Emakumeen kirol

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alice Milliat. Emakumezkoen kirolaren aitzindaria.

Emakumeen kirola terminoa soilik parte-hartzaile emakumezkoak dituzten kirol-jarduera zein lehiaketak izendatzeko erabiltzen da. Hau da, partaide guztiak emakumeak dira. Emakumeen kirola amateurra edota profesionala izan daiteke. Hala ere, emakumeen kirola ez da gizonena bezain ospetsua eta jarraitua.

Emakumeen parte-hartzea kiroletan gizonena baino baxuagoa izan da. Izan ere, tradizioz ekintza publikoak diren ekintzetan (lan munduan, politikan eta kulturan, kasu) emakumeen parte-hartzea txikiagoa izan da beti​[1]. Emakumeak kiroletan sartzea prozesu berantiarra izan da eta era askotako mugak izan ditu. Batez ere estereotipo sozial eta kulturalei aurre egin behar izan diete; batez ere, gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunen kontra egin behar izan dute, oso zabalduta dagoen pentsamendua baita. Historian zehar zenbait aldaketa eta borroka izan dira emakumeen kirola sustatzeko asmotan. Esan daiteke emakumeen kirola XIX. mendean hasi zela. Garai horretan, nabaria zen berdintasun eskubidea lortzeko emakumeen borroka. Izan ere, kirola ere bazegoen lortu nahi zituzten aurrerapausoen artean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakumeen kirolaren jatorriaren data zehatza ez da oso argia. Hasieran, kirola gizonek bakarrik praktikatzen zuten eta ekitaldia ikustera joateko baimenik ere ez zuten emakumeek. Andrazkoen lehenengo kirol ekitaldiak Grezian eman ziren, Olinpian, k. a. 776 urtean​[1]. Bertan Joko Pitikoak, Istmikoak eta Nemeoak sortu ziren. Horiek guztiek osatzen zituzten Joko Phanelemiko zeritzenak. Jokoak lau urtean behin ospatzen ziren, Zeus jainkoaren ohoretan. Alegia, Zeusi balentria eta indarra erakutsi nahi zioten. Horretarako, biluzik lehiatzen ziren, haien gorputz zaindu eta indartsuak erakutsiz. Hori dela eta, emakume ezkonduek ez zuten ekitaldiak ikusteko eskubiderik, soilik emakume ezkongabeak joan zitezkelarik. Gainera, garai hartan emakumea objektu estetiko bezala ikusia zegoen.

Espartan, aldiz, emakume gazteak korrikan eta gimnasian aritzen ziren, gizonen parean[2]​. Beste salbuespen bat Deliar Jokoak dira. Horiek Febo Jainkoaren eta Artemis Jainkosaren omenez egiten ziren, eta emakumeek zein haien semeek sarrera baimendua zuten. Garai hartan, kirol ekitaldietara joateko eskubidea arautzen zuen legea oso zorrotza zen; esaterako, emakumeak joan edo joateko ahaleginetan harrapatuz gero, heriotza-zigorra ezartzen zitzaien.

Koadriga

Joko horietan, ordea, bazegoen modu bat emakumeek parte har zezaten, nahiz eta zuzenean ez izan. Adibide baterako, emakume dirudunek euren zaldiak eskaintzen zituzten, gizonak koadriga karreretan lehiatu zitezen. Beraz, emakume dirudunek zaldi onak zituztenean, lehiara eramaten zuten eta irabaztekotan, haiek ziren txapeldunak, emakumeak, alegia. Hau da, koadriga gidatzen zuten gizonek ez zuten irabazten, zeramaten zaldiaren jabeek baizik; hortaz, irabazlea emakumea izan zitekeen. Hain zuzen ere, horrela azaleratu ziren lehengo emakume irabazleak. Modu honetan, Cinisa, Espartako errege-erreginaren alaba, izan zen Jokoen lehengo irabazlea[3].

Zeusen omenez egindako joko horien aurretik, Joko Hereoak izeneko emakumeentzako kirol-ekitaldi batzuk zeuden. Horiek ere Olinpiako zelaian egiten ziren. Ordea, Hera jainkosari eskaintzen zizkioten[4].

Joko Olinpiko modernoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pierre de Coubertin

Joko Olinpikoen edo Olinpiar Jokoen sortzailea Pierre de Coubertin izan zen. Honen esanetan kirol instalazioetan emakumeak egotea antiestetikoa, interes gabekoa eta okerra zen[3]​. Beraz, Joko Olinpiko Modernoen lehenengo aldietan emakumearen presentziarik ez zen egon. Hala ere, Stamata Revithi aipatu behar da. Emakume greziar honek 1896ko Olinpiadetako maratoia egin zuen, nahiz eta gizonek egin zuten egun berean ez egin. Egun bat beranduago egin zuen, zenbait testigantza zituelarik. Hala ere, ez zitzaion kirol instalazioetan sartzen utzi​[3].

