebeharrarengatik edo militar kanpainegatik maiz etxetik urrun zeudenez, batzuetan zenbait urtez, familiako ondasunen eta negozioen erabakiak sarritan emazteei uzten zizkieten; esate baterako, Julio Zesar, 50. hamarkadan zehar, Erromatik joan zenean, bere emazte Kalpurniarena izan zen bere aktiboak zaintzeko ardura. Urritasuna, moderazio eta austeritatea matrona on baten ezaugarriak ziren.[8]

Etxe handi batez arduratzen ziren emakumeen lan bat arropa ekoiztea izan zen. Erromatar garaiko garaian, artilea irutea etxeko okupazio zentrala izan zen eta familiaren laguntza beharrik ez izatea adierazten zuen, artilea bere lursailetan ekoizten baitzen. Hirigunetan ere, artilea emazteen betebeharren sinboloa zen, hileta-monumentuetan gorua azaldu behar zen, matrona ona eta zintzoa izan zela frogatzeko.[8] Goi klaseetako emakumeak ere irun eta ehuntzeko gai izatea espero zen, beren arbasoen bertutezko emulazioan -Liviak harrotasunez jarraitzen zuen jarduera-.

Negozioetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Garai horretako ezaugarri bitxienetariko bat", azaldu zuen Gaston Boissier frantziar erromanista adituak, "negozioetan diharduten emakumeak dira eta, gizonezkoak bezala, espekulazioan interesa dute. Dirua dute lehen kezka. Beraiek zuzentzen dituzte etxeak; beren funtsak inbertitzen dituzte; maileguak eskatu eta ematen dituzte. Zizeronen hartzekodunen artean (emakume) bat dugu, eta bi, zordunen artean".[34] Nahiz eta emakumeek ez zuten botere politikorik, negozioetan sartu ahal izan ziren.[12]

Ez zen onartzen emakume aberatsek erabateko aisialdian bizitzea. Aristokraziaren artean, gizonezkoek nahiz emakumezkoek beren kideei dirua uzten zioten, maileguetara jo beharrik ez izateko.

Emakumeek jabetzarako eskubidea zutenez, negozioetako transakzio eta gestio praktikoetan parte hartu zezaketen, edozein lur-jabek bezala. Gizonezkoen antzera, esklabuen kudeaketa kezka erlatibotik, axolagabekerira eta tratu txarretara alda ziteken.

Lursailen jabetza ez bezala, industria ez zen senatarien estamentuko kideentzat ohorezko lanbidea. Zizeronek, merkatari batek errespetagarritasuna lortzeko lurrak erosi behar zituela iradoki zuen. Jarrera inperioan zehar aldatu zen. Klaudiok legeak sortu zituen goi klasekoek ondasunen garraioan aritzeko. Goi klaseetako emakumeak garraio enpresen jabe eta kudeatzaile gisa dokumentatuta daude.

Merkataritza eta manufaktura ez daude nahiko irudikatuak erromatar literaturan, eliteek egin baitzuen hau, baina hilobiko inskripzioetan hildakoaren lanbidea erregistratzen zen, emakumeak barne. Adreilu fabrikaren jabeak eta zuzendariak ziren emakumeak ezagutzen dira.[35] Enpresa baten jabe ziren emakume arrunten egoera oso ezohikoa zela dirudi.[36]

Emakume baten okupazio tipiko batzuk inude, aktore, dantzari edo akrobata, prostituta eta emagina izango lirateke. [37]Ez zuten denek errespetagarritasun berdina. Prostitutek eta artistek, aktoreak bezala, estigmatizatuak ziren: babes juridiko gutxi zuten, nahiz eta libreak izan.[38] Inskripzioek adierazten dutenez inudeak (nutrix) bere lanbideaz harro ziren.[39] Emakumeak idazlari eta idazkariak izan zitezken, "idazketa ederrerako prestatutako emakumeak", hau da, kaligrafoak[6]. Pliniok, adibidez, emakume artista eta beren margoen zerrenda ematen du[40].

Erromatar gehienak hainbat solairuko eraikinetan (insulae) bizi ziren. Famili plebeio pobre eta ez-hiritarrak zirenen etxe hauek ez zuten sukalderik. Janari prestatua erosteko beharrak janari mota hau saltzea negozio ona zela adierazten du. Erromatar pobre gehienak, gizonezkoak edo emakumezkoak, gazteak edo zaharrak, bizitzeko lana egin zuten.

