Emil Cioran
Emil Cioran —abizenaren ahoskera: tʃjo.ʁan— (Rășinari, Sibiu, Errumania, 1911ko apirilaren 8a - Paris 1995eko ekainaren 20a), Frantzian Émile Michel Cioran izen-abizenez ezaguna, idazle eta filosofoa izan zen. Obra gehienak frantsesez idatzi zituen.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1933an, beka bat jaso zuen Berlingo Unibertsitatean, non Johann Gottlieb Fichte, Hegel, Edmund Husserl, Immanuel Kant, Georg Simmel, Schopenhauer eta Nietzsche egileen lanak ikasi baitzituen. Berlinen erregimen naziaren politikez interesatu zen. Vreme egunkariak zutabe bat eman zion, nazismoaren gaia jorratzeko (non Cioranek aitortu zuen ez zegoela bere garaian politikaririk Hitler baino sinpatikoagoa eta miresgarriagoa, bere ustez), Labana Luzeen Gauari onesten zuela adierazi zuen.
Cioranen lehen liburua, Pe culmile disperírii (hitzez hitz, «Etsipenaren gainean»), Errumanian argitaratu zen 1934an. Batzordearen Saria eta Idazle Gazteen Saria eman zizkioten inoiz argitaratu gabeko idazle gazte batek idatzitako liburu onenetako bati. Dena dela, Cioranek gero ezezko biribila eman zion sariari, hau adierazita: «Oso gaizki idatzitako liburua da, batere estilorik gabea».
Jarraian, Eldarnioen liburua (1935), Errumaniaren eraldaketa (1936) eta Malkoak eta santuak (1937) ere argitaratu ziren Errumanian. Malkoak eta santuak liburuak oso harrera txarra izan zuen, eta argitaratu ondoren, Cioranen amak idatzi zion liburua atzera botatzeko eskatzeko.
Cioran sekula taldeko kide izan ez bazen ere, Errumanian hasi zen Burdinazko Guardiak planteatutako ideiez arduratzen. Eskuin muturreko erakundea zen, eta haren ideologia nazionalistaren alde egin zuen Bigarren Mundu Gerraren lehen urteak arte, nahiz eta ustez haien metodo bortitzak gaitzetsi. Cioranek faxismoa salatu zuen, eta 1970ean adierazi zuen: «Nire gaztaroko erokeriarik okerrena izan zen. Gaixotasun batek sendatzen banau, hura izango da.»
Cioranek gogor berraztertu zuen Errumaniaren eraldaketa bere bigarren edizioan, 1990eko hamarkadan kaleratua, pasarte asko ezabatut, estremista edo «harroputza eta ergela» zela uste baitzuen. Liburuak, bere jatorrizko forman, totalitarismoarenganako begikotasuna adierazten zuen. Cioranek bere garaian idatzitako hainbat artikulutan ere agertzen zen ikuspegia, «urbanizazioa eta industrializazioa goranzko herri baten bi obsesio» gisa ezartzea helburu zuena.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errumanieraz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Pe culmile disperării 1934
- Cartea amăgirilor 1936
- Schimbarea la faţă a României 1936
- Lacrimi şi Sfinţi 1937
- Îndreptar pătimaş 1991
Frantsesez
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mon pays/Ţara mea (elebiduna) 1996
- Précis de décomposition 1949
- Syllogismes de l'amertume 1952
- La tentation d'exister 1956
- Histoire et utopie 1960
- La chute dans le temps 1964
- Le mauvais démiurge 1969
- De l'inconvénient d'être né 1973
- Écartelèment 1979
- Exercices d'admiration 1986
- Aveux et anathèmes 1987
- Cahiers 1997
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]![]() |
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Emil Cioran |
- (Ingelesez) "Planet Cioran" Webgune ofiziala