Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketa

Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketa 1927tik FIDEk antolatzen duen txapelketa da. Munduko Xake Txapelketa ez bezala, non gizon-emakumeek har dezaketen parte, Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketa emakumeentzat mugatutako txapelketa da. Badira txapelketa hau jokatzeari uko egin dioten emakumeak; Judit Polgár hungariar xake jokalariak, adibidez, urte luzez emakumezko xakelari onena izan arren ez du inoiz jokatu emakumezkoen txapelketa.
Gaur egun, urtero jokatzen den txapelketa da eta Tan Zhongyi da egungo txapelduna.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bigarren Mundu Gerraren aurretik[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketa FIDEk antolatu zuen 1927an antolatu zuen, Xake Olinpiadarekin batera. Txapelketa hura Vera Mentxik errusiarrak irabazi zuen (Mentxikek gerora txekiar naziotasuna eta ondoren britainiar naziotasuna hartu zituen). Gizonezkoen Munduko Xake Txapelketan ez bezala, txapelketaren irabazleak ez zuen eskubide berezirik, eta titulua defendatu nahi bazuen hurrengo txapelketan gainerako parte hartzaileek bezala partida guztiak jokatu behar zituen zuzenean finala jokatu beharrean. Hala ere Vera Mentxikek arrakastaz defendatu zuen txapeldun titulua eta 1930, 1931, 1933, 1935, 1937 eta 1939ko txapelketak irabazi zituen, nagusitasun osoz irabazi ere. Ondorengo urteetan, Bigarren Mundu Gerra zela eta, txapelketa ez zen jokatu. Vera Mentxik 1944an hil zen, artean txapeldun zela.
Sobietarren nagusitasuna (1950–1991)[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gerrosteko lehenengo txapelketa 1949-1950 urteetan jokatu zen eta Liudmila Rudenko ukrainarrak irabazi zuen. Ondorengo txapelketek gizonezkoen txapelketaren atzeko formatua izan zuten, non txapeldunaren aurkaria Hautagaien Txapelketaren bidez erabakiko zen. Txapelketa hartatik 1991 arte, sobietarren nagusitasuna erabatekoa izan zen; txapeldun guztiak ez ezik final guztietan aurkariak ere sobietarrak izan ziren. Tarte horretan, jokalari onenak Nona Gaprindaxvili (1962–1978 artean txapeldun) eta Maia Txiburdanidze (1978–1991 artean txapeldun) georgiarrak izan ziren, bosna txapelketa irabazita. Hain zuzen ere bi jokalari hauek izan ziren maisu handi titulua eskuratzen lehenengo emakumeak.
Aro post-sobietarra (1991–2010)[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1991ko txapelketan Xie Jun txinatarrak 8½ eta 6½ irabazi zion Txiburdanidzeri, eta sobietarren nagusitasunari amaiera eman zion. Xie Junek beste hiru txapelketa ere irabazi zituen.
Garai hartan Polgar ahizpak (Zsuzsa, Zsófia eta Judit) nabarmendu ziren besteen gainetik, baina gizonezkoen txapelketetan jokatzeko joera zuten, emakumezkoenak alde batera utzita. Hala ere, Zsuzsak 1993ko eta 1996ko txapelketan parte hartu zuen. 1993ko Hautagaien Txapelketan Nana Ioseliani georgiarraren aurka finala berdindu ostean zozketaz erabaki zen Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketako matchera nor pasatuko zen, eta Ioselianiri egokitu zitzaion (gero Ioselianik Xie Junen aurka galdu zuen). 1996an, ordea, Polgárrek txapeldun titulua eskuratu zuen Xie Junen aurka 8½ eta 4½ irabazita.
Hurrengo txapeldunak Zhu Chen, Antoaneta Stefanova, Xu Yuhua, Aleksandra Kosteniuk eta Hou Yifan izan ziren. Aipagarria da Zsuzsa Polgárrek eta Zhu Chenek ezin izan zutela beren txapeldun titulua defendatu haurdun zirelako. Aldiz, Xu Yuhua haurdun zen 2006ko txapelketa irabazi zuenean.
2010etik aurrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2010etik aurrera Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketa urtero jokatzen da, baina bi formatu desberdin txandakatuz: urte batean 64 jokalariz osatutako kanporaketa bidezko txapelketa, eta hurrengoan txapeldunaren eta hautagaiaren arteko zuzeneko lehia bat (hautagaia FIDE Women's Grand Prix txapelketaren irabazlea da). 2011ko Emakumezkoen Munduko Txapelketa, Hou Yifan, 2010eko txapeldunaren eta FIDE Women's Grand Prix-eko irabazlearen artean jokatzekoa zen, baina hori ere Houy Yifanek irabazia zuenez, hautagaia Grand Prix-eko bigarren sailkatua izan zen, Koneru Humpy. Lehia Hou Yifanek irabazi zuen.