Politikan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Porziaren suizidoa

Gizonek irmoki argudiatu zuetn emakumeak esparru publikoan barneratzea galarazteko. Antzinako Erromako sistema politikoak gizonezkoak soilik onartzen zituen, senatarietatik magistratuetara. Emakumeei bozkatzea ere uko egin zitzaien. Ezin zuten esparru politikoan parte hartu, gizonek bakarrik "dotorezia, apainketa, eta galaikeriarako" baliagarriak zirela uste baitzuten.[15] Hala eta guztiz ere, eliteko emakumeek beren senarretan eragina izan zezaketen eta, haien bidez, mundu politikoaren kontrola lortu ahal zuten. Zenbait kasutan, emakumeak gizonen gobernuarekiko mehatxu gisa ikusten ziren. Katon Zaharrak, adibidez, mutilei senatarien bileran parte hartzea debekatzea erabaki zuen, beren ama begiluzeei berri emango zietenaren beldur.[41]

Apianok emazte batzuen heroismoa azaldu zuen, senarrak Errepublikako gerrate zibiletan zehar salbatzeko garaian. Laudatio Turiae izeneko epitafio batek emaztearekiko bere senarraren laudorioa mantentzen du, Julio Zesar hil ondorengo gerretan, bere bizitza arriskuan jarri eta bere bitxiak eman zituenak deserriratua bizi zen bere senarrari laguntzera bidaltzeko.[42] Biak garai nahasi hartan bizirik iraun eta ezkontza luze batez gozatzeko aukera izan zuten. Porziak, Katon Gaztearen alaba eta Brutus hiltzailearen emazteak, zorigabeko amaiera baina (bere garaikideen begietan) heroikoa izan zuen: bere buruaz beste egin zuen Errepublika erori zenean, bere aitak bezala.

Augustoren tronu inperialerako igoera K.a. I. mendeko azken hamarkadetan, kargu publiko eta oligarkia tradizionalaren boterea ahuldu zuen, baina, esan daiteke, emakume, esklabu eta libertoek eskutuko eragina izan zezaten erreztu zuela.[43]

Emakumeek botere gehiegikeriak egin zituezten enperadoreak suntsitzeko saiakeran ere parte hartu zuten. Drusila hil eta denbora gutxira, bere alargun Lepido eta Agripina eta Livila, bere ahizpak, Kaligula suntsitzeko azpijokoan aritu ziren. Konplota agerian geratu zen, Lepido exekutatu zuten eta Agripina eta Livila erbesteratuak izan ziren. Erbestetik, Kaligula 41. urtean hil ondoren, beren aita aldeko osaba Klaudiok boterea hartu zuenean, itzuli ziren.

Emakumeak eta armada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Testu klasikoek ez dute gauza handirik esaten emakumeek erromatar armadarekin zuten harremanari buruz. Augusto enperadoreak (K.a. 27 -K.o. 14 erregealdian) soldadu arruntak ezkontzea debekatu zuen; ia bi mende iraun zuen debekuak. Hala eta guztiz ere, 1980. urteaz geroztik, zenturioien emazteak eta seme-alabak muga eta probintzietako gotorlekutan haiekin bizi zirela iradoki da.[44] 1990eko hamarkadaren hasieran, emakume eta haur zapatak Vindolandan aurkitu ziren,[45] Adrianoren Horman kokatutako gotorlekua, eta hauekin, erromatar soldadu probintzialei 25 urteko zerbitzuaren ondoren hiritartasuna eman zieten brontzezko plakak, bertan emazte eta seme-alabak aipatzen direla. Halaber, Alemanian, praktika horren froga gehiago aurkitu ziren, brotxak eta zapatak. Trajanoren zutabean soldaduen artean sei emakume daude, erlijio-militar ekitaldian zehar eskainitako sakrifizioetan laguntzen. [46]

Erlijio-bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bestalen etxea, Erroma

Emakumeak erromatar jaialdi eta gurtzarako erritu gehienetan presente izan ziren. Errito batzuk emakumezkoen presentzia zehazki eskatzen zuten, baina parte hartzea mugatua izan zitekeen. Oro har, emakumeek ez zuten animalia-sakrifiziorik egin, zeremonia publiko gehienen errito nagusia,[47] nahiz eta hori debekua izan baino, estatuaren erlijioaren buru zirenak gizonezkoak zirela baino.[48] Zenbait gurtza praktika emakumeentzat soilik erreserbatu ziren, adibidez, Jainkosa Onaren (Bona Dea) erritoak.[49]

Emakume apaizek Erromako erlijio ofizialean protagonismo nabarmena eta erabakigarria izan zuten. Gizonezko apaizen estatuko elkargoak askoz ere ugariagoak izan arren, Bestalen elkargoko sei emakumeak Erroman "denbora osoko klero profesional" bakarra izan ziren.[50] Sacerdos hitza edozein sexuko apaizari zegokion. Emakumeen sacerdos izen erlijiosoa, sarritan, jainko edo tenplu bateri lotua agertzen zan, adibidez, sacerdos Cereris edo Cerealis, (Zeresen apaizak), gizonek inoiz bete ez zuten postua.[51] Magistra apaiz gorena zen, emakumezko aditua edo irakaslea erlijio gaietan; Ministra emakumezko laguntzailea, bereziki jainko baten zerbitzura. Magistra edo ministra gurtzearen ohiko mantentzeaz arduratuko ziren. Epitafioak apaizgo hauen ebidentzia nagusiak ematen ditu eta emakumea askotan ez da bere egoera zibilaren arabera identifikatzen.[52]