Joko Olinpikoetan emakumearen presentzia lehengo aldiz 1900ean izan zen, Parisen. Bertan 997 atletetatik soilik 22 emakumeak ziren[5]. Hala ere, Pierre Coubertin fundatzailearen jarrera ikusita, Alice Milliatek 1921an emakumeentzako Joko Olinpikoak sortu zituen. 1911an sortutako Femina Sport klubeko kide zen, eta 1917an Emakumezkoen Kirol Federazio Frantsesa (frantsesez, Fédération Sportive Féminine Internationale edo FSFI) sortzen lagundu zuen, diruzain eta geroago presidente bihurtuz[6]​.

XIX. mendearen amaiera, kirol ekitaldien nahia ez zen lehia egotea, baizik eta elkartzeko gune bat osatzea[7]​. Emakumeen helburua bertan etekin ekonomikoak lortzea zen, ongintzarako bideratuta zegoena. Baina konturatu ziren ezberdintasunerako bide bat zela eta markak gainditzen hasi ziren, lehiakortasuna handitzen. Mundu mailan lortu den konkistarik handiena 1912an gertatu zen, Suitzar Batzorde Olinpikoak ur probak programa ofizialean sartu zituenean. Igeriketa, horrela, lehen emakumezkoen kirol olinpikoa bihurtu zen​[7].

2012an, Londreseko Joko Olinpikoetan, izan zen lehengo aldia non emakumeek parte hartu zuten kirol guztietan​[8].

Espainian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasieran, emakumearen presentzia kiroletan eskasa izan zen bertako pentsamendua zela eta. Izan ere, lehen, emakumeak etxeko lanak egitera bideratua zeuden bitartean, gizonek etxetik kanpoko ekintzak egiten zituzten. Hala ere, estatus altua zuten emakumeek kiroletan parte hartzen zuten. Hau da, burgesiako edo aristokraziako kide zirenak. Kasu honetan kirolak ezin zuen zalantzan jarri haien femeninotasuna edo emakume izatea eta, beraz, golf-a edo tenis-a bezalako kirolak praktikatzen zituzten[9]​.

Espainiako Gerra Zibilean berriro emakumeen kirola debekatu zen eta zenbait hamarkadetan Joko Olinpikoetara joateko eskubiderik ez zuten izan. Hua da, 60ko hamarkadara arte ezin izan zuten Jokoetan parte hartu.

Errepublika garaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batez ere Bigarren Errepublikan emakumeen kirolak bultzada esanguratsu bat izan zuen. Urte garrantzitsuak izan ziren emakumeen kirola sustatzerako orduan[10]​.

Franko garaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frankismoan (1939-1975) emakumeen papera kiroletan nahiko murritza izan zen. Garai honetan emakumeen kirolak transformazio bat jasan zuen faxismoaren ikuspegia oinarritzat hartuta[11]​. 1941eko otsailaren 22ko Dekretuan azpimarratu zen moduan, kirola ekintza asoziatibo eta pedagogikoa izatetik, estutu autoritarioaren eredu sozial eta politikoa zabaltzeko erraminta bat izatera pasatu zen[11]​.

Gainera, aldaketa soziokultural esanguratsu batzuk ere kontuan hartzekoak dira. Esate baterako, telebistaren agerpena osa garrantzitsua izan zen. Izan ere, telebista agertzearekin batera, kirola kontsumitzeko era ere aldatu egin zen. Honetan, futbolaren garrantzia azpimarratu behar da.

Emakumeak kirolatik aldentzeko argumentuak oinarri desberdinak izan zituzten. Besteak beste, argumentu zientifiko-medikoak, erlijiosoak eta politikoak. Argumentu zientifiko-medikoei dagokienez, kontuan izan behar da garai honetan emakumearen egitekorik inportanteena ama izatea zela. Beraz, higiene eta gorputz osasunerako programak finkatzea ezinbestekoa zela pentsatzen zen. Horrek, estereotipoen agerpena ekarri zuen. Hau da, emakumea gizaki ahul moduan ikusten zen. Beste argumentu bat, esan bezala, erlijioarena izan zen. Garai horretan katolizismoa oso indartsua zen eta, eliza kontserbadoreak inposatutako arauak zehatz mehatz bete behar zituzten. Hori dela eta, janzkera eta ekintzak nolakoak izan behar ziren araututa zegoen elizatik. Argumentu politikoei dagokienez, pentsamendu neotradizionala jarraituz, garai horretan uste zen bakoitzak bere rolak zituela eta emakumearena etxean egotea zela, heien ume eta senarrak zaintzen[11]​.