2012ko Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketa Anna Uxeninak irabazi zuen, finalean Antoaneta Stefanova (2004ko txapelduna) mendean hartzean, 3½ eta 2½.
2013ko Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketa Anna Uxenina eta Hou Yifanen arteko 10 partidako lehia izan zen (Yifanek 2011-2012ko Gran Prix-a irabazia zuen). Hou Yifanek irabazi zuen, 5½ eta 1½.
Hou Yifanek titulua defendatzeari uko egin zion, eta 2015eko Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketa Maria Muzytxukek irabazi zuen finalean Natalia Pogonina garaitzean, 2½ eta 1½.
2016ko Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketan Hou Yifanek txapeldun titulua berreskuratu zuen, Muzytxuki 6 eta 3 irabazita. FIDErekin eta Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketaren formatuarekin desadostasunak direla eta, Hou Yifanek 2017ko txapelketan parte hartzeari uko egin zion, eta, txapelketaren formatua aldatu ezean, datozen urteetan ere ez duela parte hartuko adierazi zuen[1]. 2017ko Munduko Txapelketa Tan Zhongyi txinatarrak irabazi zuen eta bera da egungo txapelduna.
Emakumezkoen munduko xake txapeldunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Txapelduna | Urteak | Herrialdea |
---|---|---|
Vera Mentxik | 1927–1944 | ![]() ![]() ![]() |
inor ez | 1944–1950 | Ez zen jokatu II. Mundu Gerra zela eta. |
Liudmila Rudenko | 1950–1953 | ![]() |
Elizaveta Bykova | 1953–1956 | ![]() |
Olga Rubtsova | 1956–1958 | ![]() |
Elizaveta Bykova | 1958–1962 | ![]() |
Nona Gaprindaxvili | 1962–1978 | ![]() |
Maia Txiburdanidze | 1978–1991 | ![]() |
Xie Jun | 1991–1996 | ![]() |
Zsuzsa Polgár | 1996–1999 | ![]() |
Xie Jun | 1999–2001 | ![]() |
Zhu Chen | 2001–2004 | ![]() |
Antoaneta Stefanova | 2004–2006 | ![]() |
Xu Yuhua | 2006–2008 | ![]() |
Aleksandra Kosteniuk | 2008–2010 | ![]() |
Hou Yifan | 2010–2012 | ![]() |
Anna Uxenina | 2012–2013 | ![]() |
Hou Yifan | 2013–2015 | ![]() |
Maria Muzytxuk | 2015–2016 | ![]() |
Hou Yifan | 2016–2017 | ![]() |
Tan Zhongyi | 2017– | ![]() |
Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea | Herrialdea | Hiria | Munduko Xake Txapelduna | Txapeldunordea | Irabazi (+) | Galdu (−) | Berdindu (=) | Formatua |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketa (1927–1944) | ||||||||
1927 | ![]() |
Londres | ![]() |
![]() |
10 | 0 | 1 | 12 jokalariko round robin ligaxka |
1930 | ![]() |
Hamburgo | ![]() |
![]() |
6 | 1 | 1 | 5 jokalariko round robin ligaxka |
1931 | ![]() |
Praga | ![]() |
![]() |
8 | 0 | 0 | 5 jokalariko round robin ligaxka |
1933 | ![]() |
Folkestone | ![]() |
![]() |
14 | 0 | 0 | 8 jokalariko round robin ligaxka |
1934 | ![]() |
Rotterdam | ![]() |
![]() |
3 | 1 | 0 | 4 partidako matcha |
1935 | ![]() |
Varsovia | ![]() |
![]() |
9 | 0 | 0 | 10 jokalariko round robin ligaxka |
1937 | ![]() |
Stockholm | ![]() |
![]() |
14 | 0 | 0 | 26 jokalariko suitzar sistemako txapelketa |
1937 | ![]() |
Semmering | ![]() |
![]() |
9 | 2 | 5 | 16 partidako matcha |
1939 | ![]() |
Buenos Aires | ![]() |
![]() |
17 | 0 | 2 | 20 jokalariko round robin ligaxka |
