Emakumeen Babes Unitateak
| Emakumeen Babes Unitateak | ||
|---|---|---|
| Datuak | ||
| Mota | Milizia eta women's organization (en) | |
| Herrialdea | Siria | |
| Ideologia | democratic confederalism (en) | |
| Jarduera | ||
| Honen parte | Syrian Democratic Forces (en) | |
| Historia | ||
| Sorrera | 2013ko martxoa | |
| Sorlekua | Jandairis (en) | |
| webgune ofiziala | ||
Emakumeen Babes Unitateak[1] (kurdueraz: Yekîneyên Parastina Jin, YPJ, jɛkiːnɛjeːn pɑːɾɑːstɯnɑː ʒɪn ahoskatua;[2] arabieraz: وحدات حماية المرأة, Waḥdāt Ḥimāyat al-Marʼa; asiriera klasikoz: ܚܕܝ̈ܘܬܐ ܕܣܘܬܪܐ ܕܢܫ̈ܐ, Ḥḏāywāṯā ḏa-Suṯārā ḏa-Nešē), YPJ siglez ezaguna, siriar Kurdistango emakumezko erakunde armatua da, 2012an sortua. Herriaren Babes Unitateak, YPG, erakundearekin batera, «koalizio kurdu baten beso armatua dira, de facto Siria iparraldeko zati handi baten gaineko kontrola hartu duena».
Siriako Gerra Zibilean zehar, gatazka kurdu-islamista parte izan ziren, Siriar Kurdistango gatazkan eta Estatu Islamikoaren terroristen aurkako borrokan.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erakundea batez ere Kurdistango Langileen Alderdiak bultzatutako erresistentzia kurduaren mugimendutik hazi zen, emakume kurdua abangoardiaren ikurra da mundu islamiarreko emakumearen rolaren barruan; baina borroka hau ez da azken urte hauetakoa: 1993an PKK-ko emakumeen lehen kongresua egin zuten, non 10 egunez jarraitu beharreko problematika eta politikak eztabaidatu zituzten. Bi urte geroago, 1995ean, Kurdistango Emakume Askeen Batasuna eratu zen, eta 1995 hartan bertan, milizianoz bakarrik osatutako lehen gerrilla unitatea sortu zen. Gaur egun, YPJek kanpamentu propioak eta emakumeek osatutako akademiak dituzte, baina horrek ez du esan nahi borrokak bereizita gertatzen direnik eta gizonek eta emakumeek osatutako unitaterik ez dagoenik.[3] 2014. urtearen amaieran 7.000 borrokalari boluntario baino gehiago zituen 18 eta 40 urte bitartean. Ez zuten nazioarteko komunitatearen finantzaketarik jasotzen, eta tokiko komunitateetan soilik oinarritzen ziren; horietatik, hornidurak eta elikagaiak kooperatibek administratzen zituzten.
YPJk bat egin zuen YPG erakundearekin, Siriako Gerra Zibila eremu kurduetara eramateko asmoa erakutsi zuten taldeen aurkako borrokan. Daesheko militanteen erasoek gora egin zuten eta Kobaneko setioan sartu ziren.
Rojavako garaipenaren ondoren, emakumeek maneiatutako organoak eta erakundeak jarri zituzten martxan, eta "emakumeen polizia" bat eratu zuten Kobanen. Indarkeriaren aurkako erakundeak, azterketa-taldeak eta eztabaida politikorako taldeak.
Atzerriko laguntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nazioarteko komunitatearen finantzaketa jaso zuten, batez ere Estatu Batuen eta Frantziaren eskutik. YPJk eta YPGk 27 pakete jaso zituzten, guztira 24 tona arma txiki eta munizio, bai eta Estatu Batuetako eta Irakeko Kurdistango 10 tona mediku-hornidura ere, Kobaneko guduan.[4]
Operazio militarrak Iraken
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taldeak berebiziko garrantzia izan zuen 2014ko abuztuan Daesheko borrokalariek Sinjar mendietan harrapatutako milaka yazidien erreskatean. Borrokalari batek esan zuen: "Eremua geure buruari kontrolatu behar diogu [gobernuaren] mende egon gabe... Ezin gaituzte [EI]tik babestu, geure burua babestu behar dugu [eta] guztiok defendatzen dugu... berdin dio arraza edo erlijioa".[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ [#7447 «Estilo Liburua» Berria.
- ↑ #YPJ Female Fighters Shaking #ISIL... – The Lions Of Rojava. in: facebook.com..
- ↑ (Gaztelaniaz) Albani. (2015). Revolución en Kurdistan: La otra guerra contra el Estado Islámico. Editorial Sudestada, 26 or..
- ↑ "EE.UU. cae armas y munición para ayudar Kurdish luchadores en Kobani". El Guardián.
- ↑ http://www.marieclaire.com/world-reports/inspirational-women/these-are-the-women-battling-isis