Beraz, frankismoaren garaian emakumeen egitekoa batez ere etxean zegoen. Hau da, garaiko pentsamenduaren arabera, etxeko lanak egiten egon behar ziren emakumeak eta haien egitekorik edo helbururik inportanteena ama izatea izan behar zen. Hori dela eta, emakumeen kirola alde batera utzi zen, maskulinitatearekin lotzen hasi baitzen.

Gaur egun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Komite zientifikoak Madrilen egindako ikerketa baten esanetan, 2003an lortutako datuak direla kontuan izanda, emakume kirolari gutxiago daude errepresentatuta gizonak baino[12]. Hala ere, goi mailako konpetizioetan emakumeen presentzia handiagoa da, nahiz eta maila sozialean behar besteko errekonozimendua ez izan.

Gainera, emakumeek arazoak edo barrerak edukitzen jarraitzen dute biologikoki, hezkuntzari dagokionez, sozio-kulturalki eta kirolari buruz hitz egiterako orduan. Horretaz aparte, emakumeen kirola gutxiago kontsumitzen da. Izan ere, hedabideetan ematen zaion trataera oso desberdina da gizonen kirolarekin konparatuz[12]​.

Gaur egun emakumeen presentzia gizarteko esparru ezberdinetara zabaltzen ari da, eta orain artean gizonaren eremu mugatu ziren alderdi askotan ikus ditzakegu emakumeak. Aldaketa horren isla ere nabaritzen hasi da kirolaren munduan ere. Kirolaren munduan emakumearen parte-hartzeak goraka egin duen arren, gehiago dira, oraindik orain, kirola egiten duten gizonezkoak[13]​.

Zapalkuntza eta genero desberdintasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zapalkuntza eta genero desberdintasunen beste adierazle bat da kirola. Kiroletan emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak agertzen dira. Kirol batzuetan ematen den bazterketatik hasita, genero estereotipoetara, kiroletan parte hartzeko aukeretatik pasatuz. Hau da, genero biek ez dute aukera berdinak kirolak praktikatzeko. Eskura dituzten baliabideak ez dira berdinak eta sozietateak ez du laguntzen; ikuspegi sexista oraindik existitzen da gure gizartean eta horrek estereotipoak edukitzea dakar. Horren ondorioz, bereizketa bat egiten da. Oraindik ere gizonezkoen eta emakumezkoen arteko desberdintasunak daude kirolei dagokienez. Maskulinitateari lotutako kirolak daude eta femeninotasunari lotutakoak ere bai. Ikuspegi sexista bat dago. Izan ere, oraindik indarra erakustearen beharra dago. Kiroletan kontaktu fisikoa eta borroka erakusteko joera dago, non emakumea ez dagoen ondo ikusita. Boxeoan, esate baterako, ez dago emakume askorik, maskulinitatearekin lotutako kirol bat delako[14]​.

Horren adibide esanguratsu bat Joko Olinpikoetan dagoen emakumearen presentzia da. Nahiz eta emakumeen presentzia handitu den azkeneko urteetan, Manuela Aguiarek, Portugaleko legegileak, adierazi zuen oraindik diskriminazioa presente dagoela. Bere esanetan, emakume atletak gutxi ordezkatuak daude Jokoetan, aurreiritzi sexisten biktimak dira komunikazio guneetan eta haiei buruz ematen den informazioa eskasa da. Gainera, Aguiarrek azpimarratzen du emakumeek jasotzen duten soldata baxuagoa dela gizonek jasotzen dutenarekin konparatuz[15]​. Mundu mailan egindako lehen dokumentua emakumeen kirola indartzeko “Emakumea eta kirolari buruzko Brighton-eko Deklarazioa[16]​ izan zen. 1994ko maiatzean onartu zen Emakumeen kirola eta aldaketaren desafioari buruzko lehenengo konferentzian, Brighton-en ospatua eta Britainia Handiko Kirolen kontzejuak bideratuta, Komite Olinpiko Internazionalaren babesarekin. Konferentziak Emakumea eta Kirola estrategia internazionala bultzatu, Brightoneko Konferentzia formulatu eta Emakumea eta Kirola talde lan internazionala​ sortu zuen[17].

Deklarazio honen bertsiorik gaurkotuena, Helsinkikoa da, Finlandian 2014ko ekainiaren 12tik 15era onartu zena, Emakumea eta Kirola talde lan internazional-eko munduko 6. konferentzian[18]. 2014ra arte Brightoneko Deklarazioa 419 organizaziok berretsi zuten[17].

Mendebaldeko kulturak duela gutxi arte babestu duen idea hurrengoa da: emakumeak eta gizonak desberdinak direla eta, gainera, emakuemak gizonak baino ahulagoak direla[19]. Tradizionalki feminitateari lotutako estereotipoak pasibitatea, sentsibilitatea eta sumisioa izan dira eta, maskulinitateari lotutakoak, aldiz, aktibitatea, gogortasuna eta agresibitatea[19]. Beraz, emakumeek kirol batzuk praktikatzea txarto ikusia zegoen.