Bestalek erlijio maila, estatus publikoa eta pribilegio bereziak zituzten eta eragin politiko handia izan zezaketen. Era berean, posible da "funtsezko aberastasuna" lortzea.[53] Elkargoan sartzean, bere aitaren agintaritzapetik emanzipatzen ziren. Erromatar gizarte arkaikoan, emakume apaiz hauek gizonezko legezko tutoreen menpe egon behar ez zuten emakume bakarrak izan ziren: honen ordez, Pontifex Maximusaren aurrean zuzenean eta bakarrik erantzun behar zuten.[54] Kastitate botoek ezkondu eta seme-alabak izateko betebehar tradizionaletik libratu zituzten, baina botoaren urratzeak heriotza zigorra zekarren: bere botoa hausten zuen bestalari jaten eta edaten ematen zioten eta bizirik lurperatzen zuten. Horrenbestez, beren independentzia haiei zegozkien debekuei lotzen zitzaion. Zenbait erritu erlijioso zuzentzeaz gain, Bestalek, sakrifizio ofizial guztietan parte hartzen zuten, gutxienez sinbolikoki, izan ere, mola salsa errituala prestatzeko beharrezko betebeharrez arduratzen ziren.[53] Bestalek bere erlijio eta sozial estatusa IV. menderarte mantendu zutela dirudi, kristau enperadoreek ordena desegin arte.

Emakumeen goi mailako funtzio publiko horiek kontraesanean jartzen dute Erromako antzinako emakumeek erlijio pribatu edo etxekoan bakarrik parte hartzen zutenaren irudia.

K.a. III mendearen erdialdetik aurrera, erlijio aniztasuna gero eta gehiago bilakatu zen Erroma hiriko ezaugarri. Erromako hasierako estatuko gurtzetan parte hartu ez zuten erlijio askok, emakumeei zuzendaritza rolak eskaini zizkieten, horien artean, Isis eta Magna Mater kultuak. Epitafio batek, sacerdos maxima titulua adierazten du, San Petri basilikaren gaur egungo kokalekutik gertu dagoen Magna Mater tenpluaren apaiz nagusi izan zen emakume batena.[55]

Erlijio publikoa baino gutxiago dokumentatuak izan arren, praktika erlijioso pribatuek emakumezkoei esklusiboak zitzaizkien bizitzaren alderdiei heltzen zieten. Haurren heriotza-tasa %40 ingurukoa zen garaian,[56] jainkoen laguntza eskatzen zen erditzearen eta haurtxoen zaintzaren arriskuei aurrre egiteko. Otoitzak Junon, Diana, Lucina, di nixi jainkosak, eta jaiotza eta haurrei dedikatutako jainko laguntzaile ugariri zuzentzen zitzaizkien.

Idazleek emakumeen erlijioa deskribatzen duten eran aldaerak dituzte. Zenbait erromatar emakume bertutea eta debozioaren eredu gisa irudikatzen dituzte, baina, aldi berean, gehiegikerizko izaera ere ikusten diote erlijo debozioari, magiaren lilura edo sineskeriari.[49] "Pribatua" eta "sekretua" ez dira gauza berdina. Erromatarrek erlijio praktika sekretuei mesfidantza zieten; Zizeronek gaueko sakrifizioak emakumeek ez zitzaten egin aholkatu zuen, pro populo agintzen ziren erritoak izan ezik (hau da, jendearen izenean edo ongizate publikoagatik).[57][58]

Jarduerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakume erromatarrak kirola egiten

Emakume aberatsak esklabuek garraiatutako literetan mugitzen ziren hirian zehar.[8] Egunero kalera ateratzen ziren lagunekin elkartzeko, tenpluetara joaten ziren erlijio errituetan parte hartzera eta bainuak bisitatzen zituzten. Familia aberatsenek bainu pribatuak zituzten etxean, nahiz eta herritar gehienak termetara joaten ziren, ez bakarrik garbitzeko, baita sozializatzeko ere, aisialdi zerbitzuak eta jarduera ugari baitzeuden, hauen artean sexu informala. Emakumeak eta gizonak elkarrekin bainatzen ote ziren ala ez gai eztabaidatuenetako bat da. Errepublika berantiarreraino, hainbat frogek emakumea beste hegal edo instalazio batean bainatzen zirela edo gizonek eta emakumeek ordutegi desberdinak izan zituztela iradokitzen dute. Alabaina, badirudi baieztapen garbiak ere badirela Errepublika berantiarretik kristauen nagusitzearenpeko ondorengo Inperiorarte bainuak mistoak zirela. Ikertzaile batzuen ustetan klase baxuko edo moral biguneko emakumezkoek, artistak eta prostitutak bezala, gizonezkoekin bainatzen ziren, baina Klemente Alexandriakoak adierazi zuenez goi mailako emakumeak biluzik ikusten ziren termetan. Hadrianok debekatu egin zituen praktika horiek, baina ez zuen jarraipenik izan. Seguruenik, ohiturak askotarikoak izan ziren, ez bakarrik denbora eta tokiaren arabera, baizik eta instalazioengatik ere, beraz, emakumeek generoaren arabera bainatu edo ez erabaki zezaketen.[59]

Ikuskizunei dagokienez, erromatar emakumeek jolas publikoetan parte hartu ahal zuten (ludi), gurdi lasterketetan eta antzerki emanaldietan, baita Foroko eztabaidetan ere. Errepublika berantiarrean, maiz joaten ziren afaritara, nahiz eta lehenago familia bateko emakumeek elkarrekin eta pribatuan afaltzen zuten.[8] Katon Zaharra bezalako kontserbadoreek, desegokitzat jotzen zuten emakumeek bizitza publikoan aktiboki parte hartzea. Kexa hauek adierazten dute, hain zuzen ere, zenbait erromatar emakumeek iritziak esparru publikoan egiten zituztela.[60]

