Emile Vandervelde
Emile Vandervelde | |||||
---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||
1918ko azaroaren 21a - 1921eko urriaren 24a ← Henri Carton de Wiart (en) ![]() ![]()
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Ixelles, 1866ko urtarrilaren 25a | ||||
Herrialdea |
![]() | ||||
Heriotza | Brusela, 1938ko abenduaren 27a (72 urte) | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Bruselako Unibertsitate Askea | ||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria, ekonomialaria eta unibertsitateko irakaslea | ||||
Enplegatzailea(k) | Bruselako Unibertsitate Askea | ||||
Kidetza |
Royal Academy of Science, Letters and Fine Arts of Belgium (en) ![]() | ||||
Zerbitzu militarra | |||||
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa |
Belgian Labour Party (en) ![]() Belgikako Alderdi Sozialista |
Emile Vandervelde (Ixelles, Belgika, 1866ko urtarrilaren 25a - Brusela, Belgika, 1938ko abenduaren 27a) Belgikako estatu-politikaria eta frantsesezko idazlea izan zen. Langileen alderdiko kidea eta abokatua zen, eta 1894tik urtetik aurrera diputatua. 1900-1918 urte-bitartean, II. Internazionaleko lehendakari izan zen. Alemaniako sozialdemokraziaren aldeko agertu zen. 1914tik aurrera Estatuko ministro (1914-1916) izan zen. Gerraren alde azaldu zen, eta Alemaniako Alderdi Sozialdemokratak Belgikako inbasioa salatu zezan eskatu zuen. Errusiako Iraultzan mentxebikeen alde agertu zen.
1919-1921 urte-bitartean, Justiziako ministro izan zen, eta goitik behera aldatu zituen lege penalak. 1925-1927 urteetan Kanpo Arazoetako ministro izan zen, eta 1936-1937 urteetan Osasun alorrekoa. Ekonomiari buruzko lan teorikoak ere argitaratu zituen: Le Collectivisme et l´évolution industrielle (1900, Kolektibismoa eta industria bilakaera); Le Socialisme contre l´état (1918, Sozialismoa estatuaren aurka); eta Le Parti Ouvrier Belge 1885-1925 (1925, Belgikako Langileen Alderdia, 1885-1925).
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Emile Vandervelde ![]() |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.