Emakumeen ibilbidea Nobel Sarietan
Nobel Sariak Alfred Nobelek asmatu zituen 1895an egin zuen testamentuan, bere ondarearen parte garrantzitsu bat urtero Fisika, Kimika, Literatura, Bakea eta Medikuntza edo Fisiologia arlotan ekarpen zientifiko edo kultural nabarmenengatik gailentzen diren pertsonak saritzeko erabiliko zela erabaki zuenean.
1968an, Suediako Bankuaren 300. urteurrena ospatu zenean, honek Nobel Fundazioari dohaintza bat egin zion Ekonomiako Nobel Saria ere eman zezan. Ofizialki Nobel Sariduna ez bada ere, jatorrizko Nobelen baldintza eta ezaugarri berdinekin ospatzen da. [1]
Saria emateko ekitaldia urtero egiten da abenduaren 10ean , Stockholmen eta bertan Fisika, Kimika, Literatura, Medikuntza edo Fisiologia eta Ekonomia nobel sariak banatzen dira. Bakearen Nobel Saria aldiz, Oslon ematen da. Bi egoitzetan, irabazleei diploma bat, domina bat eta txeke bat ematen zaie, bakoitzari dagokion diruarekin.[2]
Saria jaso duten emakumeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1901 eta 2024 urteen artean, Nobel Sariak eta Alfred Nobelen Oroimenezko Ekonomia Zientzietako Sveriges Riksbank Saria 627 aldiz eman zaizkie 1.012 pertsona eta erakunderi. Pertsona batzuek Nobel Saria behin baino gehiagotan jaso dutela kontuan hartuta, guztira 910 gizon, 66 emakume eta 28 erakunde dira. Horrek esan nahi du emakumeen portzentaia % 6,5 ingurukoa besterik ez dela [3]
Nobel saria jaso duten emakumeen proportzio urriak agerian uzten du saria ematen den eremuetan dagoen genero-arrakala. Emakumeak sarriago saritzen dituzte bakearen aldeko ekintzengatik eta literaturagatik, eta bi arlo horietan ere, kopurua beti da gizonena baino askoz txikiagoa. Arrazoi bat baino gehiago eman dira, desberdinak aldi historikoen arabera. Batzuetan, zientziak emakumeentzat duen eskuraezintasuna, gerra hotzaren testuingurua, pare-sarerik ez izatea, emakumeen proposamenik ez izatea, edo zirkulu itxiegia, batez ere gizonez osatua, sariak banatzen diren esparru guztietan. Hala ere, 1990eko hamarkadaz geroztik, Nobel batzordeek ahalegin handia egin dute urteetan zehar leporatu zaizkien alborapen ugariak zuzentzeko.
Marie Curie ikerlaria bi aldiz izan zen Nobel sariduna:1903an Fisikakoa eta 1911n Kimikakoa, bera izan zen baitare saria jaso zuen lehenengo emakumea. Malala Yousafzai 2014an 17 urterekin Nobel Saria jaso duen pertsonarik gazteena da. 2007an Literaturakoa jaso zuen Doriss Lessing emakume saridun helduena da, baina John B. Goodenough da nobel saria jaso duen pertsona helduena 97 urterekin. Hurrengo taulan Nobel Saria jaso duten emakumeak zerrendatzen dira urtez urte, bere irudia, izena, jatorria, zein eremutan jaso zuen eta epaimahaiak saria emateko aipatu zituen arrazoiak azalduz.
