Emilia Plater

Wikipedia, Entziklopedia askea
Emilia Plater

Bizitza
JaiotzaVilnius1806ko azaroaren 13a
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Polonia
Lehen hizkuntzapoloniera
HeriotzaVainežeris (en) Itzuli1831ko abenduaren 23a (25 urte)
Hobiratze lekuaKapčiamiestis (en) Itzuli
Heriotza modua: eritasuna
Familia
AitaFranciszek Ksawery Plater
AmaAnna Mohl
LeinuaPlater
Hezkuntza
Hizkuntzakpoloniera
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Zerbitzu militarra
Graduakapitain
Parte hartutako gatazkakAzaroko altxamendua

Emilia Plater kondesa (1806ko azaroaren 13a, 1831ko abenduaren 23a) poloniar iraultzailea izan zen. Errusia inperialaren aurkako Azaroko altxamenduan parte hartu zuen eta heroi nazionaletzat daukate Polonia, Lituania eta Bielorrusian, garai bateko Commonwealth Poloniar-Lituaniarreko kideak.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurtzaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emilia Plater 1806ko azaroaren 6an jaio zen Vilnan, Bi Nazioen Errepublikan (gaur egun Lituania), konfederazioa hurrengo urtean desegin zen, Poloniako partiketan, Errusiar Inperioaren zati izatera pasatuz. Poloniar-lituaniar familia aristokratiko batetik zetorren, nahiz eta Westfalian jaioa izan, XV. mendean Livornora lekualdatu zenean, eta azkenik Lituaniara emigratu zuena. 1813an, Emiliak bederatzi urte besterik ez zituenean, Daugavpilseko urruneko senide batzuengana bidalizuten, egungo Letonian, bere gurasoak, Franciszek Ksawery Plater eta Anna von der Mohl, dibortziatu zirelako.

Bere haurtzaroan, Emilia gaztea, Joana Arc-ekoa, Laskarina Bouboulina abertzale greziarra eta Tadeusz Kosciuszko eta Adam Mickiewicz poloniarren bizitzaz eta lanez interesatu zen. Laster hasi zen zaldiz ibiltzen ikasten, baita suzko arma bat erabiltzen ere, nahiko ezohikoa XIX. mendeko emakume batengan. 1829tik aurrera Emilia Plater bere garaian Bi Nazioen Errepublika eratu zuten antzinako eskualdeetan zehar bidaiatzen hasi zen, Varsovia, Krakovia edo Raszyngo gudua gertatu zen tokia kasu, baina bere amaren bat-bateko heriotzak bidaia eten zuen.

Azaroko altxamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1830eko azaroaren 29an, Varsoviako matxinatu poloniarrak matxinatu egin ziren herrialdearen independentzia lortzeko, denbora luzez errusiar tsarren mende egon ondoren. Iraultza Lituaniako Dukerria sortu zuten eskualdeetara ere iritsi zen.

Azaroko altxamendua. Emilia Plater, gerrako segaz armatutako partisanoen buru.

1830eko azaroaren 29an, Varsoviako matxinatu poloniarrak matxinatu egin ziren herrialdearen independentzia lortzeko, denbora luzez errusiar tsarren mende egon ondoren. Iraultza Lituaniako Dukerria sortu zuten eskualdeetara ere iritsi zen.

Espiritu patriotiko batek bultzatuta, Emilia Platerrek borrokan parte hartzea erabaki zuen, Lituanian jarduten zuten partisanoen batasuna sortuz. Platerrek ilea moztu zuen, bere uniforme militarra josi zuen eta bere talde armatua antolatu zuen, 280 soldadu baino gehiagok, 60 zaldizkok eta gerrako segaz armatutako ehunka nekazarik osatua, borondatez inskribatuak. Dena antolatu ondoren, Emilia Plater Daugavpilsetik abiatu zen, 1831ko apirilean tsarren mende zeuden inguruko hiriak konkistatuz. Gero, bere abiapuntura itzultzen saiatu zen, baina errusiarren estakamentu indartsu bat hirian ezarri zela jakiteak, plana bertan behera uztera behartu zuen.

Beraz, Lituaniako Samogitia eskualdean sartzea erabaki zuen, Panev Dezydery Chlapowski jeneral poloniarrarekin elkartu ondoren, armada hamar mila soldadutik gorakoa izan zen, eta berak hartu zuen Lituaniako unitate guztien agintea. Herri-kondairaren arabera, jeneralak Polonia askatu eta etxera itzultzeko proiektuari uko egiteko aholkatu zion Emiliari, baina kondesak erantzun zion ez zuela uniformea utziko bere herrialdea errusiarrengandik behingoz askatu arte.

Chlapowski poloniar-lituaniar infanteriako Lehen Erregimentuko komandante izendatu zuten. Emilia Platerrek, hainbeste borrokatu zuen, non kapitain bihurtu zen, baina, poloniar eta lituaniar soldaduen ausardia gora-behera, poloniar iraultza azkar gelditu zen Nikolas I.a Errusiakoak, Prusiako muga zeharkatu eta Brodnican babestera behartu zituenean, errusiarren aurrean 1831ko urriak 5ean errenditu aurretik.

Emilia Plater Šiauliai-n liskar batean. Wojciech Kossak-en pintura.

Hala ere, ihes egiteari uko egin zion, eta Varsoviarantz joatea erabaki zuen errusiar lerroak apurtzeko. Azkenik, Emilia larriki gaixotu zen eta 1831ko abenduaren 23an hil zen, familiaren gazteluan, Justinavasen (polonieraz Justianiów), eta bere gorpua Lazdijaiko Kapciamiestis herri txikian lurperatua izan zen, Lituanian.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]