Emaztegaiaren bahiketa


Emaztegaiaren bahiketa, Bahiketa bidez ezkontzea ere esaten zaiona, historiaurrean eta historian zehar mundu osoan errepikatu den praktika tradizionala da. Funtsean zera da: gizonak berarekin ezkontzeko asmoarekin emakume bat bahitzen du. Erabilera batzuetan, terminoa familien adostasunik gabe ezkontzeko ihesei buruzkoa izan daiteke, edota aurretik lotutako ezkontzak ere izan ditzake.[1] Lege-sistema batzuetan, emakumearen adostasuna ez da kontuan hartu beharreko faktore bat ezkontzari balioa emateko.
Non ematen da?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Praktika hori Erdialdeko Asian, Kaukason, Afrikako eremuetan, Pakistanen, Kirgizistanen eta Hego Amerikako Amazoniako oihanean ere gertatzen da. Era berean, Europan ijitoa, Asian Hmongak edo Mexikon Tzeltalak bezalako herrien artean eman izan da. Herrialde gehien-gehienetan, emaztegaia bahitzea delitu bat da, ezkontzeko baliozko modu bat baino gehiago. Kirgizistann eta Txetxenian legearen aurka daude praktika hauek, baina gizartean oraindik nahiko onartua dago.[2]; dena dela, 2013an, Kirgizistanen praktika honen aurkako legeak gogortu ziren. [3]
Bereizi behar dira emaztegaiaren bahiketa (gizon batek eta haren senideek emakume bat bahitzen dute) eta gizonen taldekako emakumeen bahiketa masiboak (gehienetan gerra garaian), esaterako Sabinar emakumeen bahiketa gertaera mitologikoan erakusten dena. 2014an Boko Haram talde islamista eta Estatu Islamikoaren kideek horrelako bahiketa masiboak burutu zituzten.
Emaztegaiaren bahiketarako motibazioak eskualdearen arabera aldatzen badira ere, ezkontza mota hau erabili ohi diren kulturek izaera patriarkala izan ohi dute. Horietan estigma handia da ezkontzatik kanpoko haurdunaldia zein legez kanpoko jaiotza.
Ondorioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bahiketaren ondorioak ezkontza-bortxaketa, nahi gabeko haurdunaldiak eta gizonak emaztearen (esklaboaren) aurka egindako abusu fisikoa eragitea izan daitezke. Egoera horietan emakumearen borondatea huts hurrengoa da.
Bahiketaren aukera aipatzen da neska gazteek hezkuntza-sistema jakin batzuetan ia parte ez hartzeko arrazoietako bat bezala.[4]
Nekazaritza-inguruenetan, gehiago
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nekazaritza-inguruetan ohikoagoa da emaztegaia bahitzea. Horietako askotan haurrek familientzat egiten dute lan. Emakume gaztea ezkontzen denean, jaiotzetiko familia utzi eta senarraren familiako kide bihurtzen da. Lan-eskuaren galera hori dela eta, emakumeen familiek ez dute nahi beren alabak gazte ezkontzea, eta beren martxagatik konpentsazio ekonomikoa eskatzen dute. Horrek talka egiten du emaztearen eskulan berri hori nahi duten gizonaren eta familiaren interesekin. Aurkako interes horiek batzutan bahiketa zuritzeko aipatzen dira.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://nadaesgratis.es/jorge-garcia/la-economia-del-matrimonio-por-rapto
- ↑ https://www.girlsnotbrides.es/articulos/bride-kidnapping-and-land-rights-in-rural-kyrgyzstan/
- ↑ https://www.unwomen.org/es/news/stories/2013/2/new-law-in-kyrgyzstan-toughens-penalties-for-bride-kidnapping
- ↑ https://web.archive.org/web/20081217053046/http://www.positivedeviance.org/projects/ethopedu/Ethiopia_girls_ed.pdf
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez)(Gaztelaniaz):Girls Not Brides erakundearen webgunea.