Emilio Alarcos Llorach

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Emilio Alarcos Llorach
Emilio Alarcos Llorach.jpg
Bizitza
Jaiotza Salamanca1922ko apirilaren 22a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Oviedo1998ko urtarrilaren 26a (75 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Josefina Martínez Álvarez
Hezkuntza
Heziketa Valladolideko Unibertsitatea
Madrilgo Unibertsitatea
Hezkuntza-maila Doctor of Sciencea
Hizkuntzak gaztelania
Ikaslea(k) Salvador Gutiérrez Ordóñez
Lanbidea
Lanbidea hizkuntzalaria, unibertsitateko irakaslea, filologoa eta idazlea
Enplegatzailea(k) Oviedoko Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Real Academia Española
Academia de la Llingua Asturiana

Emilio Alarcos Llorach (Salamanca, Espainia, 1922ko apirilaren 22a - Oviedo, Espainia, 1998ko urtarrilaren 26a) espainiar hizkuntzalaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

R. M. Pidalen eskolan ikasi zuen, eta Dámaso Alonsoren ikaslea izan zen, Filosofia eta Letretako lizentziatura egin zuenean. Madrilen egin zuen doktoregoa, eta Suitzara joan zen gero irakasle. Han, Europako hizkuntzalaritzak urte haietan izan zituen aurrerakuntza estrukturalisten berri jakin zuen (Saussure, Trubetzkoy, Jakobson, Hjelmslev eta Martineten teoriak), eta gero, espainierako hizkuntzalaritza eta literatura-kritikaren ikerketetan erabili zituen.

Espainiara itzuli eta hainbat lekutan irakasle izan ostean, 1951n, Oviedoko Unibertsitateko Filosofia eta letretako fakultatean hasi zen lanean, gramatika historikoko irakasle. Katedra hori bete zuen erretiroa hartu arte, eta handik eragin handia izan zuen hurrengo ikertzaileen belaunaldian.

Alarcosen adore eta zorroztasun zientifikoei esker onartu ahal izan zen Espainian Hjelmslev daniarraren estrukturalismo formala, eta hari buruz idatzi zuen bere Gramatika estrukturala (1951). Fonologiari buruzko bere ikerketak, berriz, Espainiako unibertsitate askotako eskuliburua izan den Fonologia espainiarra (1950) liburuan agertzen dira. Horiez gainera, 1970ean Espainiarraren gramatika funtzionalari buruzko ikerketak obra argitaratu zuen, eta 1994an Hizkuntza Espainiarraren Gramatika. Bere garaiko beste ikertzaile batzuek ez bezala, Alarcosek sintaxian eta fonologian ipini zuen bere arreta guztia.

Besteren artean, Asturiasko Printzearen Saria jaso zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]