Vera Mentxik 1944an hil zen, Emakumezkoen Munduko Xake Txapeldun zela. | ||||||||
Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketa (1944–1950) | ||||||||
Interregno | ||||||||
Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketa (1950–1999) | ||||||||
1950 | ![]() |
Mosku | ![]() |
![]() |
11½ points out of 15 | 16 jokalariko round robin ligaxka | ||
1953 | ![]() |
Mosku | ![]() |
![]() |
7 | 5 | 2 | 14 partidako matcha |
1956 | ![]() |
Mosku | ![]() |
![]() |
10 puntu 16tik | Hiru jokalari (Rubtsova, Bykova, Rudenko) eta zortzi itzuliko ligaxka | ||
1958 | ![]() |
Mosku | ![]() |
![]() |
7 | 4 | 3 | 14 partidako matcha |
1959 | ![]() |
Mosku | ![]() |
![]() |
6 | 2 | 5 | 13 partidako matcha |
1962 | ![]() |
Mosku | ![]() |
![]() |
7 | 0 | 4 | 11 partidako matcha |
1965 | ![]() |
Riga | ![]() |
![]() |
7 | 3 | 3 | 13 partidako matcha |
1969 | ![]() |
Tbilisi Mosku |
![]() |
![]() |
6 | 2 | 5 | 14 partidako matcha |
1972 | ![]() |
Riga | ![]() |
![]() |
5 | 4 | 7 | 16 partidako matcha |
1975 | ![]() |
Pitsunda Tbilisi |
![]() |
![]() |
8 | 3 | 1 | 12 partidako matcha |
1978 | ![]() |
Tbilisi | ![]() |
![]() |
4 | 2 | 9 | 15 partidako matcha |
1981 | ![]() |
Borjomi Tbilisi |
![]() |
![]() |
4 | 4 | 8 | 16 partidako matcha (berdinketa) |
1984 | ![]() |
Volgograd | ![]() |
![]() |
5 | 2 | 7 | 14 partidako matcha |
1986 | ![]() |
Sofia | ![]() |
![]() |
4 | 1 | 9 | 14 partidako matcha |
1988 | ![]() |
Telavi | ![]() |
![]() |
3 | 2 | 11 | 16 partidako matcha |
1991 | ![]() |
Manila | ![]() |
![]() |
4 | 2 | 9 | 15 partidako matcha |
1993 | ![]() |
Monako | ![]() |
![]() |
7 | 1 | 3 | 11 partidako matcha |
1996 | ![]() |
Jaen | ![]() |
![]() |
6 | 2 | 5 | 13 partidako matcha |
1996ko txapelketaren ondoren formatua aldatu zen: txapelduna ez zen zuzenean sailkatuko hurrengo txapelketako finalera. | ||||||||
Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketa (1999–gaur arte) | ||||||||
1999 | ![]() ![]() |
Kazan Shenyang |
![]() |
![]() |
5 | 3 | 7 | 15 partidako matcha |
2000 | ![]() |
New Delhi | ![]() |
![]() |
1 | 0 | 3 | 64 jokalariko kanporaketa sistema |
2001 | ![]() |
Mosku | ![]() |
![]() |
5 | 3 | 0 | 64 jokalariko kanporaketa sistema |
2004 | ![]() |
Elista | ![]() |
![]() |
2 | 0 | 1 | 64 jokalariko kanporaketa sistema |
2006 | ![]() |
Jekaterinburg | ![]() |
![]() |
2 | 0 | 1 | 64 jokalariko kanporaketa sistema |
2008 | ![]() |
Naltxik | ![]() |
![]() |
1 | 0 | 3 | 64 jokalariko kanporaketa sistema |
2010 | ![]() |
Hatay | ![]() |
![]() |
3 | 1 | 4 | 64 jokalariko kanporaketa sistema |
2011 | ![]() |
Tirana | ![]() |
![]() |
3 | 0 | 5 | 8 pardidako matcha |
2012 | ![]() |
Khanty-Mansisk | ![]() |
![]() |
2 | 1 | 3 | 64 jokalariko kanporaketa sistema |
2013 | ![]() |
Taizhou | ![]() |
![]() |
4 | 0 | 3 | 7 partidako matcha |
2015 | ![]() |
Sotxi | ![]() |
![]() |
1 | 0 | 3 | 64 jokalariko kanporaketa sistema |
2016 | ![]() |
Lviv | ![]() |
![]() |
3 | 0 | 6 | 9 partidako matcha |
2017 | ![]() |
Teheran | ![]() |
![]() |
2 | 1 | 3 | 64 jokalariko kanporaketa sistema |
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Ingelesez)"Chessgames"