Emiliano Arriaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 02:17, 16 apirila 2015

Emiliano Arriaga Ribero (Bilbo, Bizkaia, 1844 - Zuhatzu, Araba, 1919) musikagilea eta gaztelaniazko idazlea izan zen. Juan Crisostomo Arriaga musikagilearen anaiaren biloba, biolinista trebea izateaz gainera, musika-lan ugari (La Romanesca; Amanecer en Deusto musika poema; Ave María, abesbatza eta organorako obra; Chimberiana, Bilbainescas) eta teoria-liburuak idatzi zituen (Teoría del violín eta El cuarteto). Bilboko gaietan maisu, giro horretako literatura lanak ere idatzi zituen, erdaraz beti: Vuelos cortos, Txiplistxaplas, Revoladas, La Pastelería eleberria eta Lexicón Bilbaino, Bilboko erdara nolakoa zen erakusten duen obra. 1909an, Sabin Aranak Begoña Ama Birjinari idatzitako edestiari musika jarri zion. Emiliano Arriaga izan zen bere osaba zaharraren musika lana hedatzen gehien saiatu zen pertsona.

Erreferentziak