| Urtea | Irudia | Sariduna | Jatorria | Eremua | Saria jasotzeko arrazoiak |
|---|---|---|---|---|---|
| 1903 | Marie Curie
(Pierre Curie eta Henri Becquerel-ekin batera) |
Fisika | "Bere senarra Pierre Curie eta Henri Becquerel irakaslearekin elkarlanean aurkitutako erradiazio fenomenoei buruz egin dituzten ikerketa bateratuei esker ona adierazteko»" [4] | ||
| 1905 | Bertha von Suttner | Bakea | "Gerrako izugarrikerien aurka egiteko erakutsi zuen ausardiagatik" [5] | ||
| 1909 | Selma Lagerlöf | Literatura | "Bere idazkien ezaugarri diren idealismo handia, irudimen bizia eta pertzepzio espirituala aintzat hartuta"[6] | ||
| 1911 | Marie Curie | Kimika | "Kimikaren garapenean egindako lanagatik; bereziki, erradio eta polonio elementuak aurkituz, erradioa isolatuz eta elementu horren izaera eta konposatuak aztertuz"[7] | ||
| 1926 | Grazia Deledda | Literatura | "Bere jaioterriko bizitza argitasun plastikoz erretratatzen duten eta, oro har, giza arazoei sakontasunez eta enpatiaz heltzen dieten bere idatziengatik"[8] | ||
| 1928 | Sigrid Undset | Literatura | "Erdi Aroko iparraldeko bizimoduaren deskribapen indartsuengatik"[9] | ||
| 1931 | Jane Addams
(Nicholas Murray Butler-rekin partituta) |
Bakea | "Bakearen ideala berpizteko eta bere herrian eta humanitate osoan bakearen espiritua berpizteko egin duen etengabeko ahaleginagatik"[10] | ||
| 1935 | Irène Joliot-Curie
(Frédéric Joliot-Curie-rekin partituta) |
Kimika | "Elementu erradioaktibo berriak sintetizatzeagatik" [11] | ||
| 1938 | Pearl S. Buck | Literatura | "Txinako nekazari bizitzaren deskribapen aberats eta benetan epikoengatik eta bere maisulan biografikoengatik"[12] | ||
| 1945 | Gabriela Mistral | Literatura | "Bere poesia lirikoagatik, zeinak, emozio indartsuetan inspiratuta, bere izena mundu latinoamerikar osoaren asmo idealisten ikur bihurtu duen"[13] | ||
| 1946 | Emily Greene Balch
(John Raleigh Mott-rekin batera) |
Bakea | "Bakearen alde bizitza osoan egindako lanagatik" [14] | ||
| 1947 | Gerty Cori
(Carl Ferdinand Cori-rekin eta Bernardo Houssay-rekin batera) |
Medikuntza | "Glukogenoaren konbertsio katalitikoaren nondik norakoak aurkitzeagatik" [15] | ||
| 1963 | Maria Goeppert-Mayer
(J. Hans D. Jensen-ekin eta Eugene Wigner-rekin batera) |
Fisika | "Maskor nuklearraren egiturari buruzko aurkikuntzengatik" [16] | ||
| 1964 | Dorothy Crowfoot Hodgkin | Kimika | "Substantzia biokimiko garrantzitsuen egiturak X izpietako tekniken bidez zehazteagatik" [17] | ||
| 1966 | Nelly Sachs
(Samuel Agnon-ekin batera) |
Literatura | “Israelen patua indar hunkigarriz interpretatzen duen idazkera liriko eta dramatiko bikainagatik” [18] | ||
| 1976 | Betty Williams | Bakea | "Ipar Irlandako gatazka bortitzari amaiera emango dion mugimendua sortzeko egindako ahalegin ausartengatik" [19] | ||
| Mairead Maguire | |||||
| 1977 | Rosalyn Sussman Yalow
(Roger Guillemin eta Andrew Schally-rekin batera) |
Medikuntza | "Hormona peptidikoen erradioimmunoentseguen garapenagatik"[20] | ||
| 1979 | Ama Teresa Kalkutakoa | Bakea | "Sufritzen duen gizarteari laguntzeagatik" [21] | ||
| 1982 | Alva Myrdal
(Alfonso García Robles-ekin batera) |
Bakea | "Armagabetzearen eta arma nuklearrik gabeko guneen alde egindako ahaleginagatik"[22] | ||
| 1983 | Barbara McClintock | Medikuntza | "Elementu genetiko mugikorrak aurkitzeagatik" [23] | ||
