Emakumeak eta haurrak lehendabizi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Thomas Hemy ren margolana: HMS Birkenhead urperatzen ikusten da, emakumeak eta haurrak salbatzeko unean.
William Douglas O'Connor idazlea.

Emakumeak eta haurrak lehendabizi esaldia abenturazko liburuetan eta filmetan topiko bihurtu den esaldia da. Jatorriz XIX. mendean hasi zen erabiltzen, itsas munduaren kulturan. Nolabait, izaki ahulenak bereizi egiten zituen horrela haiek, emakumeek zein haurrek, lehen laguntzak eta salbatxalupetan sartzeko unean lehenengoak izateko.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. eta XX. mendearen hasieran 10.000 tona baino gutxiago zuten itsasontziek ez zituzten bidaiari guztientzako salbatxalupak eramaten eta horrek mailaketa bat ezartzea eskatzen zuen.

Kontzeptua lehen aldiz 1860an William Douglas O'Connoren Harrington: A Story of True Love eleberrian agertu zen. Dena dela, esaldia aurretik ezagutzen zen; esaterako, 1852an, Hegoafrikan urperatu zen HMS Birkenhead itsasontziaren kasuan. Kontzeptua RMS Titanic-en urperatzean, 1912an, asko zabaldu zen.[1] Izan ere, praktika hori Itsas zuzenbidean ez dago jasota.

Kritikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontzeptua zenbait kasutan polemikoa izan da. Cambridgeko Unibertsitatean irakaslea den Lucy Delapek esaterako, larrialdietan, emakumeak lehenago salbatzeko beharra ezartzea nolabait generoen arteko lubakia azpimarratzea dakar, desberdintasunak azpimarratuz. Nolabait, kontzeptuak emakumeak haien buruak babesteko gaitasun eza erakutsiko luke, gizonezkoen babesaren beharra.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. [1] «Naufrage: les femmes et les enfants d'abord? Non, les hommes d'abord», RTBF,‎ 2012ko uztailaren 30.
  2. [2] Delap, Lucy (2012ko urtarrilaren 20). «Shipwrecked: women and children first?». University of Cambridge.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]