Nahiz eta praktika ez gomendagarria izan, batzuetan erromatar jeneralek beren emazteak haiekin batera kanpaina ilitarretara eramaten zituzten. Agripina Zaharrak, Kaligularen amak, askotan Germaniko bere senarra Germaniako iparraldeko bere kanpainetara lagundu zuen; arrazoi honegatik jaio zen Klaudio enperadorea Galian. Emakume aberatsek hiritik alde egiten zuten herriko etxeetara uda beroegia zenean eta Inperioan zehar bidaiatzen zuten, erlijio zeremonietan parte hartzeko edo beste leku batzu bisitatzeko.[8]

Jantzi eta apainketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Livia Drusila estola eta palla jantzita
Horrazkera handitua, Flaviar garaian

Antzinako Erromako emakumeek arreta handiz hartu zuten itxura, baina nabarmenkeriak ez zituzten gogoko. Makillajea erabili zuten eta azalerako nahasketa desberdinak egiten zituzten. Ovidiok ere poema bat idatzi zuen makillajea zuzen emateari buruzkoa. Aurpegia zuritzeko, klera zuria edo artsenikoa erabiltzen zuten; masailetan kolorea gehitzeko, berunez edo karaminaz egindako koloretea, eta begiak nabarmentzeko beruna ere. Denbora luzea ematen zuten ilea atontzen eta maiz beltzez, gorriz edo hori tintatzen zuten. Gainera, askotan ileordeak erabiltzen zituzten.[8]

Matronek normalean bi tunika sinple erabiltzen zituzten barruko arropa gisa estola batez estaliak. Estola soineko zuri luzea zen, gerrian estutua eta oinetaraino iristen zena, sorbaldetan krisketaz loturik. Emakume aberatsek estola gehiago apaintzen zuten. Etxetik irtetean, emakumeek palla bat jazten zuten gainetik, hau ere, krisketaz sorbaldara loturik. Emakume gazteek ezin zuten estola jantzi, eta, horren ordez, tunikak erabiltzen zituzten.[8] Prostituek eta adulterioan harrapatutakoak gizonezko toga jarri behar zuten.[61] Aberatsenek bitxiz (esmeraldak, aquamarinak, opaloak, perlak) egindako belarritako, lepoko eta eraztunnak erabiltzen zituzten, batzuetan, arropa edo zapatetara josiak.[8]

Cannaeko erromatar porrotaren ondoren, krisialdi ekonomikoak Lex Oppia (K.a. 215) igarokorraren onarpena ekarri zuen, luxu pertsonala eta publikoa murriztuz. Legeak emakumeei mugak jarri zizkien, urre eta zilarraren (dirua edo apaingarri pertsonaletan) eta jantzi garestien jabetza eta erakusketan esate baterako eta gurdi eta litera oheak "beharrik gabe" erabiltzean. Kartagoko garaipenak aberastasunez gainezka jarri zuen Erroma eta K.a. 195 urtean Lex Oppia berrikusi zen. Jardunean zebilen kontsulak, Katon Zaharrak, legeari bere atxikipena argudiatu zuen: norberaren morala eta norberaren autokontrola, grina txar eta luxuaren kontrako kontrol eskasak zirela zioen. Azken honek inbidia eta lotsa eragin zuen gutxiago zutenen artean eta, ondorioz, zatiketa eragin zuen. Erromatar emakumeek, Katonen arabera, argi eta garbi erakutsi zuten behin eta berriro desioak okerbideratuz gero ez zutela mugarik eta mugatu egin behar zitzaiela. Erromatar matrona kopuru handi batek kontrako modura pentsatzen zuen eta protesta publiko bateratu bat egin zuten. K.a. 193 urtean legea bertan behera geratu zen; Katonen oposizioak ez zion kalterik egin bere karrera politikoari. Geroago, K.a. 42. urtean, Hortensiaren zuzendaritzapean, erromatar emakumeak zergapetzen zituzten legearen aurkako protesta arrakastatsua egin zuten.[62] Luxuzko murriztapenen erlaxazioen froga ere aurki daitezke: Pompeia Zelerinari zuzendutako gutunetan, Plinio Gazteak bere etxean mantentzen zituen luxuak goraipatu zituen.[63]

Emakume gorputzaren irudia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Venus, edertasun eta maitasunaren jainkosa