| 1986 | Rita Levi-Montalcini
(Stanley Cohen-ekin batera) |
Medikuntza | "Hazkunde-faktoreen aurkikuntzengatik"[24] | ||
| 1988 | Gertrude B. Elion
(James W. Black eta George H. Hitchings-ekin batera) |
Medikuntza | "Tratamendu farmakologikorako printzipio garrantzitsuen aurkikuntzengatik" [25] | ||
| 1991 | Nadine Gordimer | Literatura | "Bere idazkera epiko bikainaren bitartez gizateriarentzat onura handikoa izan dena"[26] | ||
| 1991 | Aung San Suu Kyi | Bakea | “demokraziaren eta giza eskubideen alde biolentziarik gabeko borroka egiteagatik”[27] | ||
| 1992 | Rigoberta Menchú | Bakea | "Justizia sozialaren eta herri indigenen eskubideen errespetuan oinarritutako adiskidetze etno-kulturalaren alde egindako borrokagatik"[28] | ||
| 1993 | Toni Morrison | Literatura | "Indar ameslaria eta poesia-inportazioa ezaugarri dituen nobeletan, errealitate amerikarraren funtsezko alderdi bati bizia ematen diona" [29] | ||
| 1995 | Christiane Nüsslein-Volhard
(Edward B. Lewis-ekin eta Eric F. Wieschaus-ekin batera) |
Medikuntza | "Enbrioi-garapen goiztiarraren kontrol genetikoari buruzko aurkikuntzengatik" [30] | ||
| 1996 | Wisława Szymborska | Literatura | "Bere poesiagatik, zehaztasun ironikoz testuinguru historiko eta biologikoa giza errealitatearen zatietan argitara ateratzeko aukera ematen duelako" [31] | ||
| 1997 | Jody Williams
(Pertsonen Aurkako Minen Debekurako Nazioarteko Kanpainarekin batera) |
Bakea | "Pertsonen aurkako minak debekatu eta garbitzeko egiten duten lanagatik" [32] | ||
| 2003 | Shirin Ebadi | Bakea | "Demokraziaren eta giza eskubideen alde egindako ahaleginagatik. Bereziki emakumeen eta haurren eskubideen aldeko borrokan jarri du arreta" [33] | ||
| 2004 | Elfriede Jelinek | Literatura | "Bere eleberri eta antzerki ikuskizunetako ahotsen eta kontra-ahotsen jario musikalagatik, hizkuntzaren zorroztasun paregabeaz gizartearen klixeen zentzugabekeria eta botere menperatzailea agerian uzten dituztelako" [34] | ||
| Wangari Maathai | Bakea | "Garapen iraunkorrari, demokraziari eta bakeari egindako ekarpenagatik" [35] | |||
| Linda B. Buck
(Richard Axel-ekin batera) |
Medikuntza | "Usaimen-hartzaileei eta usaimen-sistemaren antolamenduaren gainean egindako aurkikuntzengatik" [36] | |||
| 2007 | Doris Lessing | Literatura | "Eszeptizismoz, suaz eta botere ameslariaz, zatitutako zibilizazio bat arakatu duen emakume-esperientziaren epika horrengatik" [37] | ||
| 2008 | Françoise Barré-Sinoussi
(Harald zur Hausen-ekin eta Luc Montagnier-rekin) |
Medikuntza | "Giza immunoeskasiaren birusa aurkitzeagatik" [38] | ||
| 2009 | Elizabeth Blackburn
(Carol W. Greider-rekin eta Jack W. Szostak-ekin batera) |
Medikuntza | "Telomeroek eta telomerasa entzimak kromosomak babesten dituzten modua aurkitzeagatik" [39] | ||
| Carol W. Greider
(Elizabeth Blackburn-ekin eta Jack W. Szostak-ekin batera) |
|||||
| Ada E. Yonath
(Venkatraman Ramakrishnan-ekin eta Thomas A. Steitz-ekin batera) |
Kimika | "Erribosomaren egiturari eta funtzioari buruz egin dituen ikerketengatik" [40] | |||
| Herta Müller | Literatura | "Desjabetuen paisaia erretratatzeagatik poesiaren kontzentrazioa eta prosaren egiatasuna baliatuz" [41] | |||
| Elinor Ostrom
(Oliver E. Williamson-ekin batera) |
