Emil Frey
| Emil Frey | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1894ko urtarrilaren 1a - 1894ko abenduaren 31 ← Karl Schenk - Josef Zemp →
1891 - 1897
1891ko urtarrilaren 1a - 1897ko martxoaren 31
| |||||||||||||
| Bizitza | |||||||||||||
| Jaiotza | Arlesheim, 1838ko urriaren 24a | ||||||||||||
| Herrialdea | |||||||||||||
| Heriotza | Arlesheim, 1922ko abenduaren 24a (84 urte) | ||||||||||||
| Hezkuntza | |||||||||||||
| Hizkuntzak | alemana | ||||||||||||
| Jarduerak | |||||||||||||
| Jarduerak | politikaria, diplomazialaria eta kazetaria | ||||||||||||
| Lantokia(k) | Berna | ||||||||||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||||||||||
| Alderdi politikoa | |||||||||||||
Emil Johann Rudolf Frey (Arlesheim, 1838ko urriaren 24a – ibidem, 1922ko abenduaren 24a) suitzar militar eta politikaria izan zen. Suitzako Konfederazioko presidentea izan zen 1894an.
Freyren familiak Alemaniako 1848ko Iraultzako errepresaliatuei babesa eman zien. Emilek Basilean egin zituen bigarren mailako ikasketak, eta gero Jenako Agronomo Institutura joan zen. 1860an Amerikako Estatu Batuetara emigratu zuen eta Illinoisen kokatu zen, 1848ko iraultzetan parte hartu zuten europar emigratu asko bizi ziren eremu batean.
Frey 1861ean sartu zen Batasunaren armadan eta Sezesio Gerran parte hartu zuen. Gettysburgeko guduan borrokatu zuen eta preso hartu zuten. Hemezortzi hilabeteren ondoren, kapitain sudista batek trukatu zuen. Freyk komandante-maila lortu zuen gerraren amaieran. 1864an suitzar nazionalitateari uko egin zion eta estatubatuarra jaso zuen.
Suitzara itzuli zen gerra zibilaren ondoren, eta komandante izendatu zuten Suitzako armadan. Alderdi Erradikal Demokratikoko kidea, 1868tik 1872ra Basilea Herrialdea kantonamenduko gobernuko kidea izan zen. 1872an Basler Nachrichten egunkariko editore izendatu eta Suitzako Kontseilu Nazionaleko kide hautatu zuten.
1882tik 1888ra Suitzako enbaxadorea izan zen Washingtonen. 1891tik 1896ra Suitzako Kontseilu Nazionaleko kide izan zen eta sail militarreko buru. Suitzako Konfederazioko presidentea izan zen 1894an.
Ondoren, Telekomunikazioen Batasun Internazionaleko presidente izan zen 1897 eta 1921 artean.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aus den Erlebnissen eines Schweizers im Sezessionskriege, Bern 1893
- Die Kriegstaten der Schweizer, dem Volk erzählt, Neuchâtel 1905