Emakumeen Mundu Martxa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Emakumeen Mundu Martxa
Datuak
Motamanifestazioa
Ideologiafeminismoa
Historia
Sorrera1996
webgune ofiziala
Martxa Kanadako Rimouskin, 2010ean.

Emakumeen Mundu Martxa (Marche mondiale des Femmes edo World March of Women) ekintza feministak burutzeko mundu mailako mugimendua da. Bertan, 2000. urtetik, mundu osoko taldeak biltzen dira. Haien helburuen artean justizia ekonomikoa, gizerte aldaketa, politika aldaketa, emakumeen eskubideen defentsa, abortoaren despenalizazioa, e.a., daude.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1995an Quebeceko Emakumeen Federazioak emakumeen lehenengo martxa antolatu zuen, Women's March Against Poverty-a alegia. Hamar egunetan, 850 emakumek ekonomia-justiziaren aldeko martxa bat egin zuten. Azken etapan 1.500 emakumeen harrera izan zuten. Arrakasta ikusita, 2000.urterako ekimena mundu mailan egiteko ideia zabaldu zen.

Ekintza arloak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015ean, Tunisian, Munduko Gizarte Foroan Martxako kideek hartu zuten parte.

Emakumeen autonomia ekonomikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakumeen autonomia ekonomikoa defenditzen dute, hau da, haien burua eta haien menpe dauden pertsonen bizitza mantentzeko bizigaiak lortzeko ahalmena izatea. Autonomia hori bere bizitza hobetzeko antolatzeko erabakitzeko eskubidearekin osatzen da. Autonomia ez da bakarrik finatzieroa: zerbitzu publikoak eskuratzeko, osasuna, bizimodu duina izateko baliabideak ere autonomiaren atalak dira.[1]

Emakumeen aurkako biolentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu martxaren ikuspuntutik biolentzia hori kapitalismoaren sistema patriarkalean egituratuta dago. Biolentzia estatuen eta gizonen eskuetan dagoen kontrol-tresna bat da. Horregatik, Martxaren helburu nagusietariko bat sistema horren aurka borrokatzea da.[2]

Zerbitzu publikoak eta ondare publikoak izateko eskubidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondare publikoak komunitateen pertsona guztientzako diren ondareak dira. Horiei esker komunitate baten partaideek bizimodu duina eraman dezakete. Emakumeek janaria, ura, lurra, etxebizitza, ezagutza eta zerbitzu publikoak izateko eskudide osoa izan behar dute.[3]

Bakea eta desmilitarizazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerra garaietan ohikoak dira emakumeei eragiten zaizkien erasoak eta gehiegikeriak. Askotan, bortxaketa gerra-tresna bat bihurtzen da. Horregatik Martxak bakearen eta desmilitazioaren gainean eraikitako gizarteen alde egiten du.[4]

Helburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006ko uztailaren 2 eta 9 artean Emakumeen Mundu Martxaren Seigarren Elkartzea egin zen eta bertan ekintza-lerro batzuek adostu ziren. Hona hemen batzuk:

  1. Emakumeen arteko elkartasun mugimendu zabal bat indartzea eta zabaltzea. Martxak munduko emakumeen baieztapen ekintza izan behar du.
  2. Gizonen eta emakumeen arteko eta herrien arteko berdintasuna eta justizia eragin behar da.
  3. Herrien hezkuntza indartu behar da eta, horren barruan, emakumeena, horrela haien buruei buruzko ezagutza eta pairatzen dituzten arazoen jatorriak hobeto ezagutzeko aukera izango dute; horrekin lotuta, alternatiben bilatzeari ekin behar diote.
  4. Pobreziaren eta biolentziaren inguruko erreibindikazioak eta alternatiba amankomunak maila guztietan azaltzea: herrietan, lurraldeetan, nazioarteko mailan.
  5. Aldaketak burutzeko gobernu eta nazioarteko erakundeen gaineko presioak indartzea.
  6. Emakumeen pobrezia eta bazterketa indartzen duten erakundeen aurkako salaketak zabaltzea, esaterako, OTAN, Nazioarteko Diru Funtsa, Munduko Bankua, multinazionalak...
  7. Emakumeen borroka beste gizarte sektoreetara zabaltzea.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]