Ekonomia | "Gobernantza ekonomikoaren analisia egiteagatik, batez ere ondasun komunak aztertzeagatik" [42] | |||
| 2011 | Ellen Johnson-Sirleaf | Bakea | "Emakumeen segurtasuna bermatzeko eta bakegintzan parte-hartze zuzena izateko indarkeriarik gabe egindako ahaleginagatik" [43] | ||
| Leymah Gbowee | |||||
| Tawakkol Karman | |||||
| 2013 | Alice Munro | Literatura | "Ipuin garaikidearen maistra izateagatik" [44] | ||
| 2014 | May-Britt Moser
(John O'Keefe-rekin eta Edvard Moser-rekin batera) |
Medikuntza | "Garuneko posizionamendu-sistema osatzen duten zelulen aurkikuntzengatik" [45] | ||
| Malala Yousafzai
(Kailash Satyarthi-rekin batera) |
Bakea | "Haur eta gazteen zapalkuntzaren kontra eta haur guztiek hezkuntzarako duten eskubidearen alde egindako borrokagatik" [46] | |||
| 2015 | Tu Youyou
(William C. Campbell-ekin eta Satoshi Ōmura-rekin batera) |
Medikuntza | "Malariaren aurkako terapia berriarekin zerikusia duten aurkikuntzengatik" [47] | ||
| Svetlana Aleksievitx | Literatura | "Gure garaiko atsekabearen eta adorearen oroigarri diren bere idatzi polifonikoengatik." [48] | |||
| 2018 | Donna Strickland
(Gérard Mourou-rekin eta Arthur Ashkin-ekin batera) |
Fisika | "Intentsitate handiko pultsu optikoak eta pultsu ultralaburrak sortzeko erabili duten metodoagatik" [49] | ||
| 2018 | Frances Arnold
(Gregory Winter-ekin eta George P. Smith-ekin batera) |
Kimika | "Entzimen eboluzio gidatuagatik" [50] | ||
| 2018 | Nadia Murad
(Denis Mukwege-rekin batera) |
Bakea | "Sexu-indarkeria gerra eta gatazka armaturako tresna gisa desagerrarazteko egin dituen ahaleginengatik" [51] | ||
| 2018 | Olga Tokarczuk | Literatura | "Grina entziklopedikoaz, mugak zeharkatzea bizitzeko era gisa erakusten duen irudimen narratiboarengatik" [52] | ||
| 2019 | Esther Duflo
(Abhijit Banerjee eta Michael Kremer-ekin batera) |
Ekonomia | "Munduko pobrezia arintzeko duten ikuspegi esperimentalagatik" [53] | ||
| 2020 | Andrea M. Ghez
(Roger Penrose eta Reinhard Genzel-ekin batera) |
Fisika | "Gure galaxiaren erdigunean objektu trinko supermasibo bat aurkitzeagatik" [54] | ||
| Emmanuelle Charpentier | Kimika | "Genoma editatzeko metodo bat garatzeagatik" [55] | |||
| Jennifer Doudna | |||||
| Louise Glück | Literatura | "Edertasun soilarekin norbanakoaren existentzia unibertsal bihurtzen duen bere ahots poetiko nahastezinagatik" [56] | |||
| Maria Ressa
(Dmitri Murátov-ekin batera) |
Bakea | "Demokraziaren eta bake iraunkorraren aurrebaldintza den adierazpen askatasuna babesteko egindako ahaleginengatik" [57] | |||
| 2022 | Carolyn Bertozzi
(Morten P. Meldal eta Karl Barry Sharpless-ekin batera) |
Kimika | "Klik kimika eta kimika bioortogonala garatzeagatik" [58] | ||
| Annie Ernaux | Literatura | "Memoria pertsonalaren sustraiak, itotzeak eta murrizte kolektiboak ezagutarazteko duen adore eta zorroztasun klinikoagatik" [59] | |||
| 2023 | Claudia Goldin | Ekonomia | "Emakumeen lan-merkatuko emaitzen ulermenean aurrera egiteagatik" [60] | ||
| Narges Mohammadi | Bakea | "Iranen emakumeek jasaten duten zapalkuntzaren kontrako borrokagatik eta giza eskubideak zein guztiontzako askatasuna sustatzen egin duen lanagatik" [61] | |||
| Anne L'Huillier ( Pierre Agostini eta Ferenc Krausz fisikariekin batera) | Fisika | "Materiaren dinamika elektronikoa aztertzeko attosegundoetako argi-pultsuak sortzen dituzten metodo esperimentalengatik" [62] | |||