Arte erromatarra eta literatura oinarritzat hartuta, bular txikiak eta aldaka zabalak zituzten emakumeak ziren gizon erromatarrentzat idealak.[5] Augustoren garaiko arte erromatarrak emakumeak beteak eta mamitsuak erakusten ditu, sabel betea eta bular biribilduekin,[64] ez zintzilik.[65] Arte erotikoak irudikatzen zituzten prostitutak gorputz haragitsu eta aldaka zabalak zituzten; askotan strophium batekin (tirante gabeko bularretako mota bat) estaltzen zuten bularra, nahiz eta beste gorputz atalak biluzik zituzten edo sexuan jardun.[64] Bular handiak iseka umoretsuen objetu edo adinaren seinale izan ziren.[66] Emakume gazteek strophium bat jartzen zuten bularraren hazkuntza inhibituko zuelakoan[5] eta bularretan astaperrexilarekin masajeak (emakumeak oraindik birjinak zirela hasten ziren) ematen zituzten ahulezia ekiditeko.[67] Bularrek arreta gutxi jasotzen zuten arte erotikoan eta literaturan sexu erakargarritasun gisa;[65] bularra amagandiko edoskitzearekin eta amatasun paperarekin lotzen zen batez ere.[68] Muturreko estres emozional handiko garaietan, esate baterako, dolua edo gatibutzan gerra garaietan, emakumeek bularrak keinu apotropiko gisa erakusten zituzten.[69][70][71]

Mos maiorum eta poeta erromantikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errepublika berantiarrean zehar, sexu arrazoiengatik zigorrak ia ez ziren bete; erlazio erromantikoei buruzko ideial erotiko berri bat sortu zen. Gizonezkoen dominazio tradizionala suntsituz, Errepublika berantiar eta Inperioaren hasierako poeta erromantikoek "maitasunaren esklabotzari" (latinez, servitium amoris) entregatzeko deia egin zuten.

Ars amatorian Ovidiok urrats bat gehiago eman zuen poesia didaktikoa generoaren bidez, maitasuna nola lortu eta mantentzeko argibideak emanez. Juvenal bezalako satiristek emakumeen jokabide libertinoa salatu zuten.[72]

Ginekologia eta medikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hippocratic Corpusaren emakumeen gorputzari buruzko praktikak eta ikuspegiak ez ziren egokiak emakumearen beharrak asetzeko garai helenistiko eta erromatarretan, emakumeek bizitza aktiboa izan zutenean eta, askotan, famili plangintzan aritzen zirenean. Garai honetan, emakumeen fisiologia gizonenarengandik hurbilago ikusten hasi zen.[73] Tradizio zaharrenean, sexu harremanak, haurdunaldia eta erditzea ez ziren soilik emakumezkoen osasunean funtsezkoak, baita fisiologia femeninoaren izateko arrazoia ere, gizonezkoei, ordea, neurrizko sexu-jokabidea aholkatu zitzaien, hipersexualitateak gaixotasuna eta nekea eragingo baizizkien.[73]

Amenorrea hilgarria zenaren ikuspuntu hipokratikoa, erromatarren garaian antzutasunaren arazo espezifikoa bihurtu zen eta erromatar idazle gehienek emakumeek erregimen fisiko bizietan parte hartzean gertatzen zela aintzatetsi zuten. Elikadura, ariketa fisikoa eta sexu-jardueren arteko oreka aurkitzea emakumezkoek egin beharreko aukera gisa aztertu zen. Entrenamendu intentsiboak amenorrea eragin zezakeenaren behaketak, entrenamendu mota horietan emakumeek parte hartzen zutela esan nahi du.[3]

Erromatar garaian, idazki medikuek emakumeentzako zenbait ariketa ezarri zituzten haiek gaixo naiz osasuntsu egon. Osasuna sustatzeko, Soranok pilota jokoa, igeriketa, ibiltzea, ozenki irakurtzea, ibilgailuetan ibili eta dibertsioz bidaiatzea gomendatzen zuen. Nahigabez seme-alabak ez izatearen zergatiak ikertzean, ondorengo idazki medikuek gizonezkoen antzutasuna aztertu zuten, akatsa emakumearengan bakarrik bilatu gabe.[3]

Bai emakumeek, bai gizonek ere, hipersexualitatea saihestu behar zuten. Klitori handitu batek, esate baterako, zakil handi batek bezala, sexualitate gehiegizkoaren sintomatzat jotzen zen. Mediku erromatarrek eta helenistek eta beste autore batzuek klitoridektomia (klitoriaren zati bat edo osorik kentzea) egipziar ohitura gisa aipatzen duten arren, Kristau Inperioan antzinako ginekologia eskuliburuek hipersexualitatea kirurgia edo erditze errepikapenenkin sendatzen zela iradokitzen zuten.[3]

Esklabutza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esklabuen orkatila lotzekoa

Libertoak askatasua lortu zuten esklabuak ziren. Liberto batek zerbitzu denboraldi bat zor zion, bere askatasun baldintza gisa adostu zitekena, bere jabe ohiari, orain patroi bihurtua. Patroiak zenbait konpromiso hartzen zituen bueltan, esate baterako, zerbitzu horiek ordaintzea eta legezko gaiekin laguntzea. Patroiaren eta langilearen arteko harremana antzinako Erromako egitura sozialetako bat zen, eta betebeharrak haustea (edozein aldetik) gaitzespena eta zentsura ekartzen zituen.

Kasu gehienetan, libertoak jaiotzez libreak zirenak bezalako egoera juridikoa zuten. Hala ere, erromatar zuzenbidepean esklabuak ez zuenez aitarik, esklabu askatuek ez zuten jarauspen eskubiderik, testamentuan aipatu ezean.

