Emilia Contessa
| Emilia Contessa | |||
|---|---|---|---|
2014ko urriaren 1a - 2019ko irailaren 30a Barrutia: DPD Jawa Timur electoral district (en) Hautetsia: 2014 Indonesian Regional Representative Council election (en) | |||
| Bizitza | |||
| Jaiotza | Banyuwangi, 1957ko irailaren 27a | ||
| Herrialdea | |||
| Bizilekua | Tebet | ||
| Heriotza | Banyuwangi, 2025eko urtarrilaren 27a (67 urte) | ||
| Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua | ||
| Hezkuntza | |||
| Hizkuntzak | indonesiera | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | aktorea, modeloa, egile abeslaria eta politikaria | ||
| Genero artistikoa | dangdut (en) Indo pop (en) | ||
| Musika instrumentua | ahotsa | ||
| Diskoetxea | Musica Studio's | ||
| Ideologia eta sinesmenak | |||
| Erlijioa | islama | ||
| Alderdi politikoa | |||
Nur Indah Cintra Sukma Munsyi (Banyuwangi, Ekialdeko Java, 1957ko irailaren 27a – ibidem, 2025eko urtarrilaren 27a[1]), Emilia Contessa izengoitiaz ezagunagoa, indonesiar pop abeslaria eta aktorea izan zen. 2014-2019 urteetan Ekialdeko Java ordezkatu zuen Eskualde Ordezkaritza Kontseiluan.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Anna Suriani javatarraren eta Hasan Ali pakistandar-maduratarraren hiru seme-alabetatik zaharrena, Nur Indah Cintra Sukma Munsyi Ekialdeko Javako Banyuwangi hirian jaio zen 1957ko irailaren 27an[2]. Bost urterekin hasi zen abesten, eta bere ama alabaren manager bihurtu zen[3].
2014tik 2019ra Eskualde Ordezkaritza Kontseiluko kide izan zen. Geroago parlamenturako hauteskundeetara aurkeztu zen Mandatu Nazionaleko Alderdiko kide gisa, baina ez zen hautatua izan[4].
Diabetesaren eta hipertentsioaren konplikazioen ondorioz, miokardio infartu akutu bat izan zuen 2025eko urtarrilaren 27an eta Blambangan eskualdeko ospitalean hil zen[1][5].
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Repelita (1969)
- Yatim piatu
- Masa Depan
- Sudah Kucoba
- Burung Sangkar
- Katakanlah
- Untuk Apa
- Mimpi Sedih
- Malam Yang Dingin
- Pak Ketipak Ketipung
- Hitam Manis
- Sio Mama
- Penasaran
- Bimbi
- Main Tali
- Kegagalan Cinta
- Penghibur Hati
- Layu Sebelum Berkembang
- Setangkai Bunga Anggrek
- Nasib Pengembara
- Samudera Shalawat
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Brandal-Brandal Metropolitan (1971)
- Tanah Gersang (1971)
- Dalam Sinar Matanya (1972)
- Pelangi di Langit Singosari (1972)
- Perkawinan (1972)
- Takkan Kulepaskan (1972)
- Dosa di Atas Dosa (1973)
- Akhir Sebuah Impian (1973)
- Tokoh (1973)
- Perempuan (1973)
- Aku Mau Hidup (1974)
- Calon Sarjana (1974)
- Pilih Menantu (1974)
- Ratapan Anak Tiri (1974)
- Tangisan Ibu Tiri (1974)
- Tetesan Air Mata Ibu (1974)
- Benyamin Raja Lenong (1975)
- Senja di Pantai Losari (1975)
- Memble Tapi Kece (1986)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Indonesieraz) Rimawati, Eka. «Emilia Contessa Meninggal karena Gagal Jantung» detikJatim 2025-01-27 (kontsulta data: 2025-01-28).
- ↑ (Indonesieraz) «Artis Emilia Contesa Melenggang ke Senayan» Gebrakan Jokowi 2014-04-22 (kontsulta data: 2025-01-28).
- ↑ (Indonesieraz) «GBSB terbit semula lagu Emilia Contessa» Utusan Online 2000-09-29 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2017-01-03) (kontsulta data: 2025-01-28).
- ↑ (Indonesieraz) «Meskipun Dapat Suara Tinggi, Emilia Contessa dan Denada Gagal Duduk di Senayan» TRIBUNnews.com 2019-05-14 (kontsulta data: 2025-01-28).
- ↑ (Indonesieraz) Arie Puji Waluyo. «Idap Sakit Komplikasi, Emilia Contessa Meninggal Dunia di Rumah Sakit di Banyuwangi Jawa Timur» Wartakotalive.com 2025-01-27 (kontsulta data: 2025-01-28).