Emilio Aragón Bermúdez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Emilio Aragón Bermúdez
Bizitza
Izen osoa Emilio Aragón Bermúdez
Jaiotza Carmona1929ko azaroaren 4a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Madril2012ko azaroaren 18a (83 urte)
Heriotza modua berezko heriotza (pneumonia)
Familia
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea abeslaria, zirkuko artista, idazlea eta telebista aurkezlea
Izengoitia(k) Miliki
IMDb nm0032790

Emilio Aragón Bermúdez, ezizenez Miliki (1929ko azaroaren 4a, Carmona, Sevillako probintzia - 2012ko azaroaren 18a, Madril) espainiar pailazo, akordeoi-jotzaile eta abeslari bat izan zen.

Bereziki Los payasos de la tele izeneko pailazo taldeko partaide izateagatik ezaguna izan zen, Gabriel Aragón (Gaby) eta Alfonso Aragón Bermúdez-rekin batera (Fofo), Gaby, Fofo eta Miliki pailazo hirukote ospetsua osatuz, 1930eko hamarkadan Madrilgo Price Zirkoan lanean hasiz.

Aragón familiako sagako partaidea zen, Emilio Aragón Foureaux (Emig) pailazoaren semea eta Pompoff eta Thedy pailazoen hiloba. Bere ama, Rocío Bermúdez (Carmonan jaioa) zaldi gaineko akrobata izan zen eta bere arreba txikiena, Rocío, flamenko dantzaria. Emilio Aragón Álvarez (Milikito) eta Rita Irasema artisten aita ere bazen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]