Emari (talde feminista)
| Emari | ||
|---|---|---|
| Datuak | ||
| Sortze-data | 2015 | |
| Mota | Talde feminista | |
| Hiria | Sestao | |
| Probintzia/Estatua | Bizkaia | |
| Herrialdea | Euskal Herria | |
| Webgunea | emarisestao@gmail.com | |
Emari talde feminista 2015ean sortu zen Sestaon (Bizkaia) gizartean emakume eta gizonen arteko berdintasun-balioak sustatu eta bultzatzeko asmoz, eta, era berean, feminismoaren errealitatea ezagutarazteko asmoz.[1]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Emari talde feminista 2015eko neguan sortu zen arren, 2017ra arte ez zen elkarte bezala erregistratu. [2] Egoitza Sestaoko Azeta kalean dauka, eta bere xedea, besteak beste, Sestaoko egunerokoan ikuspegi feminista txertatzea da.
Ekintzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irabazi asmorik gabeko talde honek urtero hainbat ekintza antolatzen ditu data esanguratsuetan; hala nola, azaroaren 25ean, martxoaren 8an, Gabonetan edo Sestaoko jaietan.[3][4] Ekintzon helburua, betiere, aldarrikatzea eta biztanleria sentsibilizatzea izan ohi da.
Horrez gain, formatzea xede duten bestelako ekintzak ere antolatzen ditu data zehatzetatik kanpo; esate baterako, tailerrak, jardunaldiak...[5] Bestalde, eraso matxistak salatzen ditu.[6][7]

Lankidetza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Emari, maiz, Sestaoko beste eragile sozial batzuekin batera elkarlanean aritzen da; besteak beste, Elikadura Burujabetza kolektiboarekin, Sestaoko Sare Antifaxistarekin, Iris taldearekin, Integrando elkartearekin edota Zaindu Sestao! Korrrikan ere lekukoa eraman ohi du Emarik, eta Euskaraldian parte hartzen du. Modu berean, Ezkerraldeko beste talde feministekin ere kontaktua izaten du. [8][9]
Aitortza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2019an Sestaoko Eusko Lorak dantza taldeak ohorezko bazkide izendatu zuen Emari talde feminista bere lan eta ibilbidearen omenez: 1492. bazkidea da eta Urrezko bazkide.[10]


Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ , https://www.sestao.eus/es-ES/Ayuntamiento/servicios/Asociaciones/Paginas/EmariSestaokoTaldeFeminista.aspx or..
- ↑ (Gaztelaniaz) r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01e00000fe4e66771ba470b8b16eead1a456352e. (2017-03-25). «ASOCIACIÓN EMARI SESTAOKO TALDE FEMINISTA» www.euskadi.eus (kontsulta data: 2025-03-22).
- ↑ , https://www.sestao.eus/es-ES/Ayuntamiento/servicios/Igualdad/2023_programa_8m/20230224-martxoak8-sestao.pdf or..
- ↑ (Gaztelaniaz) CORREO, EL. (2018-06-18). «Programa de fiestas de Sestao 2018: San Pedro Jaiak» El Correo (kontsulta data: 2025-03-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Sestao: Representación de cuerpos otros en ficción» Aradia Cooperativa 2022-03-02 (kontsulta data: 2025-03-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) Etxea, Ecuador. (2021-11-11). «A escasas semanas del 25N, una mujer sufrió una agresión machista en Sestao» Ecuador Etxea (kontsulta data: 2025-03-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) Alonso, Alberto G.. (2022-07-04). «Denuncian una quinta agresión sexual en las fiestas de Sestao» Deia (kontsulta data: 2025-03-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) «EMARI» Misitio (kontsulta data: 2025-03-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Argitan llama a protestar por el caso de un "delincuente sexual en serie" con 7 ataques en Barakaldo y Sestao» barakaldodigital.blogspot.com (kontsulta data: 2025-03-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) Zunzunegi, Emilio. (2019-02-18). «Eusko Lorak nombra al grupo Emari socio de honor de la entidad» Deia (kontsulta data: 2025-03-22).