Emilie Mundt

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Emilie Mundt
Emilie Mundt by P.C. Koch.jpg
Bizitza
Jaiotza Sorø1842ko abuztuaren 22a
Herrialdea  Danimarka
Heriotza Frederiksberg1922ko urriaren 25a (80 urte)
Hezkuntza
Heziketa Académie Colarossi
Irakaslea(k) Vilhelm Kyhn
Jørgen Roed
Gustave-Claude-Etienne Courtois
Raphaël Collin
Ikaslea(k) Bizzie Høyer
Emilie Demant Hatt
Astrid Holm
Jarduerak
Jarduerak margolaria
Lantokia(k) Danimarka
Genero artistikoa Erretratua

Caroline Emilie Mundt (Sorø, 1842ko abuztuaren 22a - Frederiksberg, 1922ko urriaren 25a) Danimarkako margolari ospetsua izan zen. Bere lanak Errealismoan kokatu behar dira. Berak egindako haurren eszenak oso ezagunak dira.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita, Carl Mundt izeneko matematikaria, Sorøko Akademiako katedraduna izen zen. Ama haurra hiru urte zituelarik, hil egin zen. Ondorioz, aita familia osoarekin Kopenhagera joan zen bizitzera. Haren etxean eztabaida politikoak ohikoak ziren, azken buruan haren aita Grundlovgivende Rigsforsamling asanbladaren partaidea zen eta osaba, J.H. Mundt, Kopenhageko alkatea zen.

Emilie Mundt (1915).

Emilie bere ahizpa Jacobinerekin batera Zahleko ikastetxean ikasi zuen eta 1861an tutora pribatua izateko azterketa egin zuen. Dena dela, Frederik Helstedek, marrazketako irakasleak, haren marrazteko trebetasuna ikusita, eskolan marrazketako eta idazkerako irakaslea izateko animatu zuen.

Hogeita hamar urte zituelarik, arteari ematea erabaki zuen eta Vilhelm Kyhnek zuzentzen zuen Emakumeentzako Margolaritza Eskolan matrikulatu zen. Han bere bikotekidea izango zen Marie Luplau ezagutu zuen. 1875ean Danimarkako Arte Ederren Errege Akademian saiatu zen sartzen lortu gabe. Orduan, Luplaurekin batera Munichera joan zen, Eilif Peterssenekin ikasteko. Geroago, 1882tik 1884ra, Parisko Académie Colarossin ikasi zuen. Han Jules Breton eta Jules Bastien-Lepage margolarien eragina ezagutu zuen. Bolada horretan haur pobreen bizitza erakusten zitzuten lan batzuk egin zituen; horietako askoren ideiak bertako umezurztegi batean jaso zituen.

1886an Luplaurekin batera Frederiksbergen emakumeentzako margolaritza eskola propioa sortu zuen. Eskola hau 1913 arte irekita egon zen. Aurretik, 1890ean, Carla izeneko neska gaztea hartu zuten. Neska hori, 1916an, "Kvindelige Kunstneres Samfund" (Emakumeen Artearen Elkartea) lehenetariko partaidea izan zen.

Ideologikoki emakumeen eskubideen eta, bereziki, emakumeen sufragismoaren aldeko jarrera erakutsi zuten biek ala biek.

Gaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundten ezaugarri bat bere margolanetan erabili zituen gaiak izan ziren. Hauek ziren nagusiak:

  • Haurren bizitza erakusten zituzten margolanak, askotan haur pobreen bizitza bereziki.
  • Nekazaritzaren munduko eszenak. Horietako asko Bretainian antolatu zuten Pont-Avengo Eskolan egin zituen.
  • Nekazarien inguruko paisaiak.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Emilie Mundt Aldatu lotura Wikidatan