| Katalin Karikó (Drew Weissman ikerlearekin batera) | Medikuntza | "COVID-19aren aurkako mRNA-txerto eraginkorrak garatzea ahalbidetu zuten nukleosidoen basearen aldaketei buruzko aurkikuntzengatik" [63] | |||
| 2024 | Han Kang | Literatura | "Trauma historikoak alderatu eta giza bizitzaren hauskortasuna azaltzen duen bere prosa poetiko biziagatik" [64] |
Sari polemikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kritikatutako irabazleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gizonezko kideen antzera, Nobel saria jasotzen duten emakumeek ere kritikak jaso izan dituzte. Bereziki Bakearen Nobel saria jasotzen dutenak kritikatu dira, baina baita beste kategoria batzuetan ere.
- 1999an, Guatemalako historian aditua zen pertsona batek frogatu zuen Rigoberta Menchuren autobiografiaren zati esanguratsu bat faltsifikatua edo esajeratua zela. Nobel Batzordeak ez zuen hitz egin adierazpen horiei buruz. Berriemale baten esanetan, Amerika aurkitu zeneko 500. urteurrenean emandako sari honek kontinentearen kolonizazioaren gaitzen aitortza Menchuren esperientziaren aitortza baino gehiago markatu lezake.[65]
- 2004ean Suediako Akademiako kideetako batek, Knut Ahnlund-ek, uko egin zion parte hartzeari Elfriede Jelinekek Literaturako Nobel saria jaso ondoren, bere lana “kaotikoa eta pornografikoa” dela eta sariari “kalte konponezinak” eragin dizkiola pentsatzen zuelako. Batzordearen hautua bere ezkerreko feminismoak berarengana bideratu zuen, bere idazkietan erregularki kritikatzen duen Austriarekin harreman konplexu eta polemikoa izan arren. Jelineken ustez, ez luke saria jaso behar, gehienbat emakumea delako hautatu zutela iritzita.[66]
- 2009an, Herta Müllerren izena aipatua izan aurretik, Peter Englund, Literaturako Nobel Batzordeko idazkari iraunkorra, prentsan mintzatu zen batzordearen iraganeko eurozentrismoa onartuz, gaitzespen hori are nabarmenagoa izan zen, bere aurretik egondako idazkaria, Horace Engdahl oso kritikatua izan zelako 2008an AEBetako literatura isolatuegia zegola adierazteagatik. Saria jaso zuen unean, Herta Müller idazle ezezagun samarra zen. Bere lanak Errumania komunistan Nicolae Ceaușescuren diktadurak eragin zituen triskantzak ditu ardatz, eta bere izena ez da aipatzen aukera handiena dutenen artean. Englunden adierazpenen ondoren saria Europako idazle bati emateak sekulako protesta ekaitza eragin zuen.[67]
- 2011n, Wangari Maathai, Nobel saria jaso zuen Afrikako lehen emakumea, HIESaren birusari buruzko iritziengatik aipatua izan zen. Dirudienez, Kenyako egunkari bati egindako elkarrizketa batean GIBa mendebaldeko herrialdeek Afrika despopulatzeko garatu zutela esan zuen. Saria jaso ondoren adierazpen horiek egin izana irmoki ukatu zuen arren, Time aldizkarian egindako elkarrizketa batean, adierazi zuen GIBa garatu egin zela eta ez zela jatorri naturalekoa.[68]
- 2011n, Ellen Johnson Sirleafekin batera Bakearen Nobel Saria jaso zuen Leymah Gboweek, saria jaso eta egun gutxira, Sirleafek, presidente kargua izan arren, bere herrialdearen ustelkeriari eta nepotismoari aurre egiteko ez zuela ezer egin adierazi zuen. Liberiako Egiaren eta Adiskidetzearen Batzordeak ere gizateriaren aurkako krimenak eta gerra krimenak egin zituen Charles Taylor Presidente ohiaren 52 defendatzaileren zerrendan jarri zuen.
