Emilia Pérez
Emilia Pérez 2024ko Jacques Audiard frantziar zinema zuzendariaren film dramatiko musikala da. Ekoizpen frantziarra izan arren, Mexikon kokatua dago eta bertako gizartea du eszenategi, indarkerian fokatuz neurri handi batean, eta trans identitateen gaia jorratuz.[1] Gai horien trataera ez zen kritikari kultural guztien gogokoa izan.
Audiarden lanean bere ohiko kolaboratzailea, Thomas Bidegain zuberotarra, ageri da baita ere lanean, gidoi eta arte-zuzendaritzako kolaboratzaile gisa kredituetan[2], eta gidoia Audiardena berarena den arren, horretan laguntzaile gisa azaldu ziren Bidegain, Léa Mysius eta Nicolas Livecchi.[3]
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gainkualifikatua eta gutxietsia, Ritak abokatu gisa dihardu kriminalak arazoetatik ateratzea justiziaren esku uztea baino gehiago intesatzen zaion abokatu-langela batean. Egun batean, ustekabeko zerbait jazoko zaio: Manitas-ek, kartel bateko buruak, kontratatu egingo du laguntza behar duelako bere negozioetatik erretiratu eta luzaroan ezkutuan prestatutako plan bat benetako bihurtzeko: emakume gisa bizi nahi du aurrerantzean, Emilia Pérez izena hartuta, sexua berresleitzeko ebakuntza eginez bide batez.[4]
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Zoe Saldaña : Rita Moro Castro
- Karla Sofía Gascón : Juan «Manitas» del Monte / Emilia Pérez
- Selena Gomez : Jessi del Monte
- Adriana Paz : Epifanía
- Mark Ivanir : Dr. Wasserman
- Édgar Ramírez : Gustavo
- Daniel Velasco Acosta : Edgar
- Sébastien Fruit : «El Flaco»
Harrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filmak izendapen eta sariak jaso izan ditu, baina kritikak ere bai Mexikon bertan, adibidez Ricardo Gallegos zine kritikari mexikarraren iritziz:[5] Esterotipoz betea dagoela, esamoldeak eta azentuak ez dira egokiak (aktore nagusietako batzuk ez dira mexikarrak), eta Mexikok dituen arazoenganako hurbilpena sentsibilitate gutxikoa dela.
Paul B. Preciado filosofo (eta zinegile) espainiarrak arrazista eta transfoboa iritzi zion filmari. Genero trantsizio marrazten den ikuspegi psikopatologiko batekin egin zela uste du Preciadok, zenbait ardatz aipatuz, adibidez: kriminalizazioa, exotizazio etnografikoa, eta trantsizioaren errepresentazio mediko-kirurgikoa. [6] [7] Ildo bertsutik, Juan Barquin queer ikuspegiko kritikari mexikar-estatubatuarrak idatzi du filmeko trans gaiaren errepresentazioa atzerakoia dela, ez aurrerakoia.[8]
Rodrigo Prieto zine zuzendari mexikarrak ere kritikatu izan du filma, autentikotasuna falta zaiolakoan. Prieto Netflixen emandako Pedro Páramo filmaren zuzendaria da, eta Netflix da halaber Emilia Perezen streaming plataforma eskubideduna.[9]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Makazaga, Ander. (2024-12-12). «Indarkeriari iskin egitearen ilusio faltsua» Irutxuloko Hitza (kontsulta data: 2025-01-09).
- ↑ (Ingelesez) Emilia Pérez y el secreto de su éxito - THE LIVING CULTURE MAGAZINE. 2025-01-08 (kontsulta data: 2025-01-09).
- ↑ (Ingelesez) Nordyke, Hilary Lewis,Kimberly. (2025-01-23). «Oscars: Full List of Nominees» The Hollywood Reporter (kontsulta data: 2025-01-23).
- ↑ sansebastianfestival.com
- ↑ (Ingelesez) Gallegos, Ricardo. (2024-11-25). Emilia Pérez Hates Mexico - But Why Tho?. (kontsulta data: 2025-01-09).
- ↑ (Portugesez) «Filósofo espanhol Paul B. Preciado faz duras críticas a 'Emilia Pérez': 'Filme carregado de racismo e transfobia'» O Globo 2025-01-09 (kontsulta data: 2025-01-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) Preciado, Paul B.. (2025-01-09). «Emilia Pérez contra Jacques Audiard: una amalgama cargada de racismo y transfobia» El País (kontsulta data: 2025-01-10).
- ↑ (Ingelesez) Barquin, Juan. (2024-10-23). «Emilia Pérez review – a musical that barely wants to be a musical» Little White Lies (kontsulta data: 2025-01-09).
- ↑ (Ingelesez) Ntim, Zac. (2024-11-24). «Rodrigo Prieto On The Story Behind His Directorial Debut ‘Pedro Páramo’ & Why He Was Offended By “Inauthentic” Mexican Portrayal In ‘Emilia Pérez’ — Camerimage» Deadline (kontsulta data: 2025-01-09).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- 2024ko filmak
- Jacques Audiardek zuzendutako filmak
- Jacques Audiardek idatzitako filmak
- Karla Sofía Gascónek antzeztutako filmak
- Adriana Pazek antzeztutako filmak
- Zoe Saldanak antzeztutako filmak
- Selena Gomezek antzeztutako filmak
- Pascal Caucheteuxek ekoitzitako filmak
- Zinema zirriborroak
- Frantziako film dramatikoak
- Frantziako film musikalak
- Mexikar droga-kartelei buruzko filmak
- Transgeneroei buruzko filmak
- Film onenaren César Sariaren irabazleak