Emilio Aguinaldo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Emilio Aguinaldo
Emilio Aguinaldo ca. 1919 (Restored).jpg
Seal of the President of the Philippines.svg
1. Filipinetako presidente

1899ko urtarrilaren 23a - 1901eko apirilaren 1a - Manuel Quezón
Bizitza
Jaiotza Kawit (en) Itzuli1869ko martxoaren 22a
Herrialdea  Filipinak
Heriotza Manila1964ko otsailaren 6a (94 urte)
Hobiratze lekua Aguinaldo Shrine (en) Itzuli
Heriotza modua : gaixotasun kardiobaskularra
Familia
Aita Carlos Aguinaldo
Ama Trinidad Famy-Aguinaldo
Ezkontidea(k) Hilaria Aguinaldo (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Colegio de San Juan de Letran (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak politikaria, autobiografialaria eta militarra
Jasotako sariak
Gradua jeneral
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Philippine Independent Church (en) Itzuli
Alderdi politikoa Katipunan (en) Itzuli

Find a Grave: 9634 Edit the value on Wikidata
Aguinaldo Sig.png

Emilio Aguinaldo (Cavite, 1869ko martxoaren 22a - Manila, 1964ko otsailaren 6a) Filipinetako politikaria izan zen. Filipinetako askatasunaren heroia.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katipunan ezkutuko elkartea eratu zuen 1892an, eta espainolen kontrako matxinadan esku hartu zuen 1896an. Garaitua izanik, Hong Kongera erbesteratu behar izan zuen, eta amerikarrekin harremanetan sartu zen. Caviten amerikarrek eraso egitearekin batean, tagaloen altxamendu orokorra gertatu zen, eta handik zenbait hilabetetara espainolak egotziak izan ziren behin betiko. Amerikarrek ez zuten uhartediaren askatasuna ezagutu, eta Aguinaldok berriro ekin zion borrokari. Amerikarrek 1901ean atxilotu zuten. Bigarren Mundu Gerran Japoniaren aldeko gobernuan parte hartu baitzuen, 1945ean espetxeratu zuten berriro. Gerora, gobernuak errugabetzat jo, eta 1950ean Elpidio Quirinoren gobernuko partaide izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]