Emil Hácha

Wikipedia, Entziklopedia askea
Emil Hácha
Emil Hácha 5.jpg
Ahotsa
state president of the protectorate of Bohemia and Moravia (en) Itzuli

1939ko martxoaren 15a - 1945eko maiatzaren 9a
3. Txekoslovakiako presidente

1938ko azaroaren 30a - 1939ko martxoaren 14a
Edvard Beneš - Edvard Beneš
Bizitza
JaiotzaTrhové Sviny1872ko uztailaren 12a
Herrialdea Austria-Hungariako Inperioa
 Txekoslovakia
Bohemia eta Moraviako protektoratua
Talde etnikoaTxekiarra
HeriotzaPraga1945eko ekainaren 27a (72 urte)
Hobiratze lekuaVinohrady Cemetery (en) Itzuli
Heriotza modua: ezezaguna
Familia
Ezkontidea(k)Marie Háchová (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaFaculty of Law, Charles University in Prague (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakepailea, politikaria, itzultzailea, abokatua, poeta eta legelaria
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoaNational Partnership (en) Itzuli

Find a Grave: 45013064 Edit the value on Wikidata
Emil Hacha signature.svg

Emil Hácha (Trhové Sviny, Bohemia, Austriar-Hungariar Inperioa, 1872ko uztailaren 12a - Praga, Txekoslovakia, 1945ko ekainaren 27a) txekiar abokatu, poeta eta politikaria izan zen. 1938ko azarotik 1939ko martxora Txekoslovakiako presidentea eta 1939-1945 bitartean Hirugarren Reicharen menpe zegoen Bohemia eta Moraviako protektoratuko presidentea izan zen.

1938ko iraileko Municheko Konferentzian Sudeteak okupatzeko baimena eman zitzaion Alemania Naziari. Horren ondorioz, Txekoslovakiako presidente Edvard Benešek dimisioa eman eta erbestera alde egin zuen. Azaroaren 30ean Emil Hácha hautatu zuten Benešen ordezko. 1939ko martxoaren 15ean, bestela Hitlerrek Praga bonbardatzeko agindua emango zuela mehatxaturik, Háchak Txekoslovakiaren kapitulazioa sinatu zuen. Jarraian, Alemaniak Bohemia eta Moraviako protektoratua eratu zuen eta, Emil Háchak presidente kargua atxiki bazuen ere, agintea Konstantin von Neurath Reichsprotektor-aren esku gelditu zen[1][2].

Emil Hácha, gaur egun ere, politikari eztabaidatua da, Txekoslovakiako okupazio naziari loturik dagoena, eta etsaiarekin kolaboratu izana leporatzen zaio. Beste batzuen ustez, ordea, gertaera historikoen biktima izan zen, txekiar nazio eta Estatuaren onetan sakrifikatu zena[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Astrid Hofmanová: Emil Hácharen biografia. Radio Praha. Radio.cz
  2. Emil Hacha Prague Castle. Hrad.cz

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]