- 2017an, Aung San Suu Kyiri bere eragin politikoa ikusita, Birmaniako rohingyen errepresioa ez salatzea leporatu zitzaion. Hori dela eta, 1991n eman zitzaion Bakearen Nobel saria zalantzan jarri zen.[69]
Nobel sariaren ahaztuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nobel Sarien historian, hainbat kasutan emakumeak baztertuak izan dira, bai proposamenen fasean, baita saria bera jasotzeko fasean ere. Adibide horiek sortu dituzten eztabaida ia guztiak oraindik isilpeko zigilupean daude, Nobel batzordetako erregistroak ezin direlako publiko egin deliberazioak burutu ondoren 50 urte egin arte.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «About the Nobel Prize» NobelPrize.org (kontsulta data: 2025-09-15).
- ↑ (Ingelesez) «About the Nobel Prize» NobelPrize.org (kontsulta data: 2025-09-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Premios Nobel 2024, en gráficos» www.epdata.es (kontsulta data: 2025-09-16).
- ↑ (Ingelesez) «Marie Curie – Facts» NobelPrize.org (kontsulta data: 2025-09-02).
- ↑ «The Nobel Peace Prize 1905» nobelprize.org (kontsulta data: 2018-03-04).
- ↑ (Ingelesez) «The Nobel Prize in Literature 1909» NobelPrize.org (kontsulta data: 2025-09-02).
- ↑ «The Nobel Prize in Chemistry 1911» nobelprize.org (kontsulta data: 2018-03-04).
- ↑ (Ingelesez) «The Nobel Prize in Literature 1926» NobelPrize.org (kontsulta data: 2025-09-02).
- ↑ (Ingelesez) «The Nobel Prize in Literature 1928» NobelPrize.org (kontsulta data: 2025-09-02).
- ↑ (Ingelesez) «The Nobel Peace Prize 1931» NobelPrize.org (kontsulta data: 2025-09-02).
- ↑ (Ingelesez) «The Nobel Prize in Chemistry 1935» NobelPrize.org (kontsulta data: 2025-09-02).
- ↑ (Ingelesez) «The Nobel Prize in Literature 1938» NobelPrize.org (kontsulta data: 2025-09-05).
- ↑ (Ingelesez) «The Nobel Prize in Literature 1945» NobelPrize.org (kontsulta data: 2025-09-05).
- ↑ «The Nobel Peace Prize 1946» nobelprize.org (kontsulta data: 2018-03-04).
- ↑ (Ingelesez) «The Nobel Prize in Physiology or Medicine 1947» NobelPrize.org (kontsulta data: 2025-09-05).
- ↑ (Ingelesez) «The Nobel Prize in Physics 1963» NobelPrize.org (kontsulta data: 2025-09-05).
- ↑ (Ingelesez) «The Nobel Prize in Chemistry 1964» NobelPrize.org (kontsulta data: 2025-09-09).
- ↑ (Ingelesez) «The Nobel Prize in Literature 1966» NobelPrize.org (kontsulta data: 2025-09-09).
- ↑ (Ingelesez) «The Nobel Peace Prize 1976» NobelPrize.org (kontsulta data: 2025-09-09).
- ↑ (Ingelesez) «The Nobel Prize in Physiology or Medicine 1977» NobelPrize.org (kontsulta data: 2025-09-09).
- ↑ (Ingelesez) «The Nobel Peace Prize 1979» NobelPrize.org (kontsulta data: 2025-09-09).