Hezkuntza on bat edo gaitasun berezirik gabeko esklabuek aukera gutxi izan zuten askatasuna lortzeko eta lortuz gero, ez zuten beren kabuz bizitzeko euskarririk. Liberta batek, famili pobre bateko emakume libre bate baino aukera gehiaho izan zitzakeen hezkuntza eta prestakuntza lortzeko.[6]

Libertaren egoera (emakume askorena bezala) era askotarikoa zen. Zenis liberta izan zen eta Vespasianoren idazkaria; bere konbubina ere izan zen. Enperadorea leiala izan ztzaion, baina ez zuen emazte gisa tratatzen.[29]

Prostituzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakumeek prostituziora jo zezaketen euren burua mantentzeko, baina prostituta guztiek ez zuten erabakitzeko askatasuna. Badira froga batzuk ere, esklabuak ziren prostitutak beren lanagatik onura lortu zezaketela diotenak.[74] Bortxaketa delitua izan zen arren, legeak esklabo baten bortxaketa "ondasun kaltetu" bihurtzen bazen bakarrik zigortzen zuen, esklabuak ez baitzuen legezko baliorik. Zigorra bere jabeari bere ondasunen "kaltea" ordaintzera zuzentzen zen. Emakume esklabua erromatar legepean ondaretzat jotzen zenez, prostituta izatera behartzea ez zen delitua. Septimio Severoren aurretik, esklabu ziren bitartean ospe txarreko ekintzetan aritzen zirenak, libre izaterakoan ospe txar horrekin jarraitzen zuten.[75] Batzuetan esklabo saltzaileek ne serva klausula gehitzen zuten prostituzioa saihesteko. Kalusula honen bidez, jabeak esklabua prostituziorako erabiltzen bazuen, esklabua libre geratzen zen. Aurrerago, ne serva akordioak legez derrigorrezkoak izan ziren.[75]

Prostituzioa ez zen esklabu edo herritar pobreen artean bakarrik eman. Suetonioren arabera, Kaligulak bere jauregia putetxe batean bihurtu zuen goi-klaseetako gazte eta matronak prostituta gisa erabiliz; Tazitok dionaren arabera, Neronen jaietan, Tigelino prefektuak goi mailako emakumez beteriko putetxeak zituen.[76]