Trataera hedabideetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizonen kirolari eta emakumeen kirolari eskainitako trataera hedabideetan ez da berdina. 2008an, adibidez, kirol emisio guztietatik % 90,15 gizonen kirolei eskainita egon ziren, % 4,75 emakumezkoen kirolari eta % 5,11 kirol mistoari[20].

Gainera, emititzen diren kirolak betentzako eta bestearentzako ere desberdinak izaten deira. Gizkonezkoen kasuan, futbola, motoziklismoa, saskibaloia, zaldizko kirola, tenis, eskubaloia, areto-futbola, eskupilota, errugbia, txirrindularitza eta automobilismoa dira hedabideetan gehien lantzen diren kirolak. Emakumezkoen kasuan, aldiz, saskibaloia, boleibola, atletismoa, gimnasia, boxeoa, futbola, golfa eta igeriketa dira, orden horretan[20]. Hau da, oraindik ere ikus daiteke maskulinotasunari eta femeninotasunari tradizionalki lotutako kirolak lantzen direla.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) «Historia de la mujer en el deporte» mujer y deporte 2007-08-11 (Noiz kontsultatua: 2018-05-29).
  2. (Gaztelaniaz) (pdf) Mujer y deporte. Una visión de género. .
  3. a b c (Gaztelaniaz) Jiménez Morales, Roberto. (pdf) El deporte femenino español en los Juegos Olímpicos. .
  4. «Cold War Games: Propaganda, the Olympics, and U.S. Foreign Policy» The SHAFR Guide Online.
  5. (Gaztelaniaz) «Las mujeres y el deporte» ONU Mujeres (Noiz kontsultatua: 2018-06-04).
  6. (Ingelesez) «Find College Athletic Scholarships and Get Recruited with Athnet Sports Recruiting» www.athleticscholarships.net (Noiz kontsultatua: 2018-05-29).
  7. a b (Gaztelaniaz) «Así ha evolucionado el deporte femenino en España» Sportlife (Noiz kontsultatua: 2018-05-29).
  8. London 2012: was this the women's Olympics?- Channel 4 news. .
  9. (Gaztelaniaz) «Deporte con nombre de mujer en España – Deporadictos» Deporadictos (Noiz kontsultatua: 2018-05-29).
  10. (Gaztelaniaz) Usuario, Super. «El deporte femenino durante la República.» Fabrica de la Memoria | Recuperación de la Historia de las Mujeres (Noiz kontsultatua: 2018-05-29).
  11. a b c (Gaztelaniaz) Martí, Xavier Pujadas i; Elejalde, Beatriz Garay Ibañez de; Marco, Fernando Gimeno; Goig, Ramon Llopis; Macías, Gonzalo Ramírez; Fernández, José Manuel Parrilla. (2012). «Mujeres y deporte durante el franquismo (1939-1975). Estudio piloto sobre la memoria oral de las deportistas = Women and sport during francoism (1939-1975). Pilot study on oral memory of sportswomen» Materiales para la Historia del Deporte 0 (10): 37–53. ISSN 2340-7166. (Noiz kontsultatua: 2018-05-29).
  12. a b (pdf) I semana de la mujer deportista. .
  13. Etxegarai, Ainhoa Azurmendi. (2009). (AR) Zergatik uzten diote emakumeek kirola egiteari? Eragiten duten aldagai psikosozialak. (Noiz kontsultatua: 2018-05-29).
  14. Santos Ortega, Antonio; Balibrea Melero, Kety. (2013). «El deporte y la integración social en imágenes: mujeres en forma contra la exclusión» Feminismo/s (21)  doi:10.14198/fem.2013.21.08. ISSN 1696-8166..
  15. http://www.mujerydeporte.org.+«comisión mujer y deporte -comité olímpico español-» www.mujerydeporte.org (Noiz kontsultatua: 2018-05-29).
  16. (pdf) La Declaración de Brighton sobre la mujer y el deporte. .[Betiko hautsitako esteka]
  17. a b (Gaztelaniaz) Declaración de Brighton sobre la mujer y el deporte. 2017-11-01 (Noiz kontsultatua: 2018-05-29).
  18. (pdf) Helsinki exhorta al mundo del deporte a "Liderar el cambio, ser el cambio". (Noiz kontsultatua: 2018ko maiatzaren 29an).
  19. a b Buñel Heras, Ana. (1996). «Mujer, machismo y deporte» Temas para el debate (23) (Noiz kontsultatua: 2018ko maiatzaren 31an).
  20. a b (PDF) Estudio sobre género y deporte en televisión. (Noiz kontsultatua: 2018ko maiatzaren 31n).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]