Emilia Rydberg

Wikipedia, Entziklopedia askea
Emilia Rydberg
Bizitza
Izen osoa Hanna Emilia Rydberg Mitiku
Jaiotza Stockholm1978ko urtarrilaren 5a (43 urte)
Herrialdea  Suedia
Hezkuntza
Hizkuntzak suediera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerak abeslaria, estudioko musikaria, musikagilea eta kanta-idazlea
Izengoitia(k) Emilia
Genero artistikoa popa
Musika instrumentua pianoa
ahotsa
Diskoetxea Universal Music Group

emiliamitiku.com
IMDB: nm1627533 MySpace: emiliasweden Youtube: UCLtQTL6oOb8Xm4XjKmNFvVw Souncloud: emilia-mitiku Spotify: 65RLNrrTTS9ztKiuK0fZg2 Last fm: Emilia Musicbrainz: 025df4dd-aaab-46e2-ba0c-6c6909a4ffe6 Discogs: 74162 Allmusic: mn0000181943 Edit the value on Wikidata

Hanna Emilia Rydberg-Mitiku, izen artistikoa Emilia edo Emilia Mitiku duena (Stockholm, Suedia, 1978ko urtarrilaren 5a) pop abeslari suediarra da[1]. "Big Big World" abestia hainbat herrialdetako zerrendetan lehen postura iritsi zen[2].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etiopian abeslari ezaguna den Tèshomè Mitikuren alaba da[1], ama ordea suediarra du, Malena Rydberg. Stockholmeko Adolf Fredrik musika eskolan graduatu zen.

1996an ABBA taldearen managerra izan zen Stig Andersonen semea den Lars Andersonek aurkitu zuen. Hasiera hartan Emilia izena erabiltzen zuen, baina 2012an aitaren abizena berreskuratu du izen artistiko gisa eta orain Emilia Mitiku gisa ezagutzen da.

1998an atera zuen aurreneko diskoa, Big Big World izenekoa, eta "Big Big World" abestia Europako herrialde askotan lehen postura iritsi zen, hala nola, Alemanian, Austrian, Belgikan, Espainian, Norvegian, Herbeheretan, Suitzan, eta noski, Suedian ere bai. Erresuma Batuan 5. postura iritsi zen. Bigarren diskoari bere izena eman zion, Emilia eta 2000. urtean argitaratu zuen. ez zuen aurrenekoaren arrakastarik izan. "Kiss by kiss" eta "When You Are Here" izan ziren ateratako singleak.

2007an Små ord av kärlek diskoa atera zuen, abesti guztiak suedieraz kantatu zituen. 2009an Melodifestivalen jaialdian lehiatu zen eta "You're My World" abestiarekin[3] Eurovision Abesti Lehiaketan parte hartzeko helburuaz, baina finalean bederatzigarren postuan gelditu zen. Abestiak ordea Suedian arrakasta izan zuen, hirugarren postura iristerainokoa, eta egoera aprobetxatuz laugarren diskoa atera zuen, My World izenekoa. Ákos Dobrády abeslari hungariarrarekin dueto bat egin zuen "Side by Side" abestian eta hungarieraz eta ingelesez grabatu zen[4]. Rihannaren "We Found Love" abestiaren cover bat ere egin zuen eta YouTuben argitaratu zuen[5].

2012an jadanik Emilia Mitiku izen artistikoarekin "Lost Inside" eta "So Wonderful" singleak atera zituen eta 2013an iritsi zen bere bosgarren diskoa, I Belonge to You.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Big Big World (1998)
  • Emilia (2000)
  • Små ord av kärlek (2007)
  • My World (2009)
  • I Belong to You (2013)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) «Emilia» Discogs Noiz kontsultatua: 2020-11-18.
  2. «One Hit Wonder: Emilia: "Big Big World" | Musik-Center | BAYERN 3 | BR» web.archive.org 2011-06-04 Noiz kontsultatua: 2020-11-18.
  3. «svt.se - Melodifestivalen 2009» web.archive.org 2009-02-18 Noiz kontsultatua: 2020-11-18.
  4. (Gaztelaniaz) «Dobrády Ákos Feat. Emilia - Szerelemre Hangolva - Side By Side» Discogs Noiz kontsultatua: 2020-11-18.
  5. «Emilia Rydberg - Emilia Rydberg - qaz.wiki» es.qaz.wiki Noiz kontsultatua: 2020-11-18.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Emilia Rydberg