Prostituzioa zigor bat izan zitekeen lan baten ordez. Augustoren lege batek, adulterio errudunak prostituta gisa lan egitera behartzera zigortu zitzakeen. Legea 389. urtean geratu zen bertan behera.[75]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. A.N. Sherwin-White, Roman Citizenship (Oxford University Press, 1979), pp. 211 y 268; Bruce W. Frier y Thomas A.J. McGinn, A Casebook on Roman Family Law (Oxford University Press, 2004), pp. 31–32, 457, et passim.
  2. (Ingelesez)  Milnor, Kristina (2009), Women in Roman Historiography, Cambridge University Press, 278. orrialdea .
  3. a b c d (Ingelesez)  Hanson, Ann Ellis (1991), The Restructuring of Female Physiology at Rome, in Les écoles médicales à Rome: Actes du 2ème Colloque international sur les textes médicaux latins antiques, Lausanne, septembre 1986, Université de Nantes .
  4. (Ingelesez)  Rawson, Beryl (2010), Finding Roman Women, Blackwell, 325. orrialdea .
  5. a b c (Ingelesez)  Olson, Kelly (2008), The Appearance of the Young Roman Girl,in Roman Dress and the Fabrics of Roman Culture, University of Toronto Press .
  6. a b c d e (Ingelesez)  Rawson, Beryl (2003), Children and Childhood in Roman Italy, Oxford University Press .
  7. a b c d (Ingelesez)  Caldwell, Lauren (2004), Roman Girlhood and the Fashioning of Femininity, Cambridge University Press .
  8. a b c d e f g h i j k (Ingelesez)  Assa, Janine (1960), The Great Roman Ladies, New York .
  9. (Ingelesez)  Sheila Murnaghan, Sandra R. Joshel (2001), Women and Slaves in Greco-Roman Culture, Routledge; New edition, 86. orrialdea .
  10. a b Beryl Rawson, The Roman Family en The Family in Ancient Rome: New Perspectives (Cornell University Press, 1986)
  11.   Boatwright, Mary T. [et al.] (2013), A Brief History of The Romans, Oxford University Press; 2 edition, 176. orrialdea .
  12. a b c d e f g h i j k l Frier y McGinn, A Casebook on Roman Family Law
  13. a b c (Ingelesez)  Johnston, David (1999), Roman Law in Context, Cambridge University Press .
  14. a b (Ingelesez)  Thomas, Yan (1991), The Division of the Sexes in Roman Law en A History of Women from Ancient Goddesses to Christian Saints, Harvard University Press .
  15. a b c d e f (Ingelesez)  Bauman, Richard (1992), Women and Politics in Ancient Rome, New York: Routlege .
  16. (Ingelesez)  Farrell, Joseph (2001), Valerius Maximus, Cambridge University Press, 74–75. orrialdea .
  17. (Ingelesez)  Alexander, Michael C. (1990), Trials in the Late Roman Republic, 149–50 BCE, University of Toronto Press, 180. orrialdea .
  18. (Ingelesez)  Thomas, Yan (1991), The Division of the Sexes in Roman Law, in A History of Women from Ancient Goddesses to Christian Saints, Harvard University Press .
  19. a b (Ingelesez)  Watson, Alan (1995), The Spirit of Roman Law, University of Georgia Press .
  20.   Grubbs, Judith Evans (2002), Women and the Law in the Roman Empire: A Sourcebook on Marriage, Divorce and Law in the Roman Empire, Routledge, 24. orrialdea .
  21.   Institutes 1.190-1.191 .
  22. a b (Ingelesez)  Boatwright, Mary... [et al.] (2005), A Brief History of the Romans, New York: Oxford University .
  23. (Ingelesez)  Wiesner, Merry E. (2011), The Family. Gender in History: Global Perspectives, 2nd Edition, John Wiley & Sons, Ltd., 32. orrialdea .
  24. (Ingelesez)  A History of Women Volume 1, 133. orrialdea .
  25. Eva Cantarella, Pandora's Daughters: The Role and Status of Women in Greek and Roman Antiquity (Johns Hopkins University Press, 1987), pp. 140–141; J.P. Sullivan, Martial's Sexual Attitudes, Philologus 123 (1979), p. 296
  26. (Ingelesez)  Dixon, Suzanne (2011), From Ceremonial to Sexualities: A Survey of Scholarship on Roman Marriage in A Companion to Families in the Greek and Roman Worlds, Wiley-Blackwell, 248. orrialdea .
  27. a b Susan Treggiari, Roman Marriage: Iusti Coniuges from the Time of Cicero to the Time of Ulpian (Oxford University Press, 1991)
  28. (Ingelesez)  Hersch, Karen K., The Roman Wedding: Ritual and Meaning in Antiquity, 48. orrialdea .
  29. a b (Ingelesez)  Crook, J.A., Law and Life of Rome 90 B.C.-212 A.D. .
  30. a b   Plutarko, Life of Cato the Elder .
  31. (Ingelesez)  Fagan, Garrett G. (2011), Violence in Roman Social Relations, in The Oxford Handbook of Social Relations, Oxford University Press, 487. orrialdea .
  32. (Ingelesez)  Tatum, W. Jeffrey (1999), The Patrician Tribune: Publius Clodius Pulcher, University of North Carolina Press, 33. orrialdea .
  33.   Gardner, Jane F. (1999, 2004), Family and Familia in Roman Law and Life, Oxford University Press, 53. orrialdea .
  34. (Ingelesez)  «Cicero and His Friends: A Study of Roman Society in the Time of Caesar - 1897, Page iii by Gaston Boissier. | Online Research Library: Questia», www.questia.com, https://www.questia.com/read/10552570/cicero-and-his-friends-a-study-of-roman-society-in. Noiz kontsultatua: 2018-03-11 .
  35. (Ingelesez)  Abbott, Frank Frost (1912), Society and politics in ancient Rome. Essays and sketches, Charles Scribner's Sons .
  36. (Ingelesez)  Fant, Maureen B., Lefkowitz, Mary R. (2005), Women's Life in Greece and Rome, Johns Hopkins University Press .
  37. (Ingelesez)  Ferrero, Guglielmo (2005-07-18), The Women of the Caesars, http://www.gutenberg.org/ebooks/16324?msg=welcome_stranger. Noiz kontsultatua: 2018-03-11 .
  38. (Ingelesez)  Edwards, Catharine (1997), «Unspeakable Professions: Public Performance and Prostitution in Ancient Rome». Judith P. Hallett; Marilyn B. Skinner. Roman Sexualities, Princeton University Press .