- ↑ (Ingelesez) «The Nobel Peace Prize 1982» NobelPrize.org (kontsulta data: 2025-09-09).
- ↑ (Ingelesez) «The Nobel Prize in Physiology or Medicine 1983» NobelPrize.org (kontsulta data: 2025-09-09).
- ↑ (Ingelesez) «The Nobel Prize in Physiology or Medicine 1986» NobelPrize.org (kontsulta data: 2025-09-09).
- ↑ (Ingelesez) «The Nobel Prize in Physiology or Medicine 1988» NobelPrize.org (kontsulta data: 2025-09-09).
- ↑ (Ingelesez) «The Nobel Prize in Literature 1991» NobelPrize.org (kontsulta data: 2025-09-09).
- ↑ (Ingelesez) «The Nobel Peace Prize 1991» NobelPrize.org (kontsulta data: 2025-09-11).
- ↑ (Ingelesez) «The Nobel Peace Prize 1992» NobelPrize.org (kontsulta data: 2025-09-11).
- ↑ (Ingelesez) «The Nobel Prize in Literature 1993» NobelPrize.org (kontsulta data: 2025-09-11).
- ↑ (Ingelesez) «The Nobel Prize in Physiology or Medicine 1995» NobelPrize.org (kontsulta data: 2025-09-12).
- ↑ (Ingelesez) «The Nobel Prize in Literature 1996» NobelPrize.org (kontsulta data: 2025-09-12).
- ↑ (Ingelesez) «The Nobel Peace Prize 1997» NobelPrize.org (kontsulta data: 2025-09-12).
- ↑ (Ingelesez) «The Nobel Peace Prize 2003» NobelPrize.org (kontsulta data: 2025-09-12).
- ↑ (Ingelesez) «The Nobel Prize in Literature 2004» NobelPrize.org (kontsulta data: 2025-09-12).
- ↑ (Ingelesez) «The Nobel Peace Prize 2004» NobelPrize.org (kontsulta data: 2025-09-12).
- ↑ (Ingelesez) «The Nobel Prize in Physiology or Medicine 2004» NobelPrize.org (kontsulta data: 2025-09-12).
- ↑ (Ingelesez) «The Nobel Prize in Literature 2007» NobelPrize.org (kontsulta data: 2025-09-12).
- ↑ (Ingelesez) «The Nobel Prize in Physiology or Medicine 2008» NobelPrize.org (kontsulta data: 2025-09-12).
- ↑ (Ingelesez) «The Nobel Prize in Physiology or Medicine 2009» NobelPrize.org (kontsulta data: 2025-09-12).
- ↑ (Ingelesez) «The Nobel Prize in Chemistry 2009» NobelPrize.org (kontsulta data: 2025-09-12).
- ↑ (Ingelesez) «The Nobel Prize in Literature 2009» NobelPrize.org (kontsulta data: 2025-09-12).
- ↑ (Ingelesez) «The Sveriges Riksbank Prize in Economic Sciences in Memory of Alfred Nobel 2009» NobelPrize.org (kontsulta data: 2025-09-12).
- ↑ (Ingelesez) «The Nobel Peace Prize 2011» NobelPrize.org (kontsulta data: 2025-09-12).
- ↑ (Ingelesez) «The Nobel Prize in Literature 2013» NobelPrize.org (kontsulta data: 2025-09-12).
- ↑ (Ingelesez) «The Nobel Prize in Physiology or Medicine 2014» NobelPrize.org (kontsulta data: 2025-09-13).
- ↑ (Ingelesez) «The Nobel Peace Prize 2014» NobelPrize.org (kontsulta data: 2025-09-13).
- ↑ (Ingelesez) «The Nobel Prize in Physiology or Medicine 2015» NobelPrize.org (kontsulta data: 2025-09-13).
- ↑ (Ingelesez) «The Nobel Prize in Literature 2015» NobelPrize.org (kontsulta data: 2025-09-13).
- ↑ (Ingelesez) «The Nobel Prize in Physics 2018» NobelPrize.org (kontsulta data: 2025-09-13).
