Emily Dickinson
Emily Dickinson | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Izen osoa | Emily Elizabeth Dickinson |
Jaiotza |
Emily Dickinson Museum (en) ![]() ![]() |
Herrialdea |
![]() |
Bizilekua |
Amherst (en) ![]() |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza |
Amherst (en) ![]() |
Hobiratze lekua |
Amherst West Cemetery (en) ![]() |
Heriotza modua |
berezko heriotza: Bright's disease (en) ![]() |
Familia | |
Aita | Edward Dickinson |
Ama | Emily Norcross |
Anai-arrebak |
ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa |
Mount Holyoke College (en) ![]() (1847 - |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta poeta |
Lan nabarmenak |
list of Emily Dickinson poems (en) ![]() |
Jasotako sariak |
ikusi
|
Influentziak | Ralph Waldo Emerson |
Genero artistikoa | olerkigintza |
emilydickinson.org |
Emily Elizabeth Dickinson (Amherst, Masachusets, Ameriketako Estatu Batuak, 1830eko abenduaren 10a - Ibid. 1886eko maiatzaren 15a) poeta estatubatuarra izan zen. AEBetako poetarik behinenen artean dago, Edgar Allan Poe, Ralph Waldo Emerson eta Walt Whitmanekin batera. Herrikideekin lotura estua zeukan familia ezagun batekoa bazen ere, bizitzaren zatirik handiena aitaren Amhersteko etxetik atera gabe igaro zuen. Sortutako lan gehienak bera hil ostean argitaratu ziren.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zazpi urtez Amherst Academy ikastetxean ikasi ondoren, denbora labur batez nesken Mount Holyoke arte liberalen unibertsitatera joan zen, baina berandu baino lehen familiaren etxera itzuli zen. Auzokoen ustez, Dickinson oso pertsona bitxia zen; beti zuriz janzten zen, eta ez zituen gonbidatuak agurtzen; azken urteetan, gainera, ia logelatik irten gabe bizi izan zen. Ez zen inoiz ezkondu, eta adiskideekiko harreman gehienak gutunen bidez landu zituen.[1]
Kasik 1.800 poema idatzi bazituen ere, Dickinson bizirik zela hamabi bat baino ez ziren argitara eman[2][3], denak ere egilearen borondatearen kontra eta garaiko arau poetikoetara egokituta.[4] Poemetako asko heriotzari eta hilezkortasunari buruzkoak dira; gai horiek dira, baita ere, lagunekiko gutun-trukean lantzen zituenak. 1886an hil zenean, poeta ezezaguna zen bere inguru gertutik kanpora.
Emily Dickinsonen ahizpa txiki Laviniak poema sorta mordoa aurkitu zuen, eta poemok publikatzeko asmoari heldu zion. Hala, 1890. urtean argitaratu zen Dickinsonen lehen liburua, Poems of Emily Dickinson (Emily Dickinsonen poemak) izenburuarekin. Jatorrizko poemak apur bat moldatuta argitaratu zen, puntuazio-zeinuei, izenburuei eta zenbait hitzi zegokienez; izan ere, Dickinsonek gidoi luzeak eta maiuskulak erabiltzen ditu, eta hori da, hain justu ere, bere poemen ezaugarri nabarmenenetako bat.[4] Poema guztiak bildu zituen lehen edizioa 1955ean argitaratu zen, Thomas H. Johnson-ek apailatuta. Beste edizio kanoniko bat ere badago, Ralph W. Franklin-ek 1998an eginikoa.[3]
Adituek ia aho batez onartzen dute Emily Dickinson Ameriketako Estatu Batuek inoiz izan duten poetarik handienetakoa dela.
Euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Munduko Poesia Kaierak: Emily Dickinson (Susa, 2014; itzultzailea: Angel Erro). Poemen antologia bat.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ .
- ↑ Sources differ as to the number of poems that were published, but most put it between seven and ten.
- ↑ a b Susa literatura - Poesia kaiera. Noiz kontsultatua: 2017-07-09.
- ↑ a b McNeil (1986), 2.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Emily Dickinson ![]() |
- Munduko Poesia Kaierak: Emily Dickinson (bildumaren zuzendari Beñat Sarasolaren hitzaurrearekin)
- Ingelesezko literatura
- Amerikako literatura