Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Emakumearen historia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Emakume tibetarrak etxeko atean errezatzean.

Emakumeen historia ikuspegi historiko bat da, non historia tradizionala kritikatzen den eta mugimendu feminista eta feminismo akademikora lotzen den.

Emakumeen historiak emakumeen papera berreskuratzen du historian, historikoki garatu den patriarkatuak ezkutatu dituenak. 

Emakumeen klase sozial desberdinak eta une historikoak berreskuratzeaz gain, historia genero ikuspegitik tratatzen du, zapalkuntza, errepresioa eta sexuen arteko desberdintasunak eragin dituen mekanismoak desarmatzeko. 

Emakumeen edo generoaren historia ez dira guztiz banatzen diren bi arlo, biek lan komun bat baidute: desberdintasunak eta zapalkuntza eragin dituzten arrazoi historikoak aztertzea. 

Lehen emakumeen ikastetxeko sortzaileak Durangoko estatuan. Genero berdintasunagatik eta gaurkotze juridikoagatik borrokan.