  39. (Ingelesez)  Schultz, Celia E. (2006), Women's Religious Activity in the Roman Republic, University of North Carolina Press .
  40. (Ingelesez)  The Women of the Caesars by Guglielmo Ferrero, http://www.gutenberg.org/ebooks/16324?msg=welcome_stranger. Noiz kontsultatua: 2018-03-11 .
  41. (Ingelesez)  Hallet, Judith (1984), Fathers and Daughters in Roman Society, Princeton, New Jersey: Princeton University, 8, 10. orrialdeak .
  42. (Ingelesez)  Gordon, Arthur Ernest (1983), Illustrated Introduction to Latin Epigraphy, University of California Press, 34, 103. orrialdeak .
  43.   Saller, Richard (2000), Status and patronage", Cambridge Ancient History: The High Empire, A.D. 70–192, Cambridge University Press, 18. orrialdea .
  44. (Ingelesez)  P., Allison (2011), 'Soldiers’ families in the early Roman Empire', in B. Rawson, ed., Family and household in ancient Greece and Rome: a companion, Oxford: Wiley-Blackwell, 161-182.. orrialdeak .
  45. (Ingelesez)  Greene, E.M. (2014), “If the shoe fits: Style and function of children’s shoes from Vindolanda” in R. Collins and F. McIntosh (eds.), Life in the Limes: Studies of the People and Objects of the Roman Frontiers, Oxford: Oxbow, 29-36. orrialdeak .
  46.   Greene, E.M. (2015), 'Girls or Boys on the Column of Trajan? Depictions of Female Participation in Military Religion' presented at 116th Joint Annual Meeting of the Archaeological Institute of America and the Society for Classical Studies (formerly the American Philological Association), January 8–11, 2015. .
  47. (Ingelesez)  J.A. North, and S.R.F. Price, Mary Beard (1998), Religions of Rome: A History. vol. 1, Cambridge University Press, 297. orrialdea .
  48. (Ingelesez)  Schultz, Celia E. (2006), Women's Religious Activity in the Roman Republic, University of North Carolina Press, 134–136. orrialdeak .
  49. a b (Ingelesez)  Beard, et al., Religions of Rome, vol. 1 .
  50. (Ingelesez)  Culham, Phyllis (2004), Women in the Roman Republic," in The Cambridge Companion to the Roman Republic, Cambridge University Press, 143. orrialdea .
  51. (Ingelesez)  Spaeth, Barbette Stanley (1996), The Roman Goddess Ceres, University of Texas Press, 104. orrialdea .
  52. (Ingelesez)  Lundeen, Lesley E. (2006), "In Search of the Etruscan Priestess: A Re-Examination of the hatrencu," in Religion in Republican Italy, Cambridge University Press, 46. orrialdea .
  53. a b (Ingelesez)  Staples, Ariadne (1998), From Good Goddess to Vestal Virgins: Sex and Category in Roman Religion, Routledge .
  54. (Ingelesez)  Forsythe, Gary (2005, 2006), A Critical History of Early Rome: From Prehistory to the First Punic War, University of California Press, 141. orrialdea .
  55. (Ingelesez)  Dyson, Stephen L. (2010), Rome: A Living Portrait of an Ancient City, Johns Hopkins University Press, 283. orrialdea .
  56. (Ingelesez)  Golden, M. (1988), Did the Ancients Care When Their Children Died?" Greece & Rome 35, 152–163. orrialdea .
  57.   De legibus 2.9.21 .
  58. (Ingelesez)  Hemelrijk, Emily A. (2007, 2009), "Women and Sacrifice in the Roman Empire," in Ritual Dynamics and Religious Change in the Roman Empire. Proceedings of the Eighth Workshop of the International Network Impact of Empire, Heidelberg, July 5–7, 2007 (Brill, 2009), 255. orrialdea .
  59. (Ingelesez)  Fagan, Garrett G. (1999, 2002), Bathing in Public in the Roman World, University of Michigan Press, 26–27. orrialdeak .
  60. (Ingelesez)  Livius, Titus (2006), A History of Rome, Indianapolis, IN: Hackett Pub, 182. orrialdea .
  61. (Ingelesez)  Faraone, Christopher A.; McClure, Laura K. (2008-03-14), Prostitutes and Courtesans in the Ancient World, Univ of Wisconsin Press, ISBN 9780299213138, https://books.google.es/books?id=kxOLn0IoGhAC&pg=PA6&redir_esc=y#v=onepage&q&f=false. Noiz kontsultatua: 2018-03-24 .
  62. (Ingelesez)  Pomeroy,, Sarah Jane, Women in Classical Antiquity .
  63.   Gutunak, 1. Liburua, IV Gutuna .
  64. a b (Ingelesez)  Clarke, John R. (199, 2001), Looking at Lovemaking: Constructions of Sexuality in Roman Art 100 B.C.–A.D. 250, University of California Press .
  65. a b (Ingelesez)  Richlin, Amy (1983, 1992), The Garden of Priapus: Sexuality and Aggression in Roman Humor, Oxford University Press .
  66. (Ingelesez)  Epigrams 1.100, 2.52, 14.66; Richlin, The Garden of Priapus, 52, 54, 68. orrialdeak .
  67. (Ingelesez)  Natural History 25.95, citing Anaxilaus, a Pythagorean physician in the time of Augustus; Matthew W. Dickie, Magic and Magicians in the Greco-Roman World, Routledge, 2001, 2005, 167. orrialdea .
  68. (Ingelesez)  Bonfante, Larissa (1997, 2000), "Nursing Mothers in Classical Art," in Naked Truths: Women, Sexuality, and Gender in Classical Art and Archaeology, Routledge, 174. orrialdea .
  69. (Ingelesez)  Corbeill, Anthony (2004), Nature Embodied: Gesture in Ancient Rome, Princeton University Press, 87. orrialdea .
  70. (Ingelesez)  Cameron, Alan (2011), The Last Pagans of Rome, Oxford University Press, 725. orrialdea .
  71. (Ingelesez)  Maureen B. Fant, Mary Lefkowitz, Women's Life in Greece and Rome, 350. orrialdea .
  72.   Satire VI lines 6.286-313 .
  73. a b (Ingelesez)  Hanson, Ann Ellis (1991), "The Restructuring of Female Physiology at Rome," in Les écoles médicales à Rome (, Université de Nantes .
  74. (Ingelesez)  McGinn, Thomas A., The Economy of Prostitution in the Roman World: A Study of social History and the Brothel, 52. orrialdea .
  75. a b c (Ingelesez)  McGinn, Thomas A (1998), Prostitution, Sexuality and the Law in Ancient Rome, Oxford University Press .
  76.   Annals 15.37 .