- ↑ (Ingelesez) «The Nobel Prize in Chemistry 2018» NobelPrize.org (kontsulta data: 2025-09-13).
- ↑ (Ingelesez) «The Nobel Peace Prize 2018» NobelPrize.org (kontsulta data: 2025-09-13).
- ↑ (Ingelesez) «The Nobel Prize in Literature 2018» NobelPrize.org (kontsulta data: 2025-09-13).
- ↑ (Ingelesez) «The Prize in Economic Sciences 2019» NobelPrize.org (kontsulta data: 2025-09-13).
- ↑ (Ingelesez) «The Nobel Prize in Physics 2020» NobelPrize.org (kontsulta data: 2025-09-13).
- ↑ (Ingelesez) «The Nobel Prize in Chemistry 2020» NobelPrize.org (kontsulta data: 2025-09-13).
- ↑ (Ingelesez) «The Nobel Prize in Literature 2020» NobelPrize.org (kontsulta data: 2025-09-13).
- ↑ (Ingelesez) «The Nobel Peace Prize 2021» NobelPrize.org (kontsulta data: 2025-09-13).
- ↑ (Ingelesez) «The Nobel Prize in Chemistry 2022» NobelPrize.org (kontsulta data: 2025-09-14).
- ↑ (Ingelesez) «The Nobel Prize in Literature 2022» NobelPrize.org (kontsulta data: 2025-09-14).
- ↑ (Ingelesez) «The Sveriges Riksbank Prize in Economic Sciences in Memory of Alfred Nobel 2023» NobelPrize.org (kontsulta data: 2025-09-14).
- ↑ (Ingelesez) «The Nobel Peace Prize 2023» NobelPrize.org (kontsulta data: 2025-09-15).
- ↑ (Ingelesez) «The Nobel Prize in Physics 2023» NobelPrize.org (kontsulta data: 2025-09-15).
- ↑ (Ingelesez) «The Nobel Prize in Physiology or Medicine 2023» NobelPrize.org (kontsulta data: 2025-09-15).
- ↑ (Ingelesez) «The Nobel Prize in Literature 2024» NobelPrize.org (kontsulta data: 2025-09-15).
- ↑ (Ingelesez) Feldman, Burton. (2000). The Nobel Prize: A History of Genius, Controversy, and Prestige. Arcade Publishing ISBN 978-1-55970-592-9. (kontsulta data: 2025-09-18).
- ↑ (Ingelesez) Chappet, Marie Claire. (2014-10-09). «Nobel Prize for Literature: the good, the bad and the British» The Telegraph (kontsulta data: 2025-09-18).
- ↑ (Ingelesez) Chappet, Marie Claire. (2014-10-09). «Nobel Prize for Literature: the good, the bad and the British» The Telegraph (kontsulta data: 2025-09-18).
- ↑ (Frantsesez) Le prix Nobel de la paix 2023 attribué à Narges Mohammadi « pour son combat contre l’oppression des femmes en Iran ». 2023-10-06 (kontsulta data: 2025-09-18).
- ↑ (Ingelesez) Monbiot, By George. (2018-09-15). «Take away Aung San Suu Kyi’s Nobel Peace Prize. She no longer deserves it» Gulf News: Latest UAE news, Dubai news, Business, travel news, Dubai Gold rate, prayer time, cinema (kontsulta data: 2025-09-18).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Nobel sarien webgune ofiziala Bertan daude saria jaso duten pertsona guztien erreferentziak.
- Så ratade Akademien kvinnorna (Horrela gaitzetsi zituen Akademiak emakumeak) Nobel Artxiboko dokumentuetan oinarritutako artikulua. Bertan, 1901etik 1959ra bitartean emakume idazleen hainbat izendapen nola erretiratu ziren kontatzen da. Guztira, 44 emakume idazle 124 aldiz izendatu zituzten, baina bost baino ez zituzten saritu: Selma Lagerlöf 1909an, Grazia Deledda 1926an, Sigrid Undset 1928an, Pearl S. Buck 1938an eta Gabriela Mistral 1945ean.