Emil Artin

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Emil Artin
EmilArtin.jpg
Bizitza
Jaiotza Viena1898ko martxoaren 3a
Herrialdea  Alemania
 Austria
 Ameriketako Estatu Batuak
 Armenia
Talde etnikoa Armeno-estatubatuarra
Heriotza Hanburgo1962ko abenduaren 20a (64 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Natascha Artin Brunswick
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Vienako Unibertsitatea
Tesi zuzendaria Gustav Herglotz
Doktorego ikaslea(k) Iain T. A. C. Adamson
Hizkuntzak alemana
Lanbidea
Lanbidea matematikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Princetongo Unibertsitatea
Michigango Unibertsitatea
Hanburgoko Unibertsitatea
Notre Dameko Unibertsitatea
Kidetza Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

Emil Artin (Viena, 1898ko martxoaren 3a - Hanburgo, 1962ko abenduaren 20a) austriar matematikaria izan zen.

Eraztun ez-trukakorrei, edo bere izena duten Artinen eraztunei buruz egindako lanarengatik da ezaguna. Horrez gainera, Hilberten 23 problemetako bat ebatzi zuen.

Leipzigeko Unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta 1921ean bukatu zuen doktoregoa. 1922-23 ikasturtea Göttingengo Unibertsitatean eman zuen, eta gero irakasle hautatu zuten Hanburgoko Unibertsitatean. 1937an Estatu Batuetara emigratu zuen; bertan unibertsitate askotan aritu zen irakasle, haien artean, Notre Damen, Indianan eta Princetonen. 1958an Alemaniara itzuli zen eta Hanburgoko Unibertsitatean jarraitu zuen eskolak ematen. Lehenengo ikerketak zenbaki karratuen eremuan egin zituen, teoria analitikoaren eta aritmetikoaren barruan. Ekarpenik garrantzitsuena eraztun ez-trukakorren teorian egin zuen, eta aljebra elkarkorra landu zuen bereziki. 1955ean bi artikulu idatzi zituen, eragin handia izan zutenak, talde finitu arruntei buruz; era horretan, talde horien sailkapena egitea lortu zen. Artinen argitalpen garrantzitsuenak hauek dira: Geometric algebra (1957, Aljebra geometrikoa) eta Class field theory (1961, Klase eremuen teoria). Amerikako Elkarte Matematikoaren zenbakien teoriako Cole saria jaso zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]