Embrace (AEBetako taldea)
| Embrace (AEBetako taldea) | |
|---|---|
| Datuak | |
| Jatorria | Washington |
| Musika mota | Emoa, post-hardcorea eta hardcore punk |
| Sortze urtea (eta desegitearena, desegin bada) | 1985 |
| Produkzioa | |
| Diskoetxea(k) | Dischord Records |
| Ian MacKaye | |
| Informazio gehigarria | |
Embrace (euskaraz, "Besarkada" edo "Besarkatu") AEBko post-hardcore talde bat da, Washington D.C.-koa, 1985eko udatik 1986ko udaberria arte jardun zuena.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Rites of Spring eta Beefeaterrekin batera, taldea Revolution Summer mugimenduaren parte da, eta hardcore emozionalan [1] jotako lehen taldeetako bat da, kideek haren parte izatea ukatu arren[2] Minor Threat hardcore taldeko Ian MacKaye kantaria eta anaia Alec-en The Faitheko hiru kide ohi ditu: Michael Hampton gitarra-jotzailea, Ivor Hanson bateria-jotzailea, eta Chris Bald baxu-jotzailea.[1] Hamptonek eta Hansonek elkarrekin jotzen zuten State of Alert-en.[3] Taldeak 1985eko uztailaren 28an jo zuen lehen kontzertua Food for Thoughten, bere garaian Washington D.C. hiriko Dupont Circlen zegoen jatetxe batean. Bederatzigarren eta azken kontzertua 1986ko martxoan egin zuten, 9:30 Club-en.[4] Haien album bakarra 1987an taldea desegin ondoren argitaratutako Embrace eponimoa izan zen, Faith taldearen Subject to Change EPan inspiratua.[1][5]
Embrace banandutakoan, MacKaye eta Minor Threateko bateria-jotzaile ohi Jeff Nelson Ingalaterran nagusitzen saiatu ziren Egg Huntekin, baina proiektu horrek ez zuen entseguen fasea gainditu.[6][7]
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 3 4 (Ingelesez) Hall, Oliver. "Embrace – Biography". Amoeba Music.
- ↑ (Ingelesez) Ritesofspr (2006ko abuztuak 17). Ian MacKaye - 1986 - Emocore is stupid. YouTube.
- ↑ (Ingelesez) Cogan, 306-307. orr.
- ↑ (Ingelesez) Zararity (2014ko abenduak 29). Embrace - Live at the 9:30 Club, Washington, D.C. 1986 (Complete and remastered). YouTube..
- ↑ (Ingelesez) "The Faith: Subject to Change 12"". Kill from the Heart.
- ↑ (Ingelesez) DePasquale, Ron. Egg Hunt: Artist Biography by Ron DePasquale. AllMusic.
- ↑ (Ingelesez) Tyler, Vile. Jeff Nelson of Dischord Records. Punk Globe.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Brian Cogan, The Encyclopedia of Punk, Sterling, 2008 (ISBN 978-1-4027-5960-4)