Emanuel Leutze

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Emanuel Leutze
Emanuel Leutze-crop.jpg
Bizitza
Jaiotza Schwäbisch Gmünd1816ko maiatzaren  24a
Herrialdea  Alemania
 Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Washington1868ko uztailaren  18a (52 urte)
Hobiratze lekua Glenwood Cemetery Itzuli
Heriotza modua berezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
Heziketa Kunstakademie Düsseldorf Itzuli
Ikaslea(k) John Adams Elder Itzuli
Jarduerak
Jarduerak margolaria eta artista
Lan nabarmenak Washington Crossing the Delaware Itzuli
Westward the Course of Empire Takes Its Way Itzuli
Mrs. Schuyler Burning Her Wheat Fields on the Approach of the British Itzuli
Washington Rallying the Troops at Monmouth Itzuli
Genero artistikoa margolaritza historikoa

Emanuel Gottlieb Leutze ( Würtemberg, 1816ko maiatzak 24 - 1868ko uztailak 18) germano-estatubatuar margolaria izan zen. Bere margolan ezagunena Washington Delaware zeharkatzen da. Düsseldorf eskola pinturako kide izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filadelfia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alemanian, Würtembergeko  Schwäbisch Gmünden jaioa, baina ume zela, gurasoekin batera Ameriketako Estatu Batuetara joan zen.[1] Gurasoak lehendabizi Virginiako  Fredericksburgen izan ziren baina ondoren  Filadelfiara bizitzera joan ziren. Ohiko ikasketak izan zituen, ez zuzenki arteari lotuta. Aita gaixorik zegoela eta hura zaintzeko ordu luzeak jasangarriagoak egiteko, marrazteari ekin zion[2] eta azkenik 1831. urtean aita hil egin zen.[3]  14 urte zituela, 5 dolarren truke erretratuak egiten zituen. Lantxo horri esker aita hil ostean bizi iraun ahal izan zuen.[4] 1834 urtean John Rubens Smithen,[5] eskutik, Filadelfiako erretratu margolaria bera, lehendabiziko arte eskolak jaso zituen. Hala bada, denbora gutxian erabat trebatu egin zen eta Washingtonen amerikar estatu gizonen erretratuak egiteari ekin zion. [6]

Europa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1840 urtean, bere margolanetako bat nabarmen ezagun egin zen eta horrek lan ugari sorrarazi zizkion; horrez gain Düsseldorfeko Kunstakademiera joateko aukera eman zion. 1842 urtean Munichera joan eta bertan Corneliusen eta Kaulbachen lanak aztertu ahal izan zituen Kolon Erreginaren aurrean margolana bukatzen ari zela. 1843 urtean Venezian eta Erroman izan zen, Tiziano eta Michelangeloren lanak aztertzen. 

Kolon Salamancako Kontseiluaren aurrean margolana  Düsseldorf Arte Batasunak erosi izan zuen eta Kolonen Kateak margolanari esker Bruselako Arte Erakusketako urrezko domina irabazi zuen. Margolan hau, New Yorkeko Arte Bilkurak eskuratu eta 1893 urteko 2 dolareko zigiluaren oinarria izan zen. 1845 urtean Italian barrena bidaiatu ostean, Düsseldorfera itzuli, Juliane Lottnerrekin[3] ezkondu eta bertan 14 urtez bizi izan ziren.[7]

Düsseldorfen eman zituen urteetan, bisitan zihoazen amerikarrei laguntza eskaintzen zien, bizitokia eta lana bilatuz baita diru laguntza emanez ere.[3] Urte luzez Düsseldorf Artisten Elkarteko presidentea izan zen; 1848 urtean "Malkasten" arte elkarteko sustatzaileetako bat izan zen eta 1857an artistak biltzeko ekimen bati esker Allgemeine deutsche Kunstgenossenschaft[8]elkartearen sorrera bideratu zuen.

1848ko Europako Iraultzaren alde egon zen. Hala bada, Europako liberalen alde margolan bat egitea erabaki zuen, Amerikako Iraultza oinarri hartuta. Amerikar turistak eta arte ikasleak modelo hartuta, 1850 urtean  Washington Delaware Zeharkatzen margoa egin zuen. Gaur egun New Yorkeko Metropolitan Museum of Arten ikusgai.

New York eta Washington[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1859an, Leutze Ameriketako Estatu batuetara itzuli zen eta  New Yorken lan egin zuen.[9] New York eta Washington, D. C.[10] artean ematen zuen denbora. 1859an, Justizia burua zen Roger Brooke Taneyen erretratua egin zuen, egun Harvard Zuzenbide Eskolan ikusgai. 

Beste hainbat erretratu egin zituen, horien artean bere lagun margolari  William Morris Huntena, gaur egun Bostongo Arte Ederren Museoan ikusgai.[11]

1860an   AEBko Kongresuak, Washingtongo Kapitolioa eraikineko eskailerak margotzeko agindua eman zion. 

Azken urteetan Nazioko Diseinu Akademiako kide izan zen baita New Yorkeko Batasuneko Ligako Klubekoa ere, bere margolan ugariren jabe zena. Bihotzekoak jota Washingtonen zendu zen 52 urte zituela eta Glenwood Hilerrian[12] lurperatu zuten.[13]

Galeria lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Marter, Joan M. (2011)
  2. Wilson, James Grant; Fiske, John, eds. (1892)
  3. a b c Witthoft, Brucia; et al. (1982)
  4. Moritz Blanckarts (1883), "Leutze, Emanuel", Allgemeine Deutsche Biographie (ADB) (Alemanez), 18, Leipzig: Duncker & Humblot, pp. 500–502
  5. Groseclose, Barbara (1999)
  6. Wilson, James Grant; Fiske, John, eds. (1892)
  7. Wilson, James Grant; Fiske, John, eds. (1892)
  8. Moritz Blanckarts (1883), "Leutze, Emanuel", Allgemeine Deutsche Biographie (ADB) (Alemanez), 18, Leipzig: Duncker & Humblot, pp. 500–502
  9. Wilson, James Grant; Fiske, John, eds. (1892).
  10. Downes, William Howe (1933)
  11. Exhibition of the Works of William Morris Hunt, Museum of Fine Arts, Boston, John C. Dalton, Alfred Mudge & Son, Boston, 1879
  12. Heiderstadt, Dorothy (1970)
  13. Groseclose, Barbara (1999)

Erreferentziak osagarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Wierich, Jochen. Grand Gaiak: Emanuel Leutze, "Washington Zeharkatu Delaware," eta American Historia Pintura (Penn State University Press; 2012) 240 orriak; Argudiatzen pintura zen estandar bat, eztabaidak historian zehar pintura aldi berean bizia sectionalism.
  •  

ISBN 0-